Atzo 40 urte ospatu zen lehen aldiz #martxoak8 Euskal Herrian

Atzo 40 urte ospatu zen lehen aldiz #martxoak8 Euskal Herrian

“Gaur 40 urte ospatu zen lehen aldiz #martxoak8 EHn, Santutxun egin zen manifestazioarekin” zioen txioa jaurti zuen atzo Euskarazko Wikipediak, orduko Anaitasuna aldizkarian agertu zen kronikaren kontakizunarekin batera. Kronikak, Bizkaiko Emakumeen Asanbladak plazaratutako komunikatua zekarren erantsita.

Hemen dituzue biak, kronika eta komunikatua:

Atzo 40 urte ospatu zen lehen aldiz #martxoak8 Euskal Herrian

1977eko Martxoaren 8an Euskal Herrian Emakumearen Egun Internazionala lehengo aldiz hospatu da, egun honetan emakumeek aurrerantza eraman behar dugun eguneroko burruka gogoratzen dugu gure zapalkuntza eta sozial bazterketaren kontra.

Bizkaiko Emakumeen Asanbladak egun hau hospatzeko ekintza batzu antolatu zituen. Goizean Bilboko leku batzutan mahaiak ipini genituen, emakumei buruzko liburuak erakutsiz eta geure programa, eranskailuak eta beste liburuska banatuz.

Arratsaldeko 7’30etan San Francisquito elizan batzar batean mila emakume baino gehiago egon ginen. Gure problematikaren aldi batzu aztertu genituen eta gure artean solidaritate giro haundi bat sortu zen.

Amaitzerakoan, Santutxutik zehar manifestazioan joan ginen Poliziak, bere ohizko metodoak erabiliz eta emakumeen aldeko manifestaldi batean lehengo aldiz, manifestazio hau desagun arte.

Bizkaiko emakume askorentzat burruka honetan partaide izateko lehengo pausu bat izanda, eta gainera emakume guztientzat pausu garrantzitsu bat.

Gure problemak eztabaidatzeko hainbeste emakume elkartzen ginen lehengo aldia zen.

Hemendik aurrera, gero eta emakume gehiago bide honi jarraituko diogu, seguruago eta gogo haundiagorekin geure askatasuna lortzeko.

Egun honetan Bizkaiko Emakumeen Asanbladak atera zuen agiria, ondoko hau da:

.

BIZKAIKO EMAKUME GUZTIEI MARTXOAREN 8-an:

.

EGUN HONETAN MUNDU GUZTIARI EGUNEROKO BORTXAKETA: ZAPALKETA ETA ALDERAKETAREN AURKAKO BORROKA GOGORA ERAZTEN DIOGU.

1.857.ko Martxoaren 8an: EEUU-n greban zeuden emakumeek poliziari aurpegi ematen diote.

1.910.ko Martxoaren 8an: Emakumeen borroka egunean hasten da iraultza. Petrogrado-ko emakumeen ekintza egun internazionala proposatzen du.

1.917.ko Martxoaren 8an: Emakumeen borroka egunean hasten da iraultza. Petrogrado-ko emakumeen manifestaketa izan zen 1.917.ko prozedura iraultzaileari hasiera eman zion.

1.943.ko Martxoaren 8an: Italiako emakumeek faxismoaren aurkako manifestaketa bat antolatzen dute.

1.977.ko Martxoaren 8an: Bizkaiko Asambladako emakumeek ere borroka egun izendatzen dugu egun hau, konturatzen baikara gure egoera ordutik ez dela ezer aldatu.

– Oraindik gure Herrian ez dago zerbitzu kolektiborik, hots, haurtzaindegi, jantoki etab… guk etxetik kanpora lan egin dezagun. Emakumeak “etxeko” gartzelara edo lan doble batetara gaude mermaturik.

– Jabeentzat ez gara errentableak: asko nekatzen garelako, gehiagotan faltatzen garelako, haurdun jartzen garelako. Eta arrazoi hauetan finkaturik lanik txarrenak ematen dizkigute, gizonek nahi ez dituztenak, halegia.

– Emakumea oraindik gartzelara eraman dezakete bere gorputza libreki erabiltzeagatik, hots, abortoa, adulterioa, etab… Emagaldua jende guztiak mesprezatzen du, hori bere nahiez egingo balu bezala. Giro sozialak eta lanezak bihurtzen dute horretara.

– Geure Herrian emakumeok ez dugu eskubiderik zenbat haur eduki nahi dugun erabakitzeko, ez eta ere nahi dugun ala ez planteatzeko. Antikontzeptiboak, abortoa eta sexu-informazioa legez debekaturik daude.

– Geure Herrian emakumeok egiten dugun lana mesprezaturik dago: Seme-alabak, etxeko lana, gizonek gure zerbitzuarekin lortzen duten bizimoldea, etab… lan hauek ez dute balorerik, ez dira lan. Halere pentsatzen dugu guk egiten dugun lan hau norbaitek egin beharko duela eta ez dohan, guk orain arte egin dugun bezala.

1.977.ko Martxoaren 8an Bizkaiko emakumeok buruhauste honekin aurkitzen gara. Baina gure borroka ezin da izan ez egun batetakoa, ez urtebetekoa. Gure borrokak egunerokoa behar du izan. Martxoaren 8an bizitzan zehar gurekin sufritu duten emakume guztiekin elkartu nahi genuke.

.

Atzo 40 urte ospatu zen lehen aldiz #martxoak8 Euskal HerrianEMAKUMEA, EGIN HITZ, EGIN GARRAISI GUREKIN, NAHI DUZUNA ETA GUSTATZEN EZ ZAIZUNA ADIERAZTEKO!!!

EMAKUMEA, BORROKA ZAITEZ ZEURE ASKATASUNAGATIK!!!

ELKAR ZAITEZ GUREKIN MARTXOAREN 8an ARRATSALDEKO 7’30etan SAN FRANCISQUITO ELIZAN EGINGO DUGUN EKINTZAN!!!

Idoye

.

Atzo 40 urte ospatu zen lehen aldiz Atzo 40 urte ospatu zen lehen aldiz Atzo 40 urte ospatu zen lehen aldiz