Amaia Aldamiz-Echebarriak irabazi du 2024ko Udako Zuzeu Gaztea Saria
Amaia Aldamiz-Echebarriak irabazi du 2024ko Udako Zuzeu Gaztea Saria –
Zuzeu Gaztea Saria lehiaketak zortzi sinaduraren hamazazpi idatzi jaso ditu ekaina eta iraila bitartean, eta guztietatik Amaia Aldamiz-Echebarriaren “Zeintzuk dira gehien bilatzen diren hitzak euskaraz?” sarrera saritzea erabaki du.
Hiru hilabeteko honetan, ohi baino sarrera gutxiago jasotzeaz gain, idatzien maila apal samarra zela-eta, saria eman gabe uztear izan gara, eta deliberazio luzeen ondoren azkenik, Amaia Aldamiz-Echebarria saritzea erabaki dugu, aipatutako sarreraren gaiaren originaltasunagatik ez ezik, baita hiztegietara jo duelako ere, galdezka.
Ekainetik irailera bitartean GAZTEA atalean idatzi dutenen artean, bi aurretik saria inoiz irabazitakoak ziren, eta lauk lehen aldiz hartu du parte lehiaketan.
Saritutako sarreraz gain, aipagarriak begitandu zaizkigu Iraide Lazaroren “Arrapaladan!” eta June Mujikaren bi sarrera edo ipuinak ere, “Madla” eta “Etxera buelta”.
.
Udazkena
Zuzeuk 2016a geroztik banatzen du GAZTEA saria, 30 urte bitarteko sinadurei zuzendua, hilabetero eta Azkue Fundazioaren laguntzarekin hasieran eta hiru hilabetero gero, 2019tik aurrera, urtaroko 500 euroko sariarekin.
2024ko udazkenari dagokionean, urritik abendura bitartekoa, zortzi sinaduraren 14 sarrera plazaratu ditugu, eta aurki emango dugu epaia ezagutzera.
Amaia Aldamiz-Echebarriak irabazi du 2024ko Udako Zuzeu Gaztea Saria