Arropan, euskarazko hitzak serigrafiatua

Arropan, euskarazko hitzak serigrafiatua –

Duela aste batzuk artikulu bat idatzi nuen: “euskara arropan agertzea nahi baduzu”. Iruzkinetan mezu batzuk jaso nituen ezezagun batengandik. Iruzkin horietan, euskarazko hitzak edo mezuak agertzen den arropa saltzen duten denda batzuen helbideak jarri zituen. Egia esan nik ez nituen ezagutzen. Eta eskertzen diot jarri izana, informazio baliagarria delako. Gainera, horren harira, beste artikulu hau idaztea erabaki dut.

Izan ere, ohikoena izaten da jendeak marka ezagunak eramatea eta marka horiek (Nike, The North Face…) serigrafiatuak edo bordatuak egotea. Oso ohikoa da ingelesez idatzitako zerbait eramatea: toki izenak, unibertsitateak, sloganak, esaldiak, musika taldeak eta abar.

Giroaren arabera edo ekitaldi konkretu bat dagoenean, jendeak gai konkretu horri buruzko arropa eramaten du. Adibidez, futbol talde baten partidua ikustera joatean, bere taldearen arropa eta bufanda eramaten du.

Baina egunerokoan, euskaraz idatzita duen zerbait eramatea nortasunaren islada da. Eta aldarrikapenarena ere.

Denda batzuk:

SAHA DENDA. Arropa aldarrikatzailea saltzen dute (Antifaxista, euskalduna…). Deigarria da bere kamiseta batean duten slogana: Arropa baloreak eta askatasuna. Bilbon denda fisikoa dute Alde Zaharrean eta interneten ere.

MAITIA: Arrasateko denda da. 2014tik martxan. Haien arabera “kalitatezko arropa jasangarri eta ekologikoa” saltzen dute. Denda fisikoa zein internetekoa dute. Esloganetako bat: Nork ez du maite askatasuna.

BIKOITZ: Ez dute euskaraz mezuak adierazten duten arropa asko saltzen. Baina ezaguna den bat bai: Athletic-eko kamiseta “BetiZurekin” idatzita. Hau da, publizitaterik eraman nahi ez baduzu (Petronor, Kutxabank, Digi…) aukera ona da. Gainera, SuTaGar-en kamiseta edo sudaderak saltzen dituzte, oso zailak direnak lortzen. Aurrekoaz aparte, diseinu propioak dituzte eta pertsonalizagarria.

 

Durangoko Azokan arropa salgai:

Durangoko Azoka liburu eta diskoak saltzeko pentsatua dago. Baina musika taldeek arazoa dute: gero eta disko gutxiago saltzen dira, interneten bidez entzuten dugulako gehienbat. Talde batzuek merchandising saltzen dute, bereziki arropa. Durangoko Azokan talde ezagunenek ez dute salgai, nahiz eta gehien ikusten dena kalean haiena izan.

Ez dakit zergatik, baina talde txikiagoek zuzenean saltzen dute. Zaila da haien arropa beste modu batean eskuratzea, Durangoko Azokan edo kontzerturen batean ez bada. Talde horiek hauek dira: Mirari, Arene, skabidean, Bengo…

Musika taldeak:

Talde ezagunek, esan bezala, zuzenean saltzen dute. Adibide batzuk:

BERRI TXARRAK/Gorka Urbizu

ETS (En tol sarmiento). Guretzat edo Abuela maitea mezua duen sudadera ospetsuak dira.

BULEGO/ZETAK/GATIBU… Hauek eta beste batzuek arropa eta osagarriak saltzen dituzte, baina webgune bakar batean. Ziurrenik salmenta bolumen minimorik gabe, oso zaila da haientzat denda operatibo bat edukitzea haien kabuz.

Oharra: Gaztea saria irabazten badut, diruarekin euskara duen arropa erosiko dut. Hala bedi!

Arropan, euskarazko hitzak serigrafiatua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude