Feminismoaren mugarriak
Feminismoaren mugarriak
Emakundek, Iraultza Frantsesetik gaur egunera arteko “Feminismoaren mugarriak” laburtu ditu, lau minutuko bideo (elebidun) labur batean.
Feminismoaren mugarri legez pentsalari, lan teoriko eta data zehatz batzuk ematen dira bideoan:
- Olympe de Gougesen “Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena” (1791), Iraultza frantsesak emakumeak bazter utzi zituelako idatzia; lehen olatu feminista.
- Mary Woostonecraften “Vindication of the Rights of Women (1792). Emakumeen eskubideak ahotan hartu zituen lehenengoetako pentsalari britaniarra.
- Mugimendu sufragista, feminismoaren bigarren olatua. “Sentimenduen deklarazioa” (edo Seneca Falls-en deklarazioa) AEBetan.
- Espainian II Errepublikarekin, 1931n, lortzen du emakumeak bozkatzeko eskubidea, besteak beste Clara Campoamorren borrokari esker.
- Simone de Beauvoirren “Bigarren sexua” (1949) eta Betty Friedanen “The Feminine Mystique” (1963). Mundu Gerren osteko garaia; hirugarren olatu feminista.
- Shulamith Firestoneren “The Dialectic of Sex” (1970) eta Kate Milletten “Sexual Politics”, (1970). “Pertsonala politikoa da”.
- Borroka antifrankistaren barruan, Euskal Herrian Emakume Asanbladak sortu eta 1977an lehen emakume jardunaldiak egiten dira.