Aikido (Ba al da Aikidoa arte martzial bat niretzat?)

 

AIKIDO

Jende asko Aikido praktikatzera animatzen da. Aikido arte martzialen artean, modalitateetako bat da. Esaten dutenez, modalitate gorenetakoa. Baina hau ez da garrantzitsua praktikatu behar duenarentzat. Aldiz, ezinbestekoa da gure nortasuna kirol praktika honekin bat egin dezakeen jakitea.

Aikido lehiakortasuna erabat baztertzen duen arte martzial bat da. Tradizionalki ez dago pertsonen arteko borrokarik, izan ere, ez da erasoa lantzen. Baizik eta, defentsa besterik ez. Gainera, ez dago lehiaketarik. Lehiaketa bakarra gure buruaren aurkakoa da. Gure erronka gure aurrerapenetan aurkitzen dugu.

Ez dago Aikido praktikatzen duten maila ezberdinetako pertsonen arteko gradu bereizketarik gerriko beltza irabazi arte. Horrek adierazten du bereizketa bakarra. Etengabeko hobekuntzaren poza da jasotzen dugun bakarra.

Bere zailtasuna dela eta, Aikidoko teknikak modu egoki baten praktikatzeko, denbora eta konstantzia behar da, beste arte martzial batzuetan ez bezala. Eta horrek frustaziora eraman lezake. Hori dela eta, praktika honek pazientzia handia eta denbora luzez praktikatzearen erabaki sendoa eskatzen du.

Nahiz eta Aikido Budo (Samuraiek jarraituriko bide martziala) tekniketatik abiatu, ez dago pentsatuta benetako borroka baterako, hori baino, ia irrealak diruditen Aikidoren “eraso” eta teknikak barne hobekuntzarako pentsatuta daude.

Emakumeentzat defentsa sistema paregabea da. Aikido praktikatzeko berdin dio zure generoa eta horretaz gain zure pisua, altuera, adina…

Orokorrean Aikidok daukan ikuspegia oso tradizionala da. Benetako Aikidokak* nahi badugu izan, onartu beharreko eta oso garrantzitsuak diren hierarkia, etiketa eta errituak daude, mendebaldeko kulturak hobeto ulertzeko eraldatzen joan direnak.

Aikidok zama filosofiko eta espiritual handia dauka, hasieratik sumatzen dena. Jarduera, fisikoaren bitartez, hots, honen ikuspegitik gauzatzen da. Honek aldi berean ahalbidetzen du Aikidoren kontzeptuak eguneroko bizitzako egoeretara estrapolagarriak izatea.

Aikido arte martzial oso malgua da, gure entrenatzeko era kidearen entrenamendu maila eta erritmoari moldatu behar delarik. Beti ere, gure izaeraren eta gaitasun fisikoen araberakoa izango da moldaketa hau. Soilik ikuspuntu fisiko batetik, Aikidok malgutasun garapenean (muskuluak) eta jarrera-zuzenketaren (hezurrak) nabarmentzen da. Aikidon, pentsatzen denaren kontra, oso lesio gutxi daude, istripuak ekiditeko teknikak zelan jasotzeko eratan egiten den azpimarratze gogorragatik.

Azkenik, dena ikasi dugula uste dugun aldiro aurre egin beharreko zeozer berri aurkitzen dugu lagunduko diguna malguagoak, prestuagoak eta jasanberagoak (sentsibleagoak) izaten. Bertan datza Aikidoren benetako erakargarritasuna arte martzial legez.

*(Aikidoka=Aikido praktikatzen duena)

5 pentsamendu “Aikido (Ba al da Aikidoa arte martzial bat niretzat?)”-ri buruz

  • Pena bat da, mediatizazioaren eraginez, kontaktu-kirolek borroka arte tradizionalak baztertzea. Nire esperientziagatik, oso profil ezberdinak erakartzen ditu bakoitzak, eta batzuen eskaintza jaitsi eta bestearena igotzeak dakarren ondorioa hurrengoa da: jotzen dakiten geroz eta kamorrista gehiago ditugula gizartean.

  • Nik 14 urte eramaten ditut aikidoa praktikatzen eta oso pozik nago.
    Gizarte hezitzailea naiz eta proiektu bat dekot Gasteizko neskamutilekin batzuekin. Gure webgunea aikidoaldabe.kalezkalevg.org da.
    Animatu eta Aikido praktikatu!!!!

    • Maitane Arevalillo Martin 2020-11-09 10:48

      Mila esker zure erantzunagatik, zure webgunea ikusi dut eta oso proiektu interesgarria ematen du!!

  • Aikidoa gure hobekuntza pertsonalerako, errespeturako, diziplina gisa nabarmendu beharreko zenbait jarrera oinarritzat hartuta. Ona borroka arte tradizionalei ahotsa emateko.

    • Maitane Arevalillo Martin 2020-11-16 11:26

      Ados nago esaten duzunarekin Montxo. Eskerrik asko zure erantzunagatik!!!