Emakumeak ondare

Emakumeak ondare –

Benetan interesgarria da “Kameratik Orratzera” erakusketa Bizkaiko Ondare gelan dagoena, La Encartadan aurretik egon zena eta gero, apirilaren bukaera ostean, Orduñara joango dena eta azkenik Gernikako Bakearen Museora.

Emakumeak ondare

Eulalia Abaitua argazkilari handiaren argazkiak biltzen ditu, zeintzuetan emakumea den argazkietan ageri den protagonista. Emakumea argazkilari eta argazkien protagonista. Biak ala biak ezohikoak, argazkien balio historiko eta artistikoari garrantzi are gehiago ematen diena. XIX. mendearen bigarren erdian eta XX.aren lehen erdian bizi izan zen Eulalia Abaitua eta Euskal Museoak dauka bere argazki bilduma hori gordeta.

Horri gehitzen badiogu, Bilbo, Basauri eta Lezoko dantza taldeetako kideek irudi horietan oinarrituta berregin eta josi dituztela argazkietan ageri diren jantziak, askoz bereziagoa egiten dute erakusketa. Euskal Herriko dantza taldeei zor diegu garai bateko euskal jantziak nolakoak ziren jakitea eta gorde izana, hein handi batean.

Jantzia sortzea, ezagutzen dugun historian zehar gainera, emakume kontu gisa hartua izan da, modisto ezagunen lanak izan ezik, eta horrek eskulan kontsideratu izan du eta ez artelan. Erreibindikatu beharreko artea da hori ere.

Horri gehitzen badiogu, jantzia erabilerak hondatu egiten duela; gainera, behin eta berriro aprobetxatu izan direla oihalak, desegin arte, eta gure ingurunearen ezaugarriengatik oso oihal gutxi kontserbatzen dela arkeologiak aurkitzeko moduan, ezohiko ondare bihurtzen du arropa.

Erakusketa berezia, benetan, emakumeak sortutako ondarea aldarrikatzen eta ezagutzera ematen duena.

Soinu erreproduzigailua

Emakumeak ondare

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude