Martxoak 8ra begira
Martxoak 8ra begira –
Martxoak 1 da gaur. Otsaila bukatu da ia eta aurrean daukagu gure Martxoak 8, greba feministaren eguna.
Nik hemen ez dut alegaturik egingo. Aski ondo dakizue greba feminista zer den: kontsumo, zaintza, pentsionistak, lan greba… Heteropatriarkatu kapitalistari planto egiten. Bizitzak erdigunean jartzeko eguna, emakumeon bizitza duinak aldarrikatzeko eguna
Martxoak 8an nik ez diet emakumeei begiratuko. Kaleak beteko ditugu berriro, bai goizean eta bai arratsaldeko manifan. Arrakasta itzela izango da, ziur nago.
Baina politikariek zer egingo dute? Emakume politikariek greba egingo dute? Kalera aterako dira? Gure Gorka Urtaran alkatea, Gasteizko Udaleko zinegotziak, Arabako junteroak… kalean izango dira emakumeekin besteak bezala? Edo iazko moduan, 10 minutu irten, argazkia atera, puntu morea aireatu, egungo deklarazio politikoki zuzenak egin eta nahiko? Datorren urteraino? Batzuk, EAJk adibidez, onartu du ja ez diola greba honi babesik ematen. Kalera ateratzea ez da inoiz ideia ona beraientzat.
Eta gure alkate jauna… berdintasunaren aldeko deklarazio superponposoak botako ditu, klaro! Ze polita den hainbeste emakume beraien eskubideak aldarrikatzen (beno, hau igual ez du esango, baina nik bai), udaletxean pausoak ematen dituztela, eta ez dakit zenbait zenbaki huts botako ditu, emakumeak gero eta hobeto gaudela eta egon behar garela, eta beste…
Alkate jauna! Ekinaren ekinez. M8-ra begira Talka espazio feminista desalojatu duzu! Zure (gure, egia esanda) poliziak emakumeak Talkatik botatzera bidali dituzu. Eta hau egitea edo ez, erabaki politikoa izan da, besterik ez. Eta erabaki hau zuk hartu duzu, Urtaran Jauna!
Agian “Talka espaziotik” kanporatu zaituztete okupatutako eraikina zelako, baina noski emakumeak kanporatu dituztela esatea biktimistagoa da. Zuen lokala nahi baduzue, ORDAINDU. Ez dut uste Gasteizen hainbeste feminista izanik arazo ekonomikorik izango duzuenik lokal bat erosi edo alokatzeko.
Artikulu eskasa: euskara traketsez idatzia, biktimismoz blai. Eta zergatik jarri behar duzu “ELAko militantea” zure aurkezpenean? Neu ere militantea naiz, baina nire iritziak nireak dira eta titulu pertsonalean hitz egiten dudanean ez dut sindikatua nahastu behar.
Eskua gora, klase pribilegiatua turkoburu berriak bilatzen. Alemania 1933 – Euskal Herria 2018.