Zaintza Sistema eta Continuum-a

Zaintza Sistema eta Continuum-a –

Gaur egun, zaintza sistemen etenari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, kontuan hartzen al dugu gaur egungo zaintza sistemako fluxu guztien Continuuma? Hau da, kontuan hartzen al da baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten bizi-beharrak, lurraren zaintza lanetan jarduten dutenen lan baldintzak edota pertsonen zaintza lanetan atsedenaldiak eta askatasun eskubidea?

Ez al gara ba maiz gure egunerokoan Continuum horren bilaketan ibiltzen eta talka egiten dugu egiturazko zaintza krisiaren eraginez sortutako etenekin? Fluxu eta bizitza horien guztien arteko erlazioa aitortu, birbanatu eta demokratitzatzeko, beharrezkoa da prozesu eta mekanismo eraldatzaileak aktibatzea. Continuuma-ren konexiorako ezinbestekoa da, besteak beste, ekonomiak prozesu biologikoekin, biologiak hirigintzarekin, antropologiarekin eta politikarekin, kulturak eta sorkuntza kontsumoarekin eta hezkuntzarekin… dituzten loturetan sakontzea, eta jakintza-alor anitz horien elkarloturatik zaintza publiko-komunitariorako proposamenak sortzea.

Zaintza sistemaren Continuum-erako ekodependentzia eta interdenpendientziarekin konektatzera eta elkarlotzera eramaten gaitu; eta gure eguneroko ekintza orotan jabetzera zein den operatibizatzen duen subjetibotasun kolektibo eta politikoa.

Zaintza Sistema eta Continuum-a
Nenufar erraldoia. Egilea: Katie Scott
Zaintza

“Gogoeta mota oro zainketaren praktika bat da; beraz, oso garrantzitsua da pentsamenduek zer pentsatzen duten, istorioek zer kontatzen duten. Ez da egia denak balio duenik. Hausnartzea eta sortzea ekintza-pentsamendua-zaintza ekintza bat da”, Donna Haraway.

“Bizimodu duina eraikitzeko oinarria da zaintza, gure gorputzen eta gure komunitateen iraunkortasunerako ezinbestekoa” Azaroak 30eko Greba Feministarako landutako Herri Akordioa.

  • Biodibertsitatearen aberastasun maila: batez beste %69 jaitsi da espezieen populazioa 1970az geroztik. Biodibertsitatearen galera ekoizpen eredu produktibista, intentsibo eta artifizilizatuekin dago zuzenki erlazionatuta (akuikultura, agroindustria, baso landaketak ez birsortzaileak…) (Planeta Bizia Txostena)
  • 2018an EAEn ordaindu gabeko etxeko lanen balioa Barne Produktu Gordinaren %28koa izan zen (Eustat)

 

Zaintza lana

“Pertsonen ongizate fisiko eta emozionala egunero eta belaunaldiz belaunaldi birsortzen duten jarduerak”, Amaia Perez Orozco.

  • Etxeko eta zaintza lanen %70 inguru emakumeek egiten dituzte (EAEko denbora aurrekontua)
  • Etxeko langileen %80 emakumeak dira; %30 egoera administratibo irregularrean daude, %50 ez dute babes ekomomiko nahikorik (Emagin).
  • EAEn adinekoen egoitzen titulartasun publikoa ez da %9ra iristen; Nafarroan 71 egoitzetatik 2 bakarrik dira publikoak (LAB)
  • Europan nekazaritzarako banatzen diren laguntzen %30 soilik jasotzen diztuzte emakumeek, eta kopuru baxuagoan (Etxalde eta Bizilur).

 

Zaintza sistemaren etenetik Continuumera
  • Hurrengo urteetan Euskal Herrian itxas mailaren igoerak, tenperaturen igoera, muturreko fenomeno meteorologikoak eta lehorteak, nekazaritza eta abeltzaintzan zenbait eragina, espezien desagertzea eta alergiak eta arnas aparatuko gaixotasunak areagotzea aurreikusten dira (BC3).
  • Gure denboraren %90 baino gehiago igarotzen dugu eremu itxietan, non neurri handiago edo txikiagoan airea kutsatua dagoen  (Munduko Osasun Erakundea).
  • EAEn 16 urtetik beherako biztanleria populazio osoaren %13 izango omen da 2031n, gaur baino 3 puntu gutxiago; 16 eta 64 urte artekoena %58,8, gaur baino 5 puntu gutxiago; eta adin nagusikoen pisua %28,2 izango omen da, gaur baino 7 puntu gehiago (Eustat).

Mirene Begiristain Zubillaga

Marta Barba Gasso

ARGIAn argitaratua

Zaintza Sistema eta Continuum-a Zaintza Sistema eta Continuum-a

Ekonomia eta Agroekologia, interdependentzia eta ekodependentzia. UPV/EHUn irakasle eta ikerlari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude