Afrikako adingabeak Europarentzat? MENA zentroak eta gatazka

Afrikako adingabeak Europarentzat? MENA zentroak eta gatazka –

MENA zentroak egiteak eztabaida sortzen du. Herri batzuetan auzokideak aurka agertu dira, besteak beste, Sopuertan, nire herritik hurbil. MENA hitzak “Menores Extranjeros No Acompañados” esan nahi du. Normalean Afrikatik datozenak izaten dira eta 18 urte baino gutxiagokoak dira. Askotan, ezin dute frogatu 18 urte baino gutxiago dutela agiririk ez dutelako ekartzen (indocumentados esaten zaie). “No acompañados” esaten dute, guraso, familiakide edo bestelako tutorerik ez dutelako ekartzen.

Normalean, patera edo cayuco batean Afrikatik Europarako bidea egiten dute. Beste batzuetan, Ceuta eta Melillako hesian salto egiten dute edo kamioi zein itsasontzi batean polizoi bezala gurutzatzen dute muga, hau da, gidariari ezer esan gabe ibilgailuan sartuta.

Europara heldu edo itsasoan jaso ondoren Europako herrialdeetan geratzen dira ia beti. Europan daudenean, Europako gobernuek zerbitzu publikoak eskaini behar dizkiete, adibidez; jantoki publikoak jaten emateko, hezkuntza, gaua pasatzeko tokia, eta abar. Bereziki adin gabeak badira eskaini behar zaie. Horregatik nahiz eta 18 urte beteak izan, komeni zaie gutxiago dutela esatea.

Europako autoritateek adingabe horren guraso, familia edo gobernuari itzuli ordez, bere ardura hartzen du. Printzipioa da “interes superior del menor”, hau da, berari gehien interesatzen zaiona. Nahiko arraroa, izan ere, Europan etxetik alde egiten baduzu edo galtzen bazara, poliziak egiten duen lehen gauza da guraso edo tutoreari itzuli, nahiz eta nerabeak horrela ez duen nahi. Tratu txarrak edo zerbait larria gertatu behar da gurasoei adingabe horren tutoretza kentzeko. Gurasoek bere seme edo alabaren tutoretzari uko egiten badiote, beste familiar bat egon daiteke hartzeko prest eta inor ez badago, orduan, gaztea bizi den tokiko gobernuak hartzen du ardura.

Ez da oso logikoa Europan egonda, Europako autoritateek ez egitea bere esku dagoen guztia egitea nerabea bere herrira bueltatzeko. Adibidez, Alemaniako nerabe batek bere etxetik ihes egiten badu eta Bilbon aurkitzen badute, autoritateek Alemaniara itzuliko dute. Berdin Donostiako nerabe bat Bilbon topatzen badute.

Kontua da nerabe hauek -ia guztiak mutilak-, MENA zentroetan kontzentratzen dituztela. Gehienak suposatzen dut ez direla gatazkatsuak, baina horietako askok bai arazo ugari sortzen dituzte. Auzokideak behintzat aurka agertzen dira beren etxeetatik hurbil zentro bat egiten dutenean. Justifikatua egongo da bere jarrera?

Afrikako adingabeak Europarentzat? MENA zentroak eta gatazka

22 pentsamendu “Afrikako adingabeak Europarentzat? MENA zentroak eta gatazka”-ri buruz

  • Batzuk harritzen dira zergatik agertzen diren Aliança Catalana bezalako alderdiak.

    Erantzuna oso argia da: ez da immigrazioa, baizik eta inbasioa.

  • Europaren gainbehera biziten ari gara. Honek ez dauka konponbiderik. Goi eliteek zein partidu politikoek ez daukate egoerari aurre egiteko asmorik, eurei ongi doakielako.

  • Adingabe bat adingabeentzako hiri bateko aterpetxe batean onartua izan dadin, bertako administrazioak egiaztatu behar du gazte horrek hiru hilabete daramatzala hiri berean. Horretarako, gaztea kalean lotan dagoen lekura joaten dira, hilean behin, hiru hilabeteak bete arte. Alegia, aterpetxe batean onartua izan aurretik, iritsi berria den gazte horrek jada hiru hilabete pasa ditu kale gorrian, horrek dakarren guztiarekin.

    Hilu hilabeteak pasa ondoren, aterpetxean lo egiteko plaza lortzen du gazteak, eta itxaron zerrendan sartzen da. Itxaron zerrenda horietan dauden bitartean, beste hainbat hilabete ematen dituzte, kale gorrian oraindik. Donostian, adibidez, gaur egun 6 hilabeteko itxaron zerrenda dago, aterpetxean dauden adingabe horiek 18 urte bete ditzaten esperoan, atzetik datozenei lekua egiteko.

    18 urte betetzen dituztenean, gazteen aterpetxetik helduen aterpetxerako pausua ematen dute. Helduen aterpetxean hiru hilean behin bost gau pasatzeko eskubidea dute. Alegia, 90 egunetik 5etan ematen zaie aterpe. Gainerakoan, kale gorrian.

    Guk, esne mamitan hazitakook, putaidearik ez daukagu zer den kale gorrian astebete ematea. Pentsa, gure egongela goxoekin eta lanpostu egonkor xamarrekin bizi garela ere, ansiolitikoz, alkoholez eta tabakoz pasa beharra dugu gure existentzia “penagarria”. Kontuak atera.

    Gero, noski, argudiotuko duzue ez datozela lanera, laguntzetatik bizitzera baizik. Eta nik galdetzen dizuet: nork emango emango dio lanpostu bat kalean bizi den marrokiar bati? Nork alokatuko dio logela bat? Zuek zenbat egun aguantatuko zenituzkete kale gorrian?

    Eta berriz ere patera batean itzuli behar izatera kondenatu nahi dituzue?

    Non duzue burua? Eta bihotza? Halakorik baduzue?

  • Ziriñe, gizarte hau bihotzgabeez lepo dago. Eskerrak zure moduko bihotzonekoak ditugula. Inguruko MENAk hartzazuz eta zure etxera zein zure ezagun bihotzonekoen etxeetara eraman. Zerua irabaziko duzue.

  • “Pentsioak ordaintzera datoz”.

    Ba, argi dagoenez, zuzenagoa da hau:
    “Pentsioak KOBRATZERA datoz”.

    Era hori, lapurtzen ez badute, ze kasu horretan segurtasuna, epaileak, kartzelak… gastua handitzen dute.

  • Gazte horiek guziek gurasoak dituzte, eta herrialdea. Ez datoz plateretan, anitz hegazkinez edota turista bidearekin, Adidas eta nike arropa eta barrabilak ukitzera. Utikan!

  • Ziriñe, zenbat MENA daude Galizian? Asturiasen? Beno, errezago jarriko dizut: zenbat Burgosen? Eta Cantabrian? Eguraldiagatik agian?… Dirulaguntzengatik?
    Nahi duzuna pentsatu, putaidearik ez dudala, anxiolitikoak behar ditudala, alkoholikoa naizela, erretzailea naizela… Baina behatu, pentsatu eta… ez zaitzala zure ideologiak itsutu.

  • Edozein motatako dirulaguntza jaso ahal izateko, baita osasun sisteman doan artatua izateko ere, erroldatuta egon beharra dago. Errolda bizileku partikularretan bakarrik egin daiteke. Nik dakidala, ez dago logela bat edukitzerik ordaindu gabe. Izatekotan, baten batek bihotz onez eta modu ilegalean bere etxean erroldatuko du baten bat, baina erroldatutako hori ez bada bertan bizi, legez kanpokoa da. Isuna jaso dezake hori egin duen etxejabeak.

    Jantoki sozialetan jan ahal dute, bihotz oneko jendeari esker. Loarena, goian aipatuta dago.

    Beren etxera deitzen dutenean, hona familiako dirua gastatuta etorri eta gero, gorriak eta bi pasa eta gero, oso ondo daudela esaten dute, lana aurkitu dutela…, lotsaren lotsaz.

    Jende horren jatorrizko herrialdeak gurea baino askoz pobreagoak dira, ez alferragoak direlako, baizik kolonialismoaren eta kapitalismo globalizatuaren ondorioz. Zor hori ordaintzeko, 0,7 ematen dio Espainiako estatuak garabidean dauden herrialdeei. Baina limosna horrek ez du herrien arteko desoreka kopontzen; alderantziz, betikotu egiten du.

    Jende horrek guk daukagun bizi maila edukitzeko eskubide osoa dauka, eta beren herrialdeetan ezin dute guk dugun bizi maila erdietsi. Horregatik, eta gure aberastasuna beren herrien pobreziaren gainean eraikia dagoelako, eskubide osoa dute ona etorri eta hobeto bizitzen saiatzeko. (gainera, jabetza pribatua norberaren ondasunei dagokie, ez herrialdeei).

    Legez kanpoko ekintzak egiten badituzte (lapurtu, trapitxeatu…), gutako edozeini dagokion zigor bera dagokie, justizia baita zigorrak eta arauak denontzat berdinak izatea, ez norberaren ezaugarrien araberakoa. Eta zigorra ordaintzen da arauhaustea egiten den herrialdean; nik dakidala, mundu osoan.

    Gazte horiekin gizarte arazo bat dago, eta arazo sozialei erantzun sozialak eman behar zaizkie. Komunitate lana, hau da, auzolana. Entzun dudanez, Sakanan lan interesgarria egiten ari dira, etorkinekin lan eginez eta euskarara hurbilaraziz (entzun dudanez, ukrainiar xenofoboak etorri diren arte).

    Eta ez, guok, zorionez bihotzgabeak ez zarete hainbeste, zarata handia ateratzen baduzue ere.

  • Ziriñe, zure mezuak irakurriz gero, zure perfila idazten hasiko banintz, lehenik eta behin kristaua zarela edo kristau balioak oso txertatuta dituzula esango nuke. Zu bezalako pertsonek asko-asko sofrituko zenuten ETAren eta estatuaren erahilketekin, dudarik gabe. Ez dakit ordea benetan transmititzen duzun hori zaren ala etorkinak txantaila emozionala egiteko baliatzen dituzun. Benetan-benetan etorkinak maite badituzu lehenik eta behin euren herrietan euren familiekin izatea desiratu beharko zenuke, eta hori lortzeko lan egin. Indar ekonomikoak bultzatzen ari diren esplotazio eta esklabutzagatik daude hemen. Betirako zorigabeko batzuk izatera kondenatu nahi dituzue. Eta bestetik, inmigrazio politika eta norbanako etorkinak bereiztu beharko zenituzke. Inmigrazio politikari dagokionez, hain gai garrantzitsua izanik, ez al duzu uste Herri honi galdetu beharko litzaiokela zernolako politika nahi duen? Hala beti gertatzen den moduan zarata asko ateratzen duen taldetxo batek erabaki behar al du gauzak nola nahi ditugun?

  • Garagarra, enpatia kristau balioa da?

  • Enpatia bezala saldu nahi diguzun hori ez dakit benetakoa den ala benetakoa estaltzen duen “oh ze ona!” kamuflaje estalkia. Indar ekonomiko handiek kamuflaje hori darabilte.

  • Ziriñe, bihotz honekoa zala nahiz eta ingenuo samarra izan. Beraz, benetako errealitatearekin erantzungo dizut. Ez naiz ukraniar “arrazistekin”, Sakanako “lan interesgarriarekin”, kolonialismo, jabetza pribatu eta bla-bla luze horrekin arituko. Benetan gertatutako den kontu batekin natorkizu, ez “entzun ditudanak”, benetakoa baizik.

    Hasteko eta behin, Bilbora datozen kanpotarrak (eta Bilbotar peto gehien-gehienak) beharrezkoa ez dena besterik ez dute ikasten.

    Bilbon adin txikiko MENAk beste kanpotarrak baino babes eta eskubide gehiago dituzte bere adinagatik, hau da ez omen dituztelako 18 urte eta besteak beste ez dira erroldatuta egon behar laguntza jasotzeko.

    Gure eraikinaren goikaldean hiruzpalau MENA bizi dira bere zaintzailearekin. Eta hiru edo lau diot beti ez direlako ez kopuru berdina ez eta berdinak, Bizkaiko Aldundiak ordaintzen duen ONG batek kudeatzen du eta aldaketak daude sarritan.

    Pasa den udan nerabe horietako bat eta batek daki zergatik bere bizitza arrisku larrian jarriz, 9. solairutik (hau da “euren” etxebizitzatik) odi mehe bati helduta zazpigarren solairura jeitsi zen. Zazpigarren solairuan zegoela erlaitzetik (hau da, repisatik) ibiltzen joan zen zabalik topatu zuen lehenengo lehiorarte.

    Bertan, etxe horretako gizona zegoen eta gazteak gizona ikusi zuenean etxetik korrikan hasi eta ihes egin zuen.

    Lehenagotik ikusita genituen nerabe hauek baina euskara, ingelesa eta ia gaztelania ez zekitenez gauza handirik ezin izan genuen hitz egin. Hori bai, gure eraikinean aldaketa sakona ekarri zuen gazte honek egin zuen balentriak. Eta irakurri duzunez ez dut esan ez lapurtzera ez eta ezer txarrik egitera joan zenik.

    Nolakoak diren gauzak, 7. solairukoak salaketa ez jartzea erabaki zuen. Arrazoia ez zitzaion falta esanez ez zutela ez dirurik, ez gurasorik, ez familiarik eta ez zutela ezer ere ez galtzeko. Arrazoirik ez zuen falta galtzekotan berak galduko zuela zeozer (azkenean berak ba zuen lana, familia, etxea, astia…) eta gainera MENAk ez zionez ezer egin ez zuela merezi salaketa jartzea.

    Gizon eta emakumeak berdinak esaten duten mantraren aurrean nik ezberditasun batzuk nabaritu nituen kontu honi aurre egiteko momentuan. Hortik aurrera, gizonok mesfidantza disimulatugabearekin balkoiko atea itxi, kanpoko atea giltzaz sarratu eta gaba guztietan 9. solairutik sartu ahal ziren lehio guztiak izten genituen, nahiz eta etxe barruan bero egin.

    Bestalde emakumeen erantzuna sotilagoa izan zen. Marokiarrak aurrez aurre zituztenean aurpegiera aldatu ez baina besteak beste alaba txiki zein alaba nerabeei MENA horiekin igogailuetan bakarrik igotzea debekatu zieten. Nik hasieran nire emaztearen erabakia gehiegizkoa iruditu zitzaidan eta izugarri harritu ninduen emakume guztiek berdin-berdina pentsatzen zutela enteratu nintzenean.

    Hilabete batzuk pasatu dira. Jadanik marokiarrek oinarrizko gaztelania dakite baina inor ez da beraietaz fidatzen. Eta bai, bakarrik bat izan zen eta orain arte behin bakarrik baina gure zergekin ordaintzen den Bizkaiko Aldundiko etxe “ziur” batean, eta teoriaz kontrolpean zeudenean.

    Jakina, agian gertakizun hau ez zaizu hainbesterako kontua iruditzen, hala agian ez duzu sinesten.

    Ba hauxe izan zen nire ondorioa: “adin txikiko hauek ez dute ezer ere ez galtzeko, eta gu bai. Etortzen badira gutxienez lan egiteko adina izan beharko lukete eta balkoiko atea izten badut nahi dudalako izan beharko zen eta ez gauean, bederatzigarren solairutik jeitsi ahal den nerabe batek egin ahal duenagatik urduri, ezin loak hartuta nagoelako”

  • Ez da nire asmoa hemen bi-pareta eztabaidan hastea. Nire iritzia emana dut. Baina aipatu egin nauzuenez, erantzuntxo batzuk eman, eta bertan utziko dut gaia.

    Garagarra, erabat ados nago zurekin: egoera makropolitikoak eragiten du inmigrazioa. Beraz, ados egongo zara nirekin, esaten badut ezin direla zigortu errurik ez daukatenak.

    Aitor S., esana dut: delitua egiten duenak ordaindu egin behar du. Hori bai, bere ezaugarri pertsonalei begiratu gabe ordaindu behar du. Kasu bat aipatu didazu. Nik kasu mordoxka bat aipatu diezazuket, nire begiekin ikusita, non magrebi batekiko gatazka alfer-alferrik areagotu den, batere beharrik gabe, ez beraiek eraginda, baizik beraiekiko beldurrak.

    Gure ongizatezko gizartea galtzeko beldur gara, gure bizi maila galtzeko beldur. Normala da. Baina inmigrazioa eragiten duten kausak aldatzera bideratu beharko genuke indarra, eta bitarte horretan, denok batera elkarbizitza adeitsuago bat eraiki.

    Mundua ez doa bide onean. Botere handiek gatazka besterik ez dute elikatzen. Humanidade pixka bat ondo letorkiguke. Ez duzue uste?

  • “Euskaraz bizi nahi dut” ez da bateragarria EHn 300.000 atzerritar erdaldun sartzearekin.

    Eta sartu nahi dituzten 500.000rekin are gutxiago.

    Euskararentzat atzeraldia da erdaldunden immigrazio masiboa.

  • Euskaraz bizitzea ez da bateragarria EHn 300.000 atzerritar erdaldun sartzearekin, ezta 200.000 sartzearekin, are gutxiago adin txikikoak badira eta guraso eta familiarik ez badute beraiekin.
    Gizatasuna beharrezkoa da, jakina baina ez da nahikoa gainera datorkigun arazoa konpontzeko.
    Izatez, eztabaida hau ez da mairu, musulman, ukraniar edo errusiarrei buruz. MENA delakoei buruz da. Bestalde, Sakanakoa polita da baina gaztelaniaz esaten den moduan “paperak denari eusten dio” eta gainera ez du MENAei buruz ezer esaten.

  • Kanporarrek Euskal Herriari sortarazten dioten arazoa, ez da kualitatiboa, kuantitaboa baizik. Ez daukagu horrelako atzerritar kopuru handia euskal proiektu nazional batean murgiltzeko gaitasunik. Eta, benetan, horrelakorik ez dakusana, edo leloa da edo itsututa dago.

  • Asteburu honetan “gazte” batzuek beste “gazte” bat hil dute Getxon, Ibilaldi bezperan.
    Gazte hiltzaileez ez dugu berri askorik. Medio progreengatik bada, desde luego, batere ez.
    Zergatik? Soil-soilik MENAk direlako.
    Eta atzerritarren gauza txarrez hitz egitea, immigranteak badira, debekatuta dagoelako elite politiko eta mediatikoen partetik.

  • Arrazoia duzu Sendoa baina ez bakarrik medio “progreak” gehienetan ez da agertzen.

    Bestalde Ziiñe, eskertuko nuke jakitea kasu bat magrebiar batekin magrebiarra delako bakarrik “gatazka areagotu” dela “beldurragatik”, zuk idatzi duzun moduan. Agian Gipuzkoan gauzak ezberdinak dira baina hemen Bizkaian (gehienok) magrebtarrei ez diegu inolako beldurrik baina bai nekatuta gaude magrebeko lapurrek (ustez) duten inpunitatearekin.

  • Barkatu. Bizkaia haundia da, Bilbo esan beharko nuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude