Espainiako Barne Ministerioak ezkutatu egin du gizonezko hiltzaile eta bortxatzaile bat emakumeen kartzela batean ote dagoen

Espainiako Barne Ministerioak ezkutatu egin du –

Jonathan de Jesús Robaina Santana (La Palma) legez ere gizonezkoa da, erregistroan ere ez baitu sexuaren adaketarik egin. Bere lehengusina 30 mailukadaz hil zuela aitortu zuen, eta hilzorian zegoela, uzkitik eta baginatik objektuekin bortxatu zuela, eta haren gorpuaren gainean eiakulatu zuela. Epaiketa bitartean, epaimahaiari adierazi zion “trans” zela eta Lorena deitu ziezaioten eskatu. 

Gizonak transexuala zela aldarrikatu omen zuen, emakumeenganako erakarpena ukatzeko. Biktimaren familiak orduan salatu zuenez, sexu-delituagatik zigortua izatea saihestu nahi zuen, horregatik 15 urte gehiagoko espetxe-zigorra eskatzen zioten eta.

Emakumeen Ezabaketaren Aurkako Aliantzak erreklamazio bat aurkeztu du Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluan, jakiteko erailketagatik eta bortxaketagatik kondenatutako gizonezkoa, erregistroko sexu-aldaketa egin gabe ere, emakumezko kartzela batean sartu ote zuten, Gobernuak ez baitu afera argitu. Geure egiten dugu itauna.

Feministen elkarteak salatu duenez, Fernando Grande -Marlaska Barne Ministroak bere burua emakumetzat identifikatzen duten gizonezko presoen presentziari buruzko informazioa ezkutatu egiten du, eta ez du argitzen emakumezkoen espetxe edota moduluetan al dauden. Feministek galdegin dute zein izan daitekeen arrazoia “opakutasuna emakume presoen oinarrizko eskubideei, askatasunei eta segurtasunari gailentzeko”.

Aliantzak dioenez, 2021eko maiatzaren 31n komunikabideetan argitaratutako kasu bat da, bertan jakinarazten zen gizonak bere lehengusinaren hilketaren egilea zela aitortu zuela, eta bere abokatuaren bidez eskatu zuela Lorena izenarekin deitzeko, “espetxe barruan sexu-aldaketa prozesu bat hasi baitzuen”.

Espainiako Barne Ministerioak ezkutatu egin du gizonezko hiltzaile eta bortxatzaile bat emakumeen kartzela batean ote dagoen
Jonathan de Jesús Robaina Santana epaiketan.

Albistearen harira, Administrazioaren Gardentasun Atariari informazioa eskatu zioten kondenatua emakumeen kartzela batean sartu ote zuten jakiteko, eta Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak erantzun zuen soilik pertsona transexualen espetxe-integrazioari buruzko jarraibide bat aipatuz: “Idazkaritza Nagusi honen 7/2006 Instrukzioak zehazten du zer prozedura jarraitu behar den kasu jakin batzuetan”.

Jarraibide horren arabera, “identitate psiko-soziala aitortzeko erantzukizuna, espetxeratuen barne-banaketari dagokionez, espetxeetako langileei dagokie, eta ez da beharrezkoa interesdunak erregistroan sexua aldatzea”.

Izan ere, jarraibide horrek honako hau ezartzen du: “Transexualen sexu-nortasun ofiziala eta genero-identitate psiko-soziala bat ez badatoz, Espetxe Administrazioari eska diezaiokete nortasun hori aitor diezaiotela, Espetxeen 1/1979 Lege Organiko Orokorraren 16 artikuluko barne-bereizketari dagokionez”.

Ildo beretik, prozedura bat ezartzen du, zeinaren bidez, «nahitaezko balorazio mediko eta psikologikoko txostenekin eta genero-identitate psiko-sozialaren aitorpenarekin, espetxe-ondorioetarako, sexu-identitate ofizialik ez duten transexualek beren izaerarako egokiak diren modulu eta barneratze-baldintzak eskuratu ahal izango dituzten».

Feministek salatu dutenez, Barne Ministerioak ez du berariaz argitu emakumeekin espetxeratu duten ala ez, eta kasu bakoitzaren datu espezifikoak titularren eremu intimo eta pertsonalenak direla adierazi du Marlaskak.

Pertsona baten espetxeratzea eta kartzela barruan sexuaren, adinaren eta delitu-aurrekarien araberako banaketa zein den ezagutzeak ez duela eraginik presoaren intimitaterako eskubidean defendatu du Aliantzak. Hala, Barne Ministerioari gogorarazi diote “ez dela presoaren kokapen zehatzari buruzko informazioa eskatzen ari, baizik eta presoa emakumeen kartzela batean sartu duten al ez”.

Emakumeen Ezabaketaren Aurkako Aliantzaren ustez, “arriskuan dauden eskubideak emakume presoenak dira, haien askatasunak eta oinarrizko segurtasuna daude arriskuan“. Gainera, gogorarazi dute emakume presoak zaurgarria direla, eta euren egoerari buruzko datu, estatistika eta txosten ofizial eguneratu gutxi dagoela.

Ministerioaren erantzunarekin ez direnez konforme gelditu, erreklamazioa aurkeztu du elkarte feministak Gardentasunaren eta Gobernu Onaren Kontseiluan. Datuen eskaeran oinarrituta, eskubideen proportzionaltasun- edo haztapen-iritzi bat egiteko eskatu dute, eta gogorarazi dute eskubide bat dela pertsona hori gaur egun gizonen edo emakumeen modulu batean dagoen jakitea eta argitzea.

Espainiako Barne Ministerioak ezkutatu egin du gizonezko hiltzaile eta bortxatzaile bat emakumeen kartzela batean ote dagoen

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

5 pentsamendu “Espainiako Barne Ministerioak ezkutatu egin du gizonezko hiltzaile eta bortxatzaile bat emakumeen kartzela batean ote dagoen”-ri buruz

  • Jai daukazue… Gure inguruko hainbat herrialde (Eskozia kasu) honetatik bueltan datoz, azken hau Isla Bryson-Adam Graham kasuarekin, adibidez. Hainbat eta hainbat bortxaketa ikusi behar ditugu oraindik, legeak egin dituzten sasi-feministek euren obra goza dezaten…

  • Amonamantangorri 2023-02-20 22:57

    Bitartean, Salhaketa bezalako elkarteak jo ta fuego presoen genero-autodeterminazioaren alde. Emakume presoen segurtasuna, hor konpon.

    EAJ progre itxurak egiten, esaterako lehengo baten Espainiako senatuan, auzi honek kirol arloan ere ekar ditzakeen ondorioez. https://twitter.com/IreneAguiarG/status/1626598920335032323?t=5FowHMLdE1sdnB4bKO0CPQ&s=19

    Bilgune Feminista eta euskal ezkerreko bilgune nagusia hortxe, inor baino queerzaleago, tartean neska-mutikoei hormonak banatzearen alde mintzatzen den Naizen sektakoekin jaigiroan…

    Laster etorriko dira bueltak eta batzuk lur azpian ezkutatu beharko dira.

  • Elkartassun guztia hemendic, bainan eguin eçaçue çuen iracurqueta gaztelaniaz eta Espainian. Cer pintatzen dugu guc hor ? Afganistanen emacumeac injustuqui lapidatzen dituzte. Eta ? Dombassen guiçonac ari dira hilcen carniceria batean. Cer pintatzen dugu guc hor ?

    Certaraco Espainiaco problemac hemen gureac balira beçala aurqueztu ?

    Haiec compon ditzatela !

  • Amonamantangorri 2023-02-21 02:20

    Alexandrek, bere burbuila leiçarragazalean, akaso usteko du auzi hau soilik Espainiako erresuman gertatzen ari dela. Oro har, Mendebalde izeneko gizarteetan dabiltza istilu hauek. Eta Euskal Herri-Naffarroa ez dago, noski, Ozeano Bareko uhartedi epel exotiko batean.

  • Ados Amona.
    Eguia dioçu, benetan.
    Mila esquer!