Eskoziako “trans emakume” presoak gizonezko izatera bueltatzen omen dira behin kartzelatik irtendakoan

Eskoziako “trans emakume” presoak gizonezko izatera bueltatzen omen dira behin kartzelatik irtendakoan –

British Journal of Criminology-n argitaratutako ikerketa baten arabera, kartzelan euren burua emakumetzat agertu zuten askok, berriro gizonezko izatera itzultzen dira askatu ondoren. Era berean, beti ere ikerketaren arabera, baliteke preso horietako batzuk emakume gisa identifikatu izana emakume presoekin sexu-harremanak izateko.

Fenomeno honek, beste behin ere, zalantzan jarri du Eskoziako Espetxe Zerbitzuak (SPS) duen politika, hau da, gizonezko presoak beren burua emakume gisa identifikatuz gero, emakumezkoentzat bakarrik den kartzela batean sartzearena, emakumeen segurtasuna arriskuan jartzen baitu.

Politika honen arabera, nahikoa da gizonezkoen hitza, zigorra emakumeen espetxean bete dezaten. Ondorioz, salatu dute, akaso, kasu bakoitza kontu handiz aztertu beharko litzatekeela, halako erabakirik hartu baino lehen, SPS-ek informazio eta denbora gehiago hartu beharko lituzkeela, eta eremu anitzetako adituek aztertu ondoren, erabaki litekeela presoak non bete behar duen zigorra.

Ikerketa Dundeeko Unibertsitateko Matthew Maycock doktoreak egin zuen, eta emakume presoen artean beldurra antzeman zuen “trans preso” batzuen portaera harrapariagatik. Esaterako, emakume batek berarekin preso zegoen “emakume trans” bati buruz hitz egin zuen: “Hemen egon nahi zuen beste presoekin sexu harremanak izan nahi zituelako.

Iazko datuen arabera, indarkeria edo sexu-delituengatik zigortutako 12 “trans preso” sartu zituzten Eskoziako emakumeen kartzeletan 18 hilabetetan. Haietako bakarrak egin zuen aldaketaren bat gorputzean; gainerakoak, berriz, bere burua eme gisa identifikatu besterik ez zuten egin.

Maycock doktoreak SPSrentzat lan egin zuen Eskoziako lau espetxetan ikerketa hasi zuenean, eta esan zuen elkarrizketatutako 15 emakumeetako batzuek hitz egin zutela, zigorra betetzear zirela, berriro gizonezko moduran agertu ziren ustezko pertsona transexualei buruz. Batzuek uste zuten gizonezko jaio ziren presoak emakumeekin sexu harremanak izateko aukeragatik aldatu zirela, eta beste batzuek uste zuten kartzelan bizibaldintza hobeak izateko egiten zutela.

Marion Calder, For Women Scotland kanpaina-taldekoak esan zuen Eskoziako Gobernuak “behin eta berriz esan duela gaur egun emakumeek sexu bakarreko espazioetan dituzten eskubideak eta babesak mantenduko dituela “Berdintasun Legearen” arabera, eta, hala ere, argi eta garbi ikusten dugu praktikan tematuta dagoela eskubide eta babes horiek modurik arriskutsuenean kaltetzen”.

Bere aldetik, SPSk adierazi zuen ez duela ikerketa berria erabiltzeko asmorik. Bere kontsulta-ariketa propioa egingo omen du, presoak bere etxera nola egokitzen diren jakiteko.

Eskoziako poliziak sexu-erasotzaileen izen aldaketen 521 notifikazio jaso ditu.

2019tik Eskozian zigortutako sexu delitugileek 500 izen aldaketa baino gehiago egin dituzte azken hiru urteetan, Freedom for Information (FOI) bidez jakitera eman dutenez.

Eskoziako poliziak onartu du 521 jakinarazpen jaso dituela zigortutako sexu-delitugileen artean, 2019az geroztik nortasuna aldatuta. Indarrean dauden legeen arabera, zilegia da halakorik egitea, nahiz eta harrapari batzuek euren izena eta aurrekariak ezkutatzen dituzten berriro erasotzeko.

Erresuma Batuko Gobernuak Eskoziako “Trans Legea” blokeatu du. 

Hil honetan bertan jakin dugu Erresuma Batuko Gobernuak Eskoziako “Trans Legea” blokeatu duela, lege-proiektuak talka egingo lukeelakoan Britainia Handian aplikatzen diren berdintasun-babesekin. Lehen aldia da Gobernuak Eskoziako lege bat blokeatzen duena.

Eskoziako “trans emakume” presoak gizonezko izatera bueltatzen omen dira behin kartzelatik irtendakoan.

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

3 pentsamendu “Eskoziako “trans emakume” presoak gizonezko izatera bueltatzen omen dira behin kartzelatik irtendakoan”-ri buruz

  • Emakumeei ematen zaizkien kondenak eta tratua ikusita gizonen aldera, nork ez luke halakorik egingo? “kartzelan bizibaldintza hobeak izateko egiten zutela.” Zuk zeuk gehitu duzu aipua. Eta gizonek gartzela zigor luzeago eta gogorragoak izatea bidezkoa da? Hori ez da sexu diskriminazioa?

    Irrigarria, erridikulua eta zentzugabea da feministek trans lege hauek kritikatzea. Sexua deseraikitzeko lehen pausoa eman zutenak, eta oraindik ere ematen ari direnak, feministak dira. Jendeak ikasi behar du gezurrarekin tentuz ibiltzen. Agenda bat elikatzeko baliagarria izan ohi da, baina elur bola baten modura gero eta gezur gehiago pilatzen dute. Hasi soldata arrakala asmatzetik, sexuen arteko desberdintasun kognitiboak ukatzeraino. Hauek ukatuz gezur erraldoi bat eraiki zuten, eta orain gizon zuri bat mantangorri izan daiteke eta emakume beltz bat izarrarteko adarbakar hegalari bat izan daiteke.

    Zorionak feministei guztia arruinatzeagatik.

  • Amonamantangorri 2023-01-26 00:37

    Ash Regan, Scottish National Partyko parlamentariak bere ministro kargutik dimisioa eman du, Sturgeon-en gobernuak sustaturiko ‘trans lege’ berriarekin ados ez dagoelako.

    “Today the Parliament passed a bill which sent a message to the women and girls of Scotland that your rights to privacy, dignity and safety don’t matter. I voted with my conscience and I thank those who have supported me over the last few months”.

    Espainiako Erresuman zehar, Podemoseko 1.600 militante eta hautetsik “En Podemos también hay Feministas” gutuna izenpetu zuten, Berdintasun Ministerioaren lege proiektuaren kontra.

    Eta Euskal Herrian? Hemen, antza, EHFE bezalako elkarteez aparte, ezkerreko militanteek ondo ikasita daukate erdal esaera, “mugitzen dena ez da argazkian aterako”. Baldin garai honetan progrea eta guaia bada AEBetatik iritsitako ideologia erreakzionario eta antizientifiko txoro bat besarkatzea, ba hori da defendatu behar dena.

  • Barkatu, baina zuk aipatzen dituzu gizonen espetxeratzeen kontu hoiek (inork ukatu ez dituenak, bide batez), konpontzen dira, esaterako, sexu deituengatik zigortutako morroiak emakumeekin espetxeratzen?
    Azaldu dezakezu espetxe eta zigor sistemaren ze arazo estruktural konpontzen den eta zergaitik eta norentzat den ona?
    Gezurrak non dauden ere azalduko bazenu, fenomeno.
    Batzuk ahoa irekitzen duzuen bakotzean peak trans olatu erraldoiak altxatzen dituzue, segi hizketan, faborez.