“Soilik baietz da baietz”, ikastetxeetan ere bai
“Soilik baietz da baietz”, ikastetxeetan ere bai –
Azken egunotan elkarretaratzeak egin ditugu kaleetan, berriz. Batetik, Orion izandako hilketa matxistagatik, gizon batek bikotekide ohia zuen emakumea era basatian hil baitu, eta, bestetik, Villabonan izandako eraso homofoboa salatzeko –LGTBI+fobiaren aurkako nazioarteko eguna zen aste berean egina–. Horrez gain, hauteskunde autonomikoen eta udal hauteskundeen egunean, Gasteizen emakume bat hil dutela jakin dugu. Argi dago emakumeen aurkako indarkeriak ez duela etenik.
Feministok kaleak hartzen ditugu behin eta berriz, emakumeok –emakume izateagatik– eta sistema zisheteropatriarkal hegemoniko honetako gorputz disidenteok jasaten ditugun eraso sexistak eta matxistak salatzeko. Era berean, salatu egiten dugu hedabide gehienek albiste horiei ematen dieten tratamendua, erasotzaileen “ontasunak” nabarmenduz eta biktimak ikusezin bihurtuz eta erruduntzat joz.
Geure buruari galdetzen diogu ea non dauden alderdi politiko batzuk, besteak beste, EAJ-PNV, Sexu Askatasunaren Berme Osoaren Legearen aurka agertu dena –”Soilik baietz da baietz” gisa ezaguna den legearen aurka–. Ahal Duguk eta EH Bilduk izan ezik, alderdi politikoek bi gai horiek baizik ez dituzte nabarmendu: zigorrak berrikustea eta erasotzaileak kartzelatik ateratzea. Hala ere, datuak oso esanguratsuak dira: EAEn 62 kasu berrikusi dira, eta zortzi erasotzaile atera dira espetxetik, zigorra amaitzear zutela.
Borroka ideologiko –erabat polarizatu– horren erdian, alderdi politiko batzuek zigor-eremura desbideratu dute eztabaida, eta legearen funtsezko elementu batzuk alde batera utzi dituzte, legeak erantzuna eman nahi baitie zigorgabetasunik ezaren eskaerei eta emakumeen sexu-askatasunaren aurkako abusuak desagerrarazteari. Horixe da, izan ere, lege honen xedea, prebentzioa, laguntza eta aholkularitza juridikoa, biktimek eta, oro har, emakume guztiek eskatzen dutenarekin bat etorriz. Pompeu Fabra Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko eta Kriminologiako katedradun eta UPV/EHUko Honoris Causa doktore Elena Larraurik dioen bezala, lege honen xedea da emakumeek beren kontakizuna balidatzeko duten premia, hau da, justizia beren alde jar dadin anbiguotasunik gabe, aholkularitza juridikoa, laguntza eta ordaina eskain diezazkien, zigorren gehikuntzarekin nahitaez lotu gabe.
Ikastetxeei hezkuntza-politika feministak lortzeko inplikazioa eskatzen badiegu, beharrezkoak diren giza-baliabideak eta baliabide ekonomikoak jarri behar dira
Hala ere, eta adituen ahotsari entzungor eginez, eskuineko politikariek erasotzaileei zigor handiagoak jartzea eskatzen dute, eta, aldi berean, hezkuntza-komunitateari dei egiten diote ikasgeletatik lan egin dezan jokabide matxistak desagerrarazteko. Dena egin dezakeen eskola nahi dute berriz, baina baliabide aski eman gabe. Ikus dezagun adibide bat: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 2023/24 ikasturterako ezabatu egin du Bizikidetza eta Hezkidetza Plana, EAEko ikastetxe gehienek bertan parte hartzen badute ere. Lehendik ere, plan horren arduradunentzako aintzatespena eta ordu-kreditua aski ez zela uste genuen; baina orain guztiz arduragabea iruditzen zaigu programa hori ikastetxeen esku uztea eta ikastetxeek berek erabakitzea zein plan edo proiektu egingo duten. Gainera, BeA figura berriak koordinatuko du Berrikuntza Pedagogikoari dagokion guztia.
Azken hamarkadetan, STEILASeko Idazkaritza Feministak behin eta berriz aldarrikatu du pedagogia feministan trebatutako profesionalak edukitzea, gazte-gaztetatik berdintasunean oinarritutako ikastetxeen alde lan egiteko, era guztietako indarkeria matxistarik gabe, pertsona guztientzat seguruagoak eta askeagoak izango diren espazioak lortzea helburu. Delitu sexisten eta sexualen prebentzioan lan egiteko profesionalak behar dira, eta ez delitu horien zigorrak handitu, behin delituak egin ondoren. Ikastetxeei hezkuntza-politika feministak lortzeko inplikazioa eskatzen badiegu, beharrezkoak diren giza-baliabideak eta baliabide ekonomikoak jarri behar dira. Bestela, ez dugu aurrera egingo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, eta hori oinarrizko helburua da egiturazko desberdintasuna eta sexuagatiko diskriminazio-mota guztiak ezabatzeko, emakumeen aurkako indarkeria matxista iraunkorrak ere bai.
…
Susana Andino eta Ana Perez
STEILAS sindikatuko Idazkaritza Feministaren izenean
Ez dut uste lelo hori euskara denik.
Makurrena: Euskal Eskolaz Enpoko liberatu batzuek, egun eta gau osoa dute horretarako, lelo-keria hori asmatzeko lotsagabe keria izan dute, eta hain pitxi! Kalitatezko ….. Ratioa baino espainarragoak. Horiek beraiek esaten dute, esan ez, legea da, arratoi nazkagarri bat akatuz gero 18 hilabeterainoko gartzela zigorra Jaso dezakezula. Horiek dira espainiar kalekume analfabeto umeak. Utikan!
– Gezur ustela da sexu-gaizkileak lehenago kaleratuko direnik.
– Egia da, preso batzuk lehenago aterako dira eta tipo penal batzuk jaitsi ditugu. Eta aurreikusita geneukan; izan ere, gure asmoa lege antipunitibista bat egitea baitzen.
– Baina presoen kaleratzea juez faxistek hartutako erabakia da, gure gobernuaren izen ona laidotzeko.
– Barkatu, bihotzez sentitzen dugu lege berri honek ondorio hau ekarri izana, ezin genuen aurrez igarri…
Arestiko guztia eta gehiago entzun-irakurri ahal izan dugu Ministerioko iturrietatik. Batzuetan, pertsona berak egun berean.
Ikusteko dago zein ondorio izan ditzakeen lege txupiguai honek auzitegietako eguneroko lanean, “Baietz soilik da Baietz”, “baiestea zentruan jarri eta horrelako kontuei dagokionez. Juez honek dio funtsean ez dela askorik aldatu. “Konsentitzea” beti egon da sexu-delituen funtsean. https://twitter.com/JudgeTheZipper/status/1650179014013640705?t=OGnBy6mex19RmWbUufLyLg&s=19
Eta “zisheteropatriarkal” ez da ezer. Zuen sindikatutik argitaratzen ari zareten zabor queer-transgenerista juxtu hezkidetzaren eta oinarrizko irakurketa feministen kontrako ideologia posmolerdo bat da.