Auzo biziak, auzo hilak
Auzo biziak, auzo hilak –
Auzoak auzo dira, definizioz, herri eta hirietan etxebizitzak pilatzen diren gune jakin batzuk.Hasieratik etxeen arteko distantzia oso txikia izan zen. Lehenengo auzoak industri iraultza garaian sortu ziren, hiriak eta herriak handitu zirenean, fabrikek jendetza eskatzen zutenean. Garai haietan ez zegoen automobilik. Animaliek tiratutako gurdiak zeuden, ordea.
Auzoek gauza onak eta txarrak izan zituzten. Onen artean, ba, denetarik eskura izatea; elikagaiak, tresnak, hezkuntza… Gauza kaltegarrien artean, ordea, zikinkeria eta gaixotasunak azkarrago lotuta egotea, auzokideen arteko gatazkak sortzea eta abar.
Baina egin dezagun atzera begirada auzo ereduen aldaketari azken hamarkadatan. Duela hamarkada pare bat arte, kaleak eta espaloiak estuak diseinatzen ziren, justu oinezkoak pasatzeko. Autoen sarbidea bermatua zegoen. Azken urteotan, agian azken 20 urteotan edo, legeak aldatu dira. Auzo berri bat diseinatu behar bada, legeek behartzen zaituzte gune berdeak jartzera, espaloi zabalak egitera. Hortaz, kontraste handia dago 2000 urte aurreko auzoak eta hortik aurrera egin diren asko. Jar dezagun adibide bezala Salburua, Gasteizen. Espazio zabalen eredua jarraitzen du. Gasteizen ez daukate lur arazorik, oso laua delako eta ez dagoelako eraikinez okupaturik.
Gasteiz erdira joaten bagara, oso ondo definituta dago kalea, errepidea, atariak, saltokiak. Salburuan, berriz, hain handiak direnez distantziak, eraikin azpiko lonjak hutsik daude. Hutsik, ea noiz saldu edo alokatuko diren zain edo hutsik, zuzenean. Ez dutelako itxaropenik saltzeko edo alokatzeko. Zuzenean aurkupeko guneak dira.
Kontraste horretan badirudi auzo biziak eta auzo hilak agertu direla. Hau da, espaloietan eguerdiko 12:00etan etengabe pertsonak pasatzen direna edo ordu berean, apenas inor pasatzen ez dena.
Auzo berri eta zabal horiek hasieran politak eta txukunak dira. Urte gutxitan, ordea, hondatzen hasten dira, zikintzen, belarrak ateratzen eta ondorioz itsusi tankera hartzen dute. Jende gutxirentzako pasabidea izateak badirudi garrantzia kentzen diola.
Zein da eredurik onena, auzo kontzentratuen eredu zaharra edo modernoagoa den auzo zabalena?
Nire ustez, erdiko zerbait bilatu behar da, baina kontzentratuaren eredutik hurbilago. Salburua bezalako toki batetik joatean hausnarketa hau etorri zait burura: “hemen jende asko bizi da. Milaka agian, herri txiki batean baino gehiago. Baina bakardadea eta utzia dagoen sentsazioa handiagoa da. Hotzagoak dira”.