Gure gorputza gudu zelai bat da
Gure gorputza gudu zelai bat da –
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: “Gure gorputza gudu zelai bat da” du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek jasaten duten indarkeria salatu nahi dugu.
Gerraren testuinguruan, genero-rolak areagotu egiten dira indarkeriaren eraginez; izan ere, oro har, gatazka armatuek rolen hierarkia-asimetria dakarte berekin: pribilegio maskulinoak indartu egiten dira, femeninoa den guztia ukatuta.
Aurten, Palestinako egoera min handia eragiten ari zaigu, gure aburuz genozidio planifikatu bat delako: etxebizitzak, ospitaleak, eskolak, unibertsitateak suntsitzen ari dira; ez dute ez ura ez elikagaiak eskuratzeko aukerarik; lekualdatzera behartuta daude, eta bonbek izu ikaragarria sortzen dute. Hezkuntza-komunitateak ahotsa goratzen jarraitzen du, elkartasunez, hainbat jarduera eta mobilizazio antolatuz eta su etena exijituz.
Emakumeak gatazken parte izan dira, eta hala dira oraindik ere, erizain, zaintzaile, ama, alaba edo borrokalari aktiboak diren aldetik. Gerra-garaian, emakumeak eta neskatoak biztanleria zibilaren parte izan ohi dira baina, gizonezkoak eta mutikoak bezala, hainbat bidegabekeriaren biktima izan daitezke: era berean jasan ditzakete torturak, eraso indiskriminatuak, erailketak, mehatxuak, bahiketak, bortxazko desagerpenak, atxiloketak, espetxeratzeak, sexu-indarkeria, lekualdatzeak eta bortxazko errekrutamendua. Haurren, adinekoen, gaixoen eta abarren bizitzari eusteaz eta haiek zaintzeaz arduratu behar dute; gatazka-garaian, ordea, zeregin horiek oso zailak bihurtzen dira, eta askotan arriskutsuak ere bai (etxebizitzaren nahiz laborantzako lurren suntsiketa, elikagai-hornidura falta, GKEekiko mendekotasuna, prezioen igoera eta abar).
Tamalez, zibilen heriotza gehiago gertatzen da teknologia eta zehaztasun handiko armamentua erabiltzen denean jomuga militarrak eta zibilak bereizteko, edota lurralde militarra eta lurralde zibil «babestua» (eskolak, unibertsitateak…) bereizteko; beraz, argi dago armamentuarekin batera jomugak ere aldatu direla. Lehen Mundu Gerran zibilen bajak %5 izatera iritsi ziren; Bigarren Mundu Gerran, %66 izan ziren, eta gaur egun %90 izatera iritsi dira. Hala, genozidio bat ikusten ari gara, eta biktimak, zentzurik zabalenean (erailak, desagertuak, lekualdatuak, artatu gabeak…) emakumeak eta adingabeak dira gehienbat.
Hezkuntza-komunitate gisa, oso kezkagarria iruditzen zaigu, halaber, bideojokoen, bideoklipen eta abarren industrian militarismoaren balioak handitu izana, goretsi egiten baitira suntsiketa, inbasioa…, baina baita matxismoa eta arrazismoa ere.
Komunikabide hegemonikoek ere laguntzen dute horretan, gerraren eta ekitearen balioa nabarmentzen baitute, eta robocopen bideojoko bat balitz bezala aurkezten baitute gatazka, zentzutasunaren eta negoziazioaren balioen aurka.
Patriarkatua da emakumeontzat borroka-eremu handiena; bertan, indarkeria mota desberdinak jasaten ditugu, nahiz eta gatazka armatu bat bizitzen aritu ez. Eta horrela jaso genuen lelo honen bidez: “Ez suntsituko gaituen gerrarik, ez zapalduko gaituen bakerik; hau ez da gure bakea”. Emakumeen parte-hartzea oso urria edo hutsala da berriro ere, arrazoi geopolitikoak eta ekonomikoak kontuan hartuta gatazkak erabakitzen diren guneetan.
Gerra-jauntxoek bakarrik irabazten dute: munduko Iparreko eta Hegoko gizon zuri aberatsek, finantzariek, agintari politikoek, edo energiaren, armen eta segurtasunaren arloko korporazioek. Erakunde multilateraletan (NBE, NATO, EB), gerraren aldeko iritzi publikoa eta politikoa sustatzen duten diskurtsoak normalizatzen ari dira. Onartu eta sustatu egiten dute milaka tona arma ekoiztea eta gure portuetatik bidaltzea, gatazkak elikatzeko; hala jasotzen du “Gerra hemen hasten da” leloak.
Gayatri Spivak-ek dioenez, irabazleen taldeak «lurraldea eskuratu izanaren ospakizun metonimiko» gisa burutzen du sexu-bortxaketa. Rita Segato-k lurralde-adierazpenaren ideia horrekin jarraitzen du: emakumeen gorputzaz jabetzen dira, hura erabiltzeko eta hartaz abusatzeko, eta hori erasotzaileak emakumeen gorputzean bilatzen duen menderatze-ahalmenaren adierazpen argia da. Biktima gehienek isilean sufritzen dute, salaketa jartzeko zailtasunen ondorioz, eta horrek zigor patriarkal bikoitza dakarkie sexu-krimenen biktimei.
Gerra baten biktima diren emakumeak biktima gisa soilik aurkezteari utzi behar zaio, bizirik dirautelako; indarkeria espezifikoa jasan ondoren ere emakume aktiboak dira, eta beren esperientzia adierazteko eta partekatzeko ahotsa izan behar dute.
Gerretan giza eskubide guzti-guztiak urratzen dira, eskubide nagusitik hasita: bizitzeko eskubidea, alegia. Egungo garai honetan, ezin gara bizi beste pertsona batzuk sufritzen ari diren gerrei entzungor eginez; izan ere, eskubidea dute, guk bezala, berdintasuna, askatasuna eta zoriontasuna izateko, baldintza material berberekin.
Arbuiatu egiten ditugu gatazkarako armak gehitzea eta gerra-aurrekontuak handitzea dakarten erabakiak. Baztertu egiten ditugu segurtasunaren izenean logika autoritarioak eta militarizaziokoak indartzen dituzten diskurtsoak. Ez gure izenean! Asko gara gerrari, inperialismoari, patriarkatuari, autoritarismoari eta militarismoari ezetz esaten diogunak. Emakumeen gorputza, gure gorputzak, ez dira gudu-zelai bat, ezta konkista-lurralde bat ere.
Marije Etxebarria eta Ana Perez
Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministako kideak
Hau irakurri daiteke artikuloan: “Hala, genozidio bat ikusten ari gara, eta biktimak, zentzurik zabalenean (erailak, desagertuak, lekualdatuak, artatu gabeak…) emakumeak eta adingabeak dira gehienbat.”
United Nations Office for the Coordination of Humanitarian Affairs erakundearen arabera, hildakoen demografia hau da:
10,006 gizon
4,959 emakume
7,797 ume
1,924 adineko
Beraz talde biktimizatuenak, gizon helduak dira, gero umeak. Irakurleok eskertuko genuke berri faltsuak ez zabaltzeko esfortzuan guztiok parte hartzea, eta beraz, zuen artikuloa zuzentzea.
“… biktimak, zentzurik zabalenean (erailak+desagertuak+lekualdatuak+artatu gabeak…) emakumeak eta adingabeak dira gehienbat” ez da hildakoez bakarrik ari artikuluan, zuk aipatzen dituzun datuak bai, biktimak kasu honetan ez dira hildakoak soilik… Bestalde, gizon, emakume, ume, adinekoak banaketa hori penagarria da….
Orduan artikuloak egiten duena okerragoa da: hilketek eragindako kaltea tribializatzen eta omititzen du. Biktimak, gehienak gizonak eta umeak dira, zeren biktimizaziorik larriena erahiltzea da. Aipatu zezaketen desplazatuak x y eta z direla, baina ez du egiten.
Berri faltsuak bi motatakoak dira: datuak asmatzen dituztenak, eta datuak manipulatzen dituztenak. Bigarren hauek kaltegarriagoak dira. Zuzendu ezazue mesedez, azalduz biktima gehienak gizonak eta umeak direla, eta desplazatuak umeak eta emakumeak, kasua balitz (eta gehitu ITURRIA nik egin dudan bezala).
Guztion erantzunkizuna da berri faltsuak ez zabaltzea eta biktimen duintasuna errespetatzea manipulaziorik gabe.
Emandako datuek frogatzen dute hau ez dela gerra bat, operazio genozida baizik. Bi armada erregularren arteko gerretan, normalena izan da hildako eta zauritu gehienak soldadutza egiteko sasoioan dauden gizonezkoak izatea. Aitzitik, Gazan emakume, haur eta zaharrek, borroketan parterik ez dutenek, biktimen gehiengoa osatzen dute.
Gerretan izaten diren bortxaketen esanahiari dagokionez, gogoratu, besteak beste, Maravillas Lamberto eta Queipo de Llano generalak irratiz emandako mintzaldia.
Eta gure herrialdean abian den genozidioa ere, non genero bereizketarik gabe, covid txertoa deitzen duten injektatu guztiak pozoitu dituzten, indar politiko guztiak arengatuz hau masiboa izan dadin eta populazioraren ehuneko ehun izan daitekeenez, haiek izan ezik, jakina?
Eguna iritsiko da, guk pentsatzen dugu baino lehen, askok kontuak eman beharko dituztela.
Kontuz, gizateriaren aurkako krimenez ari gara.
Bada gaixotasunen teoria mikrobianoa ukatzen duenik ere, Freud, baina presta zaitez, ze RNAmezularian oinarritutako teknologia izaten ari da eta izango da etorkizuneko osasunbide handienetako bat.
Hala eta guztiz ere, azala behar da, artikuluan salatzen denaren balorazioen artean horrelako txepelkeria bat botatzeko.
Ez dut ezer prestatzeko beharrik, (pa)zientzia, teknika hori zuretzat uzten dut.
Egia da airez, lurrez edo itsasoz inork ihes egin ez dezan saiatuko direla.
Artikuluan salatzen denari dagokionez gure herrialdean ere salatu behar da, genozidioei buruz ari gara.
Zuk, jarraitu zintzo Covidiana Ordena Handiari eta jarraitu osasun onarekin kontatu ahal izateko.
Honez gero, ez dago ezer azaltzeko, behatzea besterik ez.
Hori da, Freud, segi zu behatzen. Izan ere, The Truth Is Still Out There.
Baina, arren, heldu artikuluaren gaiari.
Bai, (pa) zientzia zientzialaria, behatokia martxan dago, jende dezente inguruan. Nire iruzkinak ez badituzu lotzen artikulu horrekin, ezin dizut lagundu.
Pazientziari: “RNAmezularian oinarritutako teknologia izaten ari da eta izango da etorkizuneko osasunbide handienetako bat”. Oso oker zaude. Bistan da industria farmazeutiko handien panfleto publizitarioak irakurtzen dituzula bakarrik. Irakurri ikerketa serioak. Teknika horren ondorioak oso kaltegarriak dira, gaur egun.
Pazientzari eta $$$$zientzia guztientzat
https://extramurosrevista.com/policia-malo-dr-david-e-martin-durisimas-pruebas-de-genocidio-covid-ante-la-union-europea/
https://thepeoplesvoice.tv/cia-agent-testifies-we-invented-mrna-as-a-bioweapon-with-gates-and-wef/
Hauek ere RNAmezulariaren teknikaz egindako “txertoen” aldekoak:
https://www.youtube.com/watch?v=0lgPWM4FtMQ