“Trans Legeak” eta “baiezko eredua”. Euskadiko osasun datuak
“Trans Legeak” eta “baiezko eredua”. Euskadiko osasun datuak –
Joan den martxoaren 6an, Eusko Legebiltzarrean <Las leyes trans y el “modelo afirmativo” en España. Análisis descriptivo de su impacto en la salud de personas adultas y menores.> Confluencia del Movimiento Feminista-ko (CMF) kideek egindako estatu mailako ikerketan oinarrituta, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera zehatza aurkeztu genuen. Datuok Jon Apalategi doktoreak azaldu zituen Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, kaltetutako ama baten testigantzarekin batera.
Dokumentuan arduradun politiko eta instituzionalei ikerketaren ondorioak erakutsi nahi zaizkie, arreta EAEko datuetan jarriz.
Uste dugu, adingabeak direnez, beharrezkoa dela haien ondoezaren arrazoiak aztertzea, komorbilitate ezkutuen indize handia dela-eta, eta baiezko terapia sistematikoki aplikatzeari uztea. Jakina da hormonazioaren eta kirurgien ondorio kaltegarriak kontrol zorrotzik gabe agintzen ari direla, eta, batez ere, adingabeengan, bereziki, mutilatuta eta bizi osorako medikazioaren mende geratuko diren neskatoengan. EAEko Osasun Sailak emandako datuekin, dagoeneko kutsatze sozial bat dagoela erakutsi nahi dizuegu.
Eskerrak eman nahi dizkiogu azterlanaz arduratu den Mugimendu Feministaren Elkarguneari (CMF). Halaber, Kataluniako Feministes-i, Transit txostena egiteagatik. Ikerketa hauek benetako arazoa argitzen dute eta gure baieztapenak dokumentatuta daudela erakusten dute.
.
Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Sailetik jasotako informazioaren azterketa[1]
1.- Genero Identitateko Unitatean (GIU/UIG) artatutako pertsonak
2010etik 2021era bitartean 934 pertsona artatu dira. Jasotako datuetatik abiatuta, igoera iraunkorra kalkulatzen da, hiru jauzi kuantitatibo garrantzitsurekin: 2015-2016, 2017-2018 eta 2020-2021 (1 grafikoa).
2 grafikoan, jauzi horietan neurri handiagoan edo txikiagoan esku hartu duten adin-taldeak aztertzen dira, adin-talde bakoitzak izan dituen portzentaiezko hazkundeak ikusita. 2015. urte biderkatzailea <16 urte taldeak eragin du (2016tik aurrera beste bi taldeak baino hazkunde handiagoa izan du); 2017an eta 2020an, berriz, artatutako pertsonen gorakada <16 urte taldeak eragin du, eta, ondoren, 16-18 urte taldeak. >18 urteko tartearen igoerek, duten garrantzirik ezagatik, ez dute parte hartzen multzo osoaren jauzi kuantitatiboetan. Grafiko horretan ikus dezakegu, gainera, zenbat eta adin txikiagoa izan, orduan eta handiagoa dela aldiko hazkundea.
[1]2010-2020 aldiari dagozkion datuak jaso dituzte Confluencia Movimiento Feministan, eta Amanda taldeak lortutakoetatik 2021 seriea gehitu da.
1 grafikoa: Euskadin urtero artatuko pertsonen adin-taldeak, 2010-2021 (CMF-ko azterlanaren Trans legeak eta “baiezko eredua” Espainian: 32.grafikoa)
2 grafikoa: Urte bakoitzeko artatutako pertsonen portzentaien hazkundea lehenengo urtearekin alderatuta Euskadin (CMF-ko azterlanaren Trans legeak eta “baiezko eredua” Espainian: 33.grafikoa)
.
2.-GIUko espezialitateetako lehen kontsultak
Endokrinologiak portzentaiezko hazkunde etengabea izan du 2010az geroztik, eta 2021ean %1800 izatera iritsi da. Hurrengo grafikoan hazkunde guztiak agertzen dira, Ginekologia eta Urologian negatiboak direnak (3 Grafikoa).
3 grafikoa:Lehenengo kontsultaren portzentaien hazkundea 2021tik 2021ra Euskadin (CMF-ko azterlanaren Trans legeak eta “baiezko eredua” Espainian: 34.grafikoa).
Lehen Mailako Atentzioko deribazioak Endokrinologiara bideratzen dira, hau da, zuzenean pubertaroa kentzeko tratamenduetara edo sexu gurutzatuko hormonen preskripziora. EAEn, Endokrinologiarako deribazioak izan du gorakadarik handiena Genero Identitateko Unitateko beste espezialitate batzuekin alderatuta, %1800 hazi baitira deribazioak 2010etik.
.
3.- Pubertaroko blokeatzaile eta hormona gurutzatuak
Ez dute emandako tratamenduei buruzko daturik eman.
.
4.-Kirurgiak
Ikus daitekeenez, kirurgien hazkunde globalerako eta emakumeen esku-hartzeen nagusitasunerako joera bikoitza dago, 2020tik 2022ra bitarte gorakada esponentziala izan baita (4 eta 5 grafikoak).
4 grafikoa: Ebakuntza kirurgikoak sexuaren eta urtearen arabera Euskadin (CMF-ko azterlanaren Trans legeak eta “baiezko eredua” Espainian: 55.grafikoa).
5 grafikoa: Ebakutza kirurgikoak sexuaren arabera Euskadin (CMF-ko azterlanaren Trans legeak eta “baiezko eredua” Espainian: 56.grafikoa).
.
Emakumeen interbentzio kirurgikoak gizonenak baino bi aldiz gehiago dira, eta egiten zaizkien interbentzio motek aipatutako ondorio itzulezin handienak dituzte. Bestalde, gizonezkoei egiten zaizkien kirurgia motak nabarmentzen dira: ia heren batean bularreko inplanteak dira (6 grafikoa).
6 grafikoa: Ebakuntza kirurgikoen motak sexuaren arabera Euskadin (CMF-ko azterlanaren Trans legeak eta “baiezko eredua” Espainian: 57.grafikoa).
.
Ondorioak
1. ServeiTrànsit-en txostenak Katalunian identifikatutako joerak berresten dira, baita nazioarteko txostenek identifikatutakoak ere, hala nola Cass txostena. Gero eta gehiago handitzen da kasu globalen kopurua, eta gero eta gehiago hazten da emakume eta adingabeena, batez ere, neskato eta neska nerabeak.
2. Hazkunde garrantzitsuak identifikatu dira 2015etik aurrera eta, batez ere, 2017an, hezkuntza- eta osasun- “trans” protokoloak ezarri ziren unean, alegia.
3. Eredu diferentzial oso kezkagarria ikus daiteke prozesu itzulgarrien (gizonak) eta prozesu itzulezinen (emakumeak eta adingabeak) artean. Gizonen kasuan: tratamendu batzuek osasunari eragin diezaiokete, baina beste batzuek ez. Adibidez, bularreko inplanteak. Emakumeen eta adingabeen kasuan, aldiz, tratamenduek, beren osasunari eragiteaz gain, emakumeengan dituzten funtzio fisiologikoei eragiten diete (haurdunaldiaren aukera murrizten edo suntsitzen dute, edo ikertu gabeko ondorioak dituzte, hormona gurutzatuak dituzten tratamenduen ondoren haurdunaldia gertatuz gero) eta lobulu frontalaren garapen fisikoari eta garapen osoari eragiten diete.
4. Ikusten da ideologia transgeneristak, euskal hezkuntza-sisteman jada ezarrita dagoenak, nola eragiten duen “baiezko eredu” delakoaren bidezko osasun-arretan, autodiagnostikoan, miaketa psikologikoa baztertzean eta tratamendu hormonalak eta erauzketa-kirurgiak azkar eskuratzean oinarrituta. Eskuragarri dauden datu urriak eta zatikatzea gorabehera, norberaren gorputz sexuatuari uko egitea eta beste sexuaren antza izateko aldaketa hormonalak eta kirurgikoak bilatzea gaixotasuntzat hartzen ez bada, diagnostikoa ere ez da kode batekin erregistratzen. Ez du koderik pubertaroko blokeatzaile gisa erabiltzen diren sendagai jakin batzuekiko tratamenduen preskripzioak, baina benetan “off-label” dira, hau da, “fitxa teknikorik gabe”, eta, beraz, ezin dira erregistratu disforiako egoera mediko baterako adierazitako tratamendu gisa, normalean aplikatzen den tratamenduaz bestelakoa, adibidez, prostatako minbizia edo kastratzaile kimiko gisa, bortxatzaile berrerorleen kasuan.
5. Zabarkeria mediko argia da artatutako eta tratatutako pertsonensexua ez erregistratzea, edozein ekintza klinikotan, eta are gehiago eremu horretan, funtsezko datua ez balitz bezala.
Emaitza horien aurrean, gure arduradun politiko eta instituzionalak ohartarazten ditugu eta EAEko gure agintariei galdera hauei erantzuteko eskatzen diegu:
1. Osasun-agintariek nola ebaluatuko dute gure autonomia-erkidegoan aplikatzen den “baiezko ereduak” adingabeen eta helduen osasunean duen eragin ekonomiko, sanitario eta juridikoa, koherentziarik, kalitaterik eta konparagarritasunik eza kontuan izanda?
2. Osasun-agintariek eta berdintasun- eta hezkuntza-arduradunek zeri egozten diote genero-disforiaren intzidentzia neurrigabea, EAEko hainbeste adingaberengan eta, bereziki, hainbeste neskato, nerabe eta gazterengan eragina duela dirudiena? Zer egiteko asmoa dute?
Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen dugu:
· Genero-disforiaren tratamendu-unitateetara eta tratamenduetara jotzen duten pertsonei buruzko datu guztien kalitatezko erregistroak egiteko.
· Sakon ikertu behar da zer eragin ekonomiko eta sanitario izaten ari den «baiezko eredu» transgeneristaren aplikazioa, eta eredu hori baztertzeko, gure inguruko herrialdeek hasi duten ildoari jarraituz, izan dituen ondorio kaltegarriak egiaztatu baitituzte, batez ere adingabeengan eta emakumeengan.
· EAEko trans legea indargabetzeko, bai eta lege horretatik eratortzen diren osasun- eta hezkuntza-protokoloak ere, emakumeen eskubideen eta haurrek, nerabeek eta gazteek aske, osasuntsu eta genero-estereotiporik gabe garatzeko duten eskubidaren aurkako atentatua baitira.
.
Ekimena EHEFL – Euskal Herriko Emakume Feministen Lantaldeak, lan-plataforma feminista abolizionistak, burutu zuen. Plataformak lanean dihardu emakume eta nesken eskubideak berma daitezen, kolektibo batek ere ez ditzan horregatik bere eskubideak urratutzat jo, eta pertsona guztiak errespetatuak izan daitezen.
EHEFL ( Euskal Herriko Emakume Feminista Lantaldea), honako hauek osatzen dute: Araba Abolizionista , Betaurreko Moreak/Gafas Moradas, DoFemCo (Docentes Feministas por la Coeducación), EHFE ( Euskal Herriko Feminista Erradikalak) , Gipuzkoa Feminista, Lanbroa eta gure herriarekiko independenteak diren emakume feministak.
“Trans Legeak” eta “baiezko eredua”. Euskadiko osasun datuak
Noizbehinka pozgarria da gauza zentzudunak irakurtzea!