Azken Tainoa

Azken Tainoa –

Azken Tainoa

eta sutzarrean bizirik erreko zuten. Bere tribuko azken jatorrizkoa Tainoa harrapatu zuten. Orduan, apaiza gerturatu zitzaion eta hala esan zion:

-Gizon basati hori, zure arima salbatzeko azken aukera duzu hau. Bedeinkatu egiten bazaitut, Kristautu egingo zaitut eta horrela, Kristo gure jainko ahalguztidun eta errukiorrak bere baitan hartuko zaitu. Zeruko bidea hartuko duzu eta bizitza eternala izango duzu, mendeetan eta mendeetan, amen.

-Jauna, esan arren, eta zeru horretan espainiar asko daude?

-Bai seme. Nola ez ditu ba hartuko jainkoak espainiarrak? Zerua espainiarrez beteta dago, alafede!

-Orduan, erre nazazu behingoz jauna, erre nazazu!

Espainiarrak gaur egungo Kuba uharteara heldu zirenetik, bertako amerindioek hondamendia eta zoritxarra baino ez zuten ezagutu. Ezpata esku batean zutela, Gaztelako erreinuaren izenean batetik eta Kristautasunaren izenean bestetik, gurutzeaz lagunduta, helburu irmoak ezarri zituzten: bertan aurkituko zituzten “basati amerindiarrak” kristautu eta elizaren mirabe bihurtu, hala nola, Gaztelako koroaren morroi eta jopu izan zitezen, egin beharrekoa egin.

Amerindio hauen aldetik jasotako erresistentzia zela eta, ordea, ez zen erraza izan haien menera jartzea. Edonola ere, garaiko ezpata, trabuko, kanoi eta gainontzeko armamentuaren bidez, bertako tribuei oldartu eta hauek jazarri eta menperatu zituzten aski erraz.

Kuban, garai hartan, ez zegoen suge pozoitsurik ezta baztanga edo honen antzeko hainbat gaixotasun. Tainoak gogor astidu eta jipoitu zituzten Europatik ekarri zituzten gaitz hauek. Genozidioa erabatekoa izan zen. Bertakoak exterminatu zituzten bai fisikoki, bai kulturalki. Euren hizkuntza, ohiturak eta erlijioa betiko ezabatu. Tainoen bortxaketetaik ateratako mestizo horiek baino ez ziren libratu (kolonoek heziko zituztenak). Zenbateraino, non, esklabotza sisteman oinarritutako nekazal gizartea sortzeko, esklaboak beste lekuetatik eraman behar izan zituzten, bai Afrikatik bai Amerikako beste lurraldetatik

Hala, azken taino hori -bere izenik ere ez dugu ezagutzen- bere familia hiltzen ikusi zuen, bere herrixkara heldu zirenenan. Euren etxola erre, emakumeak bortxatu eta baten bat eurekin eraman zuten esklabu sexual bezala hartzeko. Gainontzekoak, agure-atso eta umeekin sarraskia egin zuten. Zergatik indarkeria hau? Tribuko ehiztariak kolonoak zeuden lurretara hurbildu ziren. Tribuan 30 kide baino ez zeuden, irlako azkenak. Goseak amorratzen, ehizatuko zituzten animaliek alde egin baitzuten, azukre plantazioa inguruan ezarri zutenetik.

Guk Xabi Solanoren “Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu. Erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu” oroigarri gisa kanta badezakegu ere, Tainoek ez dute pribilejio hori. Egin diezaizegun hemendik gure omenaldia, ahaztutako eta ahaztarazitako tribu sakailatu horri: Agur eta Ohore, Taino.

Hunkitu ninduen istorio hau Kontxi deituriko jatorri kubatarra duen emakume euskaldunduak kontatu zidan. Eskerrik asko Kontxi.

Azken Tainoa

Zer duzu buruan “Azken Tainoa”-ri buruz

  • Niri Kubako beste emakume batek istorio hau konfirmatu dit. Are gehio, Kuban oso ezaguna da eta eskoletan irakasten dute.
    Eta izen zehatz bat du: Hatuey
    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Hatuey
    Ezaguna da espainolen aurka sublebatu zen lehenegoetakoa izateagatik.