Alergiak uste baino larriagoak izan daitezke!
Alergiak uste baino larriagoak izan daitezke –
Askotan hitz egiten da alergiari buruz, baina ba al dakigu zer diren benetan?
Gure gorputzak immunitate sistema bat du, defentsa batzuk ditu, eta kanpoan dauden sustantzia arrotzengatik babesten gaitu. Baina sistema immune honek ere huts egin dezake kasu batzuetan. Alergia pairatzen dutenen gorputzak, arriskutsuak ez diren sustantziak arriskutsutzat jotzen ditu eta kalte egiten die haien aurrean erantzun bat emanez. Baina erantzun hau desegokia da.
Erreakzio alergikoa eragiten duen substantziari alergeno deritzo; alergeno ohikoenak hautsaren akaroak, polena, janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira. Desatsegina da, hazkuragatik eta ondoezagatik. Arriskutsua izan liteke, batez ere asmatikoen kasuan. Bai konjuntibitis batengatik (begietan) edo bai rinitisagatik ez gara hilko, baina asmagatik edo shock anafilaktikoagatik bai. Biriketako nahiz bihotzeko arazoagatik bai.
Biztanleen %30ek du alergiaren bat. Gehienak ez dira larriak, ordea. Baina gero eta jende gehiagok pairatzen dugu. Zergatik? Zergatik dago gero eta alergiko gehiago? Ez dago guztiz argi, baina aditu batzuek diote elementu artifizial berrien kontaktua, gehiegizko higieneak edo kutsadurak areagotzen duela.
…
- Jatetxe eta jantokiek kontuan hartu behar dutena.
– Menuetan osagaiak zehaztu behar dituzte. Gainera, kontuan eduki behar dugu, osagai ugari ez direla fisikoki ikusten, baizik eta traza edo arrastoak baino ez direla agertzen. Baina, nahiz eta kantitate oso txikiak izan, alergikoek sentsibilitatearen arabera, erreakzio larria eragin ahal die.
Gainera, janarien arrastoak badaude, garbitu behar dira. Bai sukaldari, bai janaria prestatzeko tramankuluetan arrasto horiek transmititzen badira, eragin kaltegarria sortu dezakete.
– Menu alternatiboak eskaini: barazkijale, musulman, zeliako… edo horrelakoentza menu alternatiboak daude. Alegikoentzat ere egon behar dira.
…
- Gizartean onarpena eta babesa behar.
Kontzientziazio kanpainak. Bihotzekoen aurkakoen modukoak. Desfibriladoreak toki publikoetan jartzeko kanpaiak martxan jartzen ari dira. Baina alergien kasuan ez da horrelakorik egiten. Shock anfilaktikoak sufritzeko aukera duten guztiek derrigorrez eraman behar dute, txertatzeko adrenalina. Arazoa da kasurik larrienetan edo umeen kasua, agian ez direla gai auto-txertatzeko. Kontzientzientzazioa izan behar da, jendeak ezagutu dezan zer egin egoera hauetan.
Arazoa ezagutuz, alergikoen azalean jartzea errazagoa da.
Sintomak ezagutu. Eskoletan (edo umeak egoten diren lekuetan) edo jende asko kontzentratzen diren tokietan (kontzertuak, estadioak, garraioak…) ohartarazi.
Zeliako, diabetiko… edo horrelako gaitzen pazienteak eta euren arazoek ohiartzuna izan dute. Alegiak sufritzen ditugunok, aldiz, ez dugu merezi dugun arreta jaso oraindik.
- Zer egin alergiak jota dagoen norbaitek ezin badu arnas hartu?
Inalaldoreek arnasa berreskuratzen laguntzen dute.
Adrenalina txertatu: shock anafilaktikoen ondorioz, bihotzak taupadak emateari uzten dio.
Kasurik larrienean larrialdietara (112ra adibidez) edo medikuak adieraztitako espezialisten zenbakira deitu.