Taberna honetan ez da onartzen feminista ez den inor
Taberna honetan ez da onartzen feminista ez den inor edo antzeko zerbait zioen Iruñeko tabernako kartelak, eta talibankeria iruditu zitzaion lagunari, tabernara sartzeko baldintzak jartzea. Nik aldiz, pentsatu nuen, nola da posible jendeak oraindik ez jakitea zer esan nahi duen feminista izateak?
Bestela ez da ulertzen emakume ugarik oraindik esatea “ni ez naiz feminista”, bere buruari harriak jaurtiz, edo lagunak gaizki ikustea feminista ez denari tabernan sarrera ukatzea. Onartuko al genuke eskubide berdintasunaren kontra dagoen arrazista, xenofoboa, homofoboa, sexista? Nola egon daiteke norbait emakumeak gizonen eskubide eta aukera berberak izatearen aurka? Ez gehiago, ez gutxiago, berberak. Ezjakintasuna da arazoa? Beldurra? Hain txarto asmatu du mugimendu feministak bere borroka helarazten, hainbatek muzin egiteko? Ala beharbada, egungo ereduari eustea komeni zaion ikuspegi androzentristak lortu du feministen irudi ezkorra eta desprestigio kanpaina zabaltzea? Izan ere, muturreko estereotipoaren arabera feminitatea gorroto duten emakume zakar eta histerikoak dira feministak. Beste kausa batzuen alde egiten dutenak, baina, ez dira histeriko, ez dira bizi gorrotoan. Zergatik du feminismoak hain prentsa txarra?
Lagunari zera esan nion, kartelean jarri izan balute giza eskubideen aurka dagoen inor ez dutela onartzen, ondo irudituko litzaiokeela. Askoz gehiagorako ez zuen eman eztabaidak. Tira, bestelako debateetan murgilduta daude feminismoaren diskurtsoak, baina kezkagarria da, gaur egun oraindik ere oinarri-oinarrizkoa gaindituta ez izatea eta jendartean –gizon nahiz emakume– “ni ez naiz feminista” entzutea.
(Jatorrizko artikulua Mikel Garciak @mikelgi idatzi du Argiako bere blogean: Jendartean. 23 iruzkin ere jaso ditu)
Nik jakin nahiko nuke zergatik ari den sustatzen “jendarte” hitz ridikuloa.
Wikipediak pistaren bat uzten dizu: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jendarte
Hizkuntzek eboluzionatu behar dute eta “jendarte”k inori min egiten ez badio ez dakit zergatik ez dugun onartu behar, ez dut uste horrenbeste eskatzea denik.
Eske “gizarte” hitzak inor mintzen duela esatea da ridikuloa iruditzen zaidana.
Goiko artikuluan, jendarte hitzaren ondoan aipatzen dira “giza eskubideak”: zer hasi behar dugu orain “jende eskubideez” hitz egiten, eta Cro Magnoneko “jendekiaz”, edo ni “Humanista” naiz esan ordez ni “Jendetiarzale” edo ze arraio esan behar dugu.
Jendarteren moda niri txorakeria galanta iruditzen zait, eta euskarak bizi duen egoeran bazterrak alferrik nahastera datorrela uste dut.
Niri min ematen dit bada.
Jendartek, esan nahi nuen. Jendartek min ematen didala, Eneko.
Ibon Sarasolak iruzkin argigarria egin zuen EIn jendarte terminoaren apologia zartako batez deuseztatuz: “Merkeli kantziler deitzea astakeria litzateke, beraz, izan ere kantziler hitzak “atezain” esan nahi du”-edo.
Bada, zer da feminista izatea? Matxista izatea guztiok argi dugu zer den: gizonak emakumeen gainetik daudela pentsatzea. Hori hala bada, feminista izatea emakumeak gizonen gainetik daudela pentsatzea izango litzateke. Beraz, bai matxismoa eta baita feminismoa jokabide gaitzesgarriak dira, ez baitute sexuen arteko berdintasna onartzen.
Feminismoaren ordez, BERDINTASUNA kontzeptua zabaltzen saiatu behar da, alegia, gizon eta emakumeak berdinak gara, aukera eta eskubide berberekin.
Emakumeen eskubideen alde egitea ez da feminista izatea, berdintasunaren alde jokatzea baizik (ez dakit horrek zer izen duen). Berdintasuna landu behar da, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, ez feminismoa.
Noemí, oker zabiltza. Matxismoaren kontrakoa ez da feminismoa, embrismoa da (gaztelaniaz). Berdintasuna lantzen duen hori, zein izen duen ez dakizun hori, hori da feminismoa.
Mikel, ni arrazakeriaren kontra banago eta arraza batzuk diskriminatzearen aurka banago ez naiz arrazagutxituista, berdintasunaren alde nago.
Zaharrak edo gazteak diskriminatzearen kontra banago, ez naiz adinahulista, berdintasunaren alde nago.
Sexu edo genero desberdintasunaren kontra banago ez naiz feminista, berdintasunaren alde nago.
Noemi eta Adalbertus, wikipediatik hartuta (http://eu.wikipedia.org/wiki/Feminismo):
“Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du. Teoria feministek sexuaren, sexualitatearen eta botere sozial, politiko eta ekonomikoaren arteko erlazioa zalantzan jartzen du”.
Ni gizon feminista naiz, berdintasunaren alde nagoelako.
Gizonek jasaten duten injustizia bat ezabatzearen alde eskubide berdintasunaren alde egitea feminista izatea da? Nik uste dut ezetz. Horregatik ez naiz ni feminista (bakarrik), nik pertsonen berdintasunaren alde egiten dut.a
Nik, behintzat, gizarte erabiltzen jarraituko dut. Jendarte hitza erabili nahi duenak erabil beza.
Kaixo Noemi.
.
Esan duzun horrek, nahiz eta jendearen artean (horrela ongi?) aski zabaldua egon, XIX. mende bukaeratik eta XX. mende oson zehar garatutako mugimendu sozial bati buruz sekulako ezjakintasuna erakusten duela iruditzen zait.
.
Feminismoak emakumeen eskuibideak eta, orain esaten den bezala, enpoderamendua bilatzen du. Berdinasunaren alde -oh, bai polita-, bai, bale, baina feminitatearen eta emakumeen alde.
.
Izan ere, Laura Mintegik tarteka darabilen erretorika enpalogoso guaia ibili behar al dugu?: “bueno, ba gure programaren oinarria da jende guztiarentzat hoberena bilatzea”. Joder, ez ba.
.
Eta hitz-saltsa horretan: ez dakit hasteko, zergatik ez ginen hasi “sozietate” esaten “gizarte” esan beharrean, eta ez dakit behin “gizarte” gizon-etik eratorria zela konturatu ginelarik, zergatik ez ginen, hain juxtu, prezio beragatik SOZIETATE esaten hasi. Eta gainerakoan, nire irudikoz, “gizarte” esaten den testuinguru gehienetan “jende” esatea ez da hain gaizki gelditzen.
Erabat ados, eta beste gauzatxo bat: Noemík aipatzen duen BERDINTASUNA, sarri oker erabiltzen den kontzeptua da. Gizon eta emakumezkoak ez gara berdinak (zorionez), baina eskubide berberak izan beharko genituzke. Bi gauza ezberdin dira.
Noemí, gai honi buruz duzun ezjakintasun maila kezkatzekoa iruditzen zait (hau irakurrita ere ez zarela kezkatuko suposatzen badut ere).
Noemiren iritzi berdina dutenentzat, hau irakurtzea gomendatuko nieke:
http://www.argia.com/argia-astekaria/2275/isabel-uria
Gizarte gizonetik dator? Ala, besterik gabe, biak erro bera dute? Gizaki ere baztertu behar dugu, eta jendaki-edo esan? Behin, erdarazko testu bat idazten ari nintzela, -os/-as erabiltzen hasi nintzen, ez bainuen inor mindu nahi. Baina hain zen absurdoa, ze azkenean -os erabili nuen. Errieta jaso nuen, baina zuzenketa ez zen zuzena izan. Kasu hartan, zuzena hau litzateke: “Los/las presos/presas politicos/politicas vascos/vasas”, baina horrela gelditu zen: “Los presos politicos vascos/vascas”. Absurdua. Dena dela, niri espainierak bost. Nik ere gizarte, gizon eta gizaki erabiltzen ditut, eta min hartzen duenak, eman dezala pomada.
Bestalde, beste post batean Eskilerapekok egiten duen iruzkinaren haritik (https://zuzeu.eus/2013/03/07/berdintasunaren-ezberdintasuna/#comments), uste dut feminista militanteek defizit bat dutela: hain zuzen ere, berdintasunari (eta beraz emakumeei) kalte handia eragiten dion enbrismoa; tratu txar salaketa faltsuak; gizonekiko tratu txarrak, sikologikoak eta fisikoak (nik neuk sikologikoak jasan ditut, beste askok eta askok bezala, baina gizonon rol madarikatuek ez diote askori lasai hitz egiten uzten); gizonak kaltetzen dituzten legeak, eta abar.
Bestalde, azken aldian irudipena dut gizon izateagatik barkamena eskatzera bultzatzen nauela sasi-feminismo batek. Eta, noski, ez dut inolako asmorik.
Gaizki idatzi dut: feminista militanteen defizita ez dira aipatutako horiek, baizik horiek ez salatzea.
Barkatu endredoa.