Albiste pozgarria pilota eta Euskal Selekzioarentzat!
Albiste pozgarria pilota eta Euskal Selekzioarentzat –
Albiste pozgarria pilota eta Euskal Selekzioarentzat!! [+erreakzioak medioetan]
…
Abenduaren 28an albiste pozgarri bat ikusi genuen: Nazioarteko Pilota Federazioak Iruñean egindako bileran Euskal Selekzioko Federazioa onartu zuen kide berri bezala. Ni, pilotazale izanik, bereziki poztu nintzen. Baina egun horretan benetan euskaldun sentitzen den oro, pilotazaleago sentitu zen.
Euskal selekzio ofiziala betidanik ukatu zaio, zeri eta Euskal Pilotari. Nazioarteko Pilota Federazioa 1929 urtean jaio zenetik. Bereziki horretan aritu dira Madril aldetik Espainiako Federazioaren eskutik. 2022an lege aldaketa bat egon zen. Hurrengo urratsa Nazioarteko Federazioak eman behar zuen eta dagoeneko eman da. Onarpena kide diren 14 federazioek bozkatu ondoren lortu da.
Hala ere, Kubako eta Espainiako Federazioek ez zuten bozkaketan parte hartu, arrazoi desberdinengatik. Hortaz, helegite edo errekurtsoak jarriko dute ziurrenik. Eta horrek prozesua kolokan jar lezake. Izan ere, epaitegiek euskararen aurka egiten duten bezala, egoera honen aurka egin lezakete. Hurrengo hilabeteak gako izango dira.
Azken urratsa Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak (Consejo Superior del Deporte) eman beharko luke. Erakunde hori Espainiako Gobernuaren menpe dago eta badirudi oraingo gobernu horrek baiezkoa emango lukeela.
Ondorioz, urrats garrantzitsuak eman dira, baina oraindik ez da garaipena lortu.
Medioetan eman zitzaion tratamendua.
Ni ez naizenez federazio eta kirol-zuzenbideko kontuetan aditua (uste dut gehienok ere ez), horregatik interesgarria izan da medioz medio gaiaren inguruan zer zioten aztertzea. Eta bide batez, jendeak iruzkinen bidez zer adierazten zuen. Albistea hurrengo hedabideetan: Berria, Argia, Naiz, Deia, Diario.es, El Correo, El Diario Vasco, Abc, La Razon.
Sud Ouest, El Pais eta Publicon ez nuen data hartan ezer aurkitu gaiaren inguruan.
Euskal Herrian oihartzuna izan zuen albistea izan zen, baina hemendik kanpo askoz gutxiagokoa. Madrileko medioek “cacicada” hitza erabili zuten. Hitz horren esanahia ezagutzen ez nuenez, bilatu behar izan nuen. Baina itxura ematen zuen erabakia kritikatzeko hitza zela; horrela ulertu dut. “Cacique” indigenen buruzagiak ziren hegoamerikan, baina haren gaineko kolonizatzaileen menpe zeudenak. “Cacicada” hitz erabili dute batzarraren “iruzurra” edo “clientelismoa” nolabait leporatu nahian.
Beren parametroetan ez da sartzen Espainiako Federazioak zapalkuntza eta mespretxua baino ez duela erabili kirola sortu zen herrialdearen aurka.
Iruzkingileen artean poztasuna eta baikortasuna ageri izan zen euskaldunen artetik. Aurkariek ordea, batetik kirola gutxietsi egin zuten. Eta besteek gorrotoa isuri zuten, Euskal Herriari nazioartean lehiatzeko eskubidea ukatu nahian.
Oharra: urrats hauek lortzeko lan egin duten guztiei eskerrak adierazi nahi ditut.
Albiste pozgarria pilota eta Euskal Selekzioarentzat!! [+erreakzioak medioetan]