Gaur delako iraultzaren eguna!

Gaur delako iraultzaren eguna! –

Gaur delako iraultzaren eguna!“Esto es por Rocío, por Rigoberta, por Zahara, por Miren, por Bebe, por todas nosotras. Porque nadie nos puede arrebatar la dignidad de nuestra desnudez, de nuestra fragilidad y fortaleza. Porque somos demasiadas”.

Rocío Sáiz, poliziak Murtziako Orgullo egunean emandako kontzertu batean estaltzera behartu zutena; Zahara-ri Toledoko errezitaleko kartelak kaleetatik kentzea edo Rigoberta eta haren ‘Ay mamá’ kantu eta bideoak jasandakoak, bebe kantariak, “gu” guztiak gogora ekarri eta Sonorama jaialdiko agertokitik garrasi egin du Eva Amaral-ek, euren 25. urteurrenean eta jaialdiko kartel-buruetako bat, (Aranda de Dueron egiten den jaialdi ezaguna, Burgosen). Kamisetaren goiko aldea kendu eta publikoaren garrasiak hasi ziren, mikroarekin jarraitu zuen, aurkezten ari zen kantaren hitzak ondoren: “Y no podrán pasar por encima de la vida que queremos heredar donde no tenga miedo a decir lo que pienso”. Megafono txiki bat hartu eta garrasi egin du: “Porque hoy es el día de la Revolución”. Gaur delako iraultzaren eguna!

Gaur delako iraultzaren eguna!

Nire begietatik ...

9 pentsamendu “Gaur delako iraultzaren eguna!”-ri buruz

  • Feminismoa bada bularrak erakustea, destapeko antzezlariak oso feministak ziren. Pajares eta Estesoren filmak oso feministak ziren. Emakumeak askeak dira beraien gorputzak saltzeko,beraien umeak saltzeko, oso feminista dena. Patriarkatua dardarka dabil.

  • Feminismoa ez da bularrak erakustea, da, gizonok egiten dugun bezala, askatasuna izatea nahi dugunean erakusteko (edo ez…). Baina uste nuen horrelako xinplekeriarik azaldu beharrik ez zegoela, ezta izaki mitikoei ere… Oker nengoen… Mea kulpa, Sugaar…

  • Coca Cola, Netflix eta Raytheon iraultza, jotake gizon ukrainar bakar bat ere ez gelditu arte. Gora borroka feminista!

  • Tititxoak erakustearekin sona gehiago lortu du artista talentuarekin baino.

  • zuzeu gizarte ispilu 2023-08-14 13:00

    zureak talentu ta talante tristeak garagarr …

  • Horrelako espektakuloak globalizazioaren albo kalteak dira.

  • Egiya garagarra! Inork ez zuen Amaral ezagutzen orain arte! Ematen du iruzkinak idazten dituzula Nikolas Cagek Living Las Vegas-en bezala…

  • Eta beste egiya garagar-ratz bat: mundua globalizatu arte, horrelakorik ez zen gertatzen… Baina ez dakit zer ez zen gertatzen… Argitu, mesedez… Irrikitan naukazu…

  • FEMENekoek eman zioten hasiera honi, internet bidez zabaldu eta beste guztiak imitatzen, kopia txar baten modura. Dena horrela da internet dagoenetik. Eta euskaldunak ere hortxe erortzen gara sare sozialetako kloaka guztiak imitatuz. Kutrea da benetan zuzenkeri politikoaren kontu hau! Atzo gauean entzun nuen albistegian: “No wash” omen da orain politikoki zuzena izateko betebeharra, arropak maiztasun gutxiagorekin garbitzea alegia. Aste guztian egunero erabiltzen nituen jantziak astean behin garbitzen nituela esaten banuen lehen (horrela egiten dut), zikin fama izango nuen ordainetan, horregatik ez nuen esan ere egiten, eta egunero garbitzen nituela esan beharra zegoen. Nire ohitura hori “no wash” bataiatu dute, ingelesez, eta internet bidez zabaldu. Orain bai, orain esan dezaket nire egia, sistemaren aurrean homologatuta gelditzen naiz. Eta progreri guztia, masan, orain “no wash” predikatzen hasiko da eta egunero arropak garbitzen dituenari faxista deitzen. Honi guztiari badakizu nola deitzen diodan? Interneteko kloaka globalista. Jendeak zertarako bidaiatzen du jada? Zerbait autentikoa ikusi guran? Gogoan dut euskaldun bati entzuna: Japoniara joan zen turista moduan era kexu zen han ingelesez hitz egiten ez zutelako. Eta nik neure buruari galdetzen nion ea tipa hau zer demontretarako joan zen Japoniara! Zabor globalista.