Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?

Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak? –

Ezer baino lehen, haur txiki batek aurrean duena erabat ez ulertzeak ez du esan nahi ondo dagoenik arrisku horren aurrean egotea. Haurrak babesteko oinarrizko premisa da hori. Ez lirateke inoiz sexu-objektu gisa tratatu behar, ezta gai sexual desegokien eraginpean jarri ere. Eskaintzen zaizkien “haurrentzako drag-emanaldiei” sexua darie eta hipersexualizatuta daude hizkuntzan eta janzkeran. Helduen eta haurren arteko mugak desitxuratu egiten dituzte, eta, askotan, horixe lortu nahi dela adierazten da. Gainera, emakume izateari buruzko estereotipo sexistak eta atzerakoiak sustatzen dituzte. Gizonek emakumeak modu groteskoan eta misoginoan karikaturizatzen dituzte, adingabeek eta helduek barre egiteko eta gizartean emakumeei zaien begirunea zein den ikas dezaten.

Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?
Urretako jaiak 2023 (Galdakao).

Bere izaeragatik, drag-a ez da egokia haurrentzat, loratu zen kulturagatik eta komunikatzeko moduagatik. Biraoak, sexu-iradokizunak, janzkera probokatzailea eta iruzkin garratzak kentzen baldin badituzu, gizon heldu bat geratzen da, emakumeei iseka egiten diena eta haurrak bera komunitate oso baten “enbaxadore” bat dela konbentzitzen saiatzen dena. Esperientzia “kultural” batzuk helduentzat baino ez dira, eta drag-a horietako bat da. Ez dira pailazoak, ez dira marrazki bizidunetako pertsonaiak, animatzaileak dira. Bere lana lizunkeria eta umore lotsagabea hartzea eta bere ileordeak eta makillajea bezain gehiegizkoa egitea da.

Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?
Urreta.

Drag-jardueren gorakada kezkagarriak asko esaten du “trans” eskubideen aldeko agendari buruz. Haren aurka hitz egitera ausartzen direnak, “transfoboak” edo “intoleranteak” direla esaten da. Zoritxarrez, haurren aurkako tratu txarrak ez dituzte eragiten ikuskizuna gorpuzten eta ahalbidetzen dutenek soilik, seme-alabak bertara eramaten dituzten familiek ere bai. Guztiak haurren sexualizazioa errazteko konplizeak dira; bai haiekin irabaziak lortzen dituztenak, bai zein “inklusiboak” diren adierazteko seme-alabak erabiltzen dituztenak. Guraso gehienek beren seme-alabak sexu-harrapariengandik babestu nahi dituzte. Orduan, zergatik uzten diete hainbatek euren umeei gizon arrotzen eta helduentzako entretenimenduaren eraginpean egoten? Jendeak “aurrerakoia” eman nahi duelako, ez intolerantea, eta behin eta berriz esaten zaigu soilik fanatikoek ez dutela LGBTQ+ osoa babesten.

Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?
Bilboko Aste Nagusia 2023 (Triangunean).

Gainera, jendeak ez du pedofiliaren arazoa hurbilegi aztertu nahi izaten; asaldagarriegia eta deserosoegia da eta. Brilli-brilli narratibari jarraitzea askoz ere errazagooa da, nahi ez diren ondorioak aztertzea edo aurkezten zaigun narratibari buruz modu kritikoagoan pentsatzea baino. Askok kezka agertu dute haurrentzako drag-ikuskizunen normalizazioak pedofilia erraztuko ote duen, haurrak “prestatu” egiten baitituzte gizonen portaera hipersexualizatua onar dezaten. Kezka horiek askotan “LGBTQ-ren aurkako” gisa aurkezten dira edo histeria edo jarrera ia faxista gisa baztertzen dira. Baina ez da zaila ikustea gizonen portaera hipersexualizatua normaltzat hartzera bultzatzen diren haurrak pedofiloentzat harrapakin errazagoak izatea ekar dezakeela.

Jo Bartosch kazetari britainiarrak bere kezka adierazi zuen 2020an Spiked agerkarian argitaratutako artikuluan: Drag Queen Story Time is not okay – spiked “Horrelako ekitaldien defendatzaileek uste dute garrantzitsua dela haurrek queer ereduak izatea. Eta haurrek gay izatea ondo dagoela ikasi beharko luketen arren, `queer´ terminoa nahasia da. Drag-ak genero-jarioari buruz haurrei irakasten dielako argudioak ere porrot egiten du. Drag-a bitarra da; erretratatzen duen genero-estereotipoan ez dago ezer “jariakorrik”. Ez ditugu haurrak behartu nahi sinestera beren nortasunaren miaketa beren burua aldatu behar dutelako froga denik. Ez dugu nahi umeek emakumeen karikatura sexualizatu gisa jantzitako gizon helduak miresterik, ezta uste izatea hori, berez, normala edo emakumeekiko errespetuzkoa denik ere.

.

Zergatik ematen du drag-queenak nonahi daudela?

Harper Keenan (trans pertsona) eta Lil Miss Hot Mess-en (drag queen bat) Drag-pedagogia: queer irudimenaren praktika ludikoa lehen haurtzaroan artikulu akademikoak, 2021eko urtarrilean argitaratuak, zenbait erantzun ematen ditu. Drag Pedagogy – Queer Theory In Our Schools and Libraries

Artikulua haur txikiei drag bidez sexualitatearekin eta genero-identitatearekin zerikusia duten kontzeptuen multzo azpiratu bat irakasteari buruzkoa da.

Drag (edo queer) pedagogia haurrak ezegonkortzeko diseinatuta dago, paradigma berri bat irekitzeko: “Queer teoriatik eta trans ikasketetatik abiatuta, queer eta trans pedagogiek eskolatzearen funtzio arauemailea aktiboki ezegonkortzea bilatzen dute, hezkuntza eraldatzailearen bidez”.

Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?

Baina zergatik ezegonkortu nahi dituzte haurrak eta queer identitateak eman?

“Harrapa itzazu gazteak diren bitartean” lelopean, haurrak nortasun jariakorrak garatzera animatzen dituzte, aktibista politizatu bihur daitezen. Haurrak beren gorputz sexuatuetatik disoziatzera, beren gorputzen mugei aurre egitera eta gurasoek ulertu ezin dituzten hainbat generoren bidez definitzera animatzea oso ezegonkortzailea da haientzat eta haien familientzat.

Laburbilduz, eskola, liburutegi eta jai giroko ikuskizun publikoen bidez umeak eskuragarri izateko aukera ematen ari zaie drag-queenei, LGB pertsonekiko enpatia sortzeko aitzakiarekin, baina haurrak “queer” kulturaren eraginpean jartzeko helburu esplizituarekin. Haurren nortasuna eta beren buruaren pertzepzioa ezegonkortzea, alegia.

Drag-aren aurka gaude, helduentzako entretenimendua izanda, sexista delako eta haurrak homofobiaren eta lesbianen, bisexualen eta gayen irudi ez oso osasungarriaren eraginpean jartzen dituelako. Ikuspegi feministatik, drag-aren ezaugarri nagusia da “emakumea” parekatzen duela arropa sexualizatuegiarekin, bular eta gorputz-forma faltsu ez errealistekin, makillaje askorekin, portaera friboloarekin eta ahots atiplatuarekin. Horrek sendotu egiten ditu emakumeentzat eta neskentzat iraingarriak eta kaltegarriak diren sexu-estereotipoak. Eta mezua, neurri handi batean, bisuala denez, oraindik hitzaren etapan ez dauden haurrengan ere errotzen da.

Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?

Haurrei generoarekin bat ez etortzeari buruzko mezu osasungarriak irakasteko alternatiba argi eta sinpleak daude. Haurrei irakats dakieke arropak ez duela gizonik edo emakumerik egiten, eta haurrak ez daudela inoiz okerreko gorputzean: mezu benetan feministak eta aurrerakoiak. Aldiz, drag-ikuskizunek haurrei esaten diete gizonezkoak, soinekoak eta kosmetikoz estalitako aurpegiak daramatzatenean, emakumeak direla. Hori kezka handia da feministontzat. Gainera, drag-ikuskizunak ez dira lesbianen, bisexualen eta gayen komunitateek garatutako kulturen aniztasunaren adierazgarri. Homosexualitatea edo genero-desadostasuna sexualizatuegia, desbideratua, eta gehiegizkoa den portaerarekin lotzera eramaten ditu haurrak. Hori da, hain zuzen ere, hamarkadetan zehar  gay, lesbiana eta bisexual askok eraitsi nahi izan duten “queer” estereotipoa.

Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

11 pentsamendu “Egokiak al dira haurrentzat drag-ikuskizunak?”-ri buruz

  • Juan Aleman 2023-09-16 20:47

    Erotu al gara?
    Eskolen egitekoa euskaldun aktiboak sortzea da. Utzi erokeriak bazterrean, otoi!!!!

  • Amonamantangorri 2023-09-17 16:10

    Oraintxe Twitterren/X-en badabil jendea bere haserrea adierazten. Bo, egia esan ez da hainbeste jende, baina tartean artista erdi-famatu eta ekintzaile nekosoekin.

    Susmoa daukat Zuzeun protesta gutunak iristen ari zaizkizuela. Faborez, irakurri gabe zakarrontzira. Ezta erantzunik ere.

  • Mikel Haranburu 2023-09-18 22:16

    Drag ikuskizunak inorentzat ez dira egokiak…

  • a ze tristura... 2023-09-18 23:44

    prozesio erlijiosoak eta mezak ordea bai…

  • Txiringitoetako aktibistak konturatu ziren institutuetara joaten zirenean nerabeek jarrera kritikoa zutela jada garatuta, eta babestuta zeudela haien zentzugabekeriaren aurka. Beraz, orain txiki-txikitatik heldu nahi diete, helburu duten eraldaketa eroa eraginkortasunez ezarri ahal izateko haien adimen samurretan.

  • Mikel Haranburu 2023-09-19 12:44

    Erlijjio berriek ere beren prozesioak dituzte, alafede! ezinago “koloretsuak”…

  • Imanol Alvarez 2023-09-20 15:25

    Oso KEZKAGARRIA!!!!
    Berandutu egin dira, baina azkenean ausartu: Euskal Herrira ere heldu dira Falcón edo Valcàrcel ustezko feminista libertizidak.
    Nondik hartu ez daukan artikulu horretan “drag” ikuskizunak antolatzea pedofilia zabaltzearen pare jartzen dute, eta Carmen Calvok, PPk eta VOXek bezala, queer teoriaren aurka jo eraso bortitzean.

  • Bidezkoa ez ezik, beharrezkoa ere iruditzen zait feministoi gogoraraztea zeuek ireki zeniotela bidea zentzugabekaria honi guztiari.

  • Amonamantangorri 2023-09-21 13:50

    Hobe joango zitzaion euskal feminismoari Falcón, Valcárcel, Mirayes, El-Hachmi, De Miguel… alegia, feminista “zaharrak” gehixeago entzun-irakurriko balira, ezen ez Beatriz Preciado, Virginie Despentes, Josebe Iturrioz eta oro har asteriskoen eta “aludun pertsonak” bezalako terminoen zaleak.

    Honako erreferente hauek, noski, ezkerrekoak irudituko zaizkizue:

    – Judith Butler, Alderdi Demokrataren diruztatzaile, besteak beste gestazio subrogatuaren eta prostituzioaren aldekoa, fakultate yankee-ek kozinatu duten dotrina antizientifiko posmodernista baten erreferente nagusia.

    – Ikus ezazue Joe Biden Foundation-ek sustatu zuen “As you are” progrmaren bideoak Youtuben. Zahar samarrak, baina dagoeneko dena dakarte: okerreko gorputzean jaiotako haurrak txiki-txikitatik trantsizioa eginda, “neska baten gorputza daukat, baina mutil baten garuna”…

    ILGA-EUROPE lobbya. Hauek ere gestazio subrogatuaren alde. Gizon-emakume homosexualen eskubideen defentsa alde batera utzi eta burubelarri ari dira zabor transgenerista queer-a europar erakundeetan nolanahi sartzen.

  • Hau gertatzen zaie feministei gizartea suntsitzeagatik. Biologia ukatuz, lege drakoniarrak inposatuz, gizonak/mutilak gorrotatuz. Munstroak Frankenstein hil bezala…

    Arazoa ez da feminismoa vs queer teoria. Queer afera minoritarioa da (transgeneroa, kirolak, kartzela… kasu bat bi dira). Arazoa da feministek pribilegioa besterik ez dutela nahi, orain arte eliteek babesten zutela, baina orain queer teoriaren bidez gobernuek gizon eta emakumeak esklabutza maila berean jarri nahi dituztela generoa deseraikiz (feministek hasieran bultzatu nahi zutena, pentsatuz, honekin elite berria izango zirela). Identitate oro desegiten bada, ez dago naziorik, ez dago langilerik… drone atomizatu masa bat besterik ez.

    Arazoa feminismoa eta HAIEK sortutako queer teoria dira.

  • Hau da, feministak pozik egon dira elitearen babespean herritar xumeak, gizonak, egurtzen zituzten bitartean. Orain eliteak jostailu berria du, manipulaziorako eraginkorragoa, eta feministak kalean gelditu dira. TERFen negar eta protestak ez dira transgenerismoak egiten duen kalteagatik (nerabe mutilatuak esate baterako), hori berdin zaie, baizik eta pribilegioa galdu izanaren jelosiagatik.