Oinarririk gabeko beldurrak -
Gaur goizean, hegan ezin egiteko beldur larriz esnatu naiz, eta zirrara desatsegin horrek iraun egin du terrazako eskaileretan gora nindoala, gabardina ondo estutut...
Zu eta biok -argi dago-
lerro paraleloak gara.
Eta... lerro paraleloak
-txikitan azaldu zidaten-
ez dira infinituan baino gurutzatzen.
Bai, egundoko patxadaz hartu beharko dugu.
Roger Wolf...
Gaur zapatak eta kapela ditu egun batean ez hankarik ez bururik ez zuela esan zidaten hori...
César Poetry
Zapatak ...
Sotoez ez dakienak ez diezadala balkoiei buruz hitz egin.
@neorrabioso
naiz_en
...
Esan zidan Maria zuela izena, maite ninduela, eta ez zuela inoiz, inola ere, hiru aldiz jarraian egia esaten.
F. León de Aranoa...
Eguberri on! -
-Eguberri honetan Olentzerok telefono mugikorra ekartzen ez badit, ez duzue Umea berriz ikusiko -zioen Mikelek jaiotzaren aska hutsaren azpian utzitako oharrak.
Eguberri on...
Amak berokiaren lepoa estutzen dit, ez elurra egiten hasten duelako, elurra egiten hasi egin dezan baizik.
César Vallejo
Amaren eskuak
...
Duda-mudatan -
Erribera kalean topo egitean, begietara begiratu zioten elkarri, eta berehala konprenitu zuten bata bestearentzat eginak zirela. Baina biak presaka zebiltzan: bata bezero...
- Ekar iezadazue zaldirik bizkorrena -eskatu zuen gizon zintzoak-. Egia esan berri diot erregeari.
Marco Denevi, Veritas odium parit
bb
Azkar!...
Kezka -
-Ez kezkatu. Dena ondo aterako da -esan zuen borreroak.
-Hori da kezkatzen nauena -erantzun zuen hiltzera kondenatuak.
O.E. Van Bredam
Kezka...
Mirariak -
Ezta
aukera urrun-urruna bailitzan
sekula ezin izan zintudan imajinatu;
ez nuelako mirarietan sinesten.
Orain badakit ere zein min ematen duten.
K. C. Iribarren
Miraria...
Arkimedesen hanka-sartzea-
June txikiak,
arratsalde ilunean
bainuontzian murgildurik dagoelarik,
xaboiarekin eta koloretako ahatetxoekin,
bere gorputzaren bolumena baino
askoz ur...
Arimen eguna -
Tanatorioko eskaileretan amarekin topatu nintzen.
- Baina ama, zu hilda zaude.
- Zu ere bai, bihotza.
Eta atsekabeturik, besarkatu genuen elkar.
.
Fernando Iwasaki
Arimen...