Euskaldunon Egunkaria-ren sorrera

Gaur irekiko ditu ateak

“Gaur irekiko ditu ateak”

Euskaldunon Egunkaria-ren sorrerari buruzko dokumentala

Eriz Zapirain-ek zuzendutako eta Hamaika Telebistak ekoiztutako ordu térdiko dokumentala. 1990ko abenduan Euskaldunon Egunkariaren sorreran parte hartu zuten protagonisten lekukotza, sorreraren hasierako urratsak eta egun haietako hausnarketa eta gogoetak.

SINOPSIA:

2003an Espainiako gobernuak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideak torturatu egin zituzten. ETAko kide zirela esan zuten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide.

Zuzendaria: Eriz Zapirain

Ekoizle eragilea: Iñaki Uria

Gidoia: Eriz Zapirain

Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon

Soinua: Juanlu Eguzkiza

Musika: Napoka Hiria

Gaur irekiko ditu ateak