Asintomatikoak eta negazionistak

Asintomatikoak eta negazionistak –

Urtero, martxoaren 8an, genero-berdintasuna eskubide-kontua izateaz gainera, behar dugun aurrerabidean urrats sendoak egiteko bidea ere badela gogoratzen dugu. Hamarkada franko daramatzagu ebidentziak biltzen, genero-berdintasuna eta genero-justiziak ahalbidetzen dituzten askotariko abantailak zerrendatzen. Ikerketa guztiek erakusten dute genero-aniztasuna bultzatzea funtsezko balioa dela enpresek eta erakundeek, adibidez, erabaki estrategikoak hartzeko orduan. Askotariko ikuspegiak dituzten erakundeek azkarrago lortzen dute berritzea, konplexutasuna nabigatzeko tresna gehiago eskuratzen dituztelako. Hobeto eta azkarrago ikasten dute. Badakigu berdintasuna ez dela eslogan bat: ikaskuntza kolektiboaren eta eraldaketaren motorra da.

Ez al da tristea? Hamarkadak daramatzagu berdintasuna onuragarria dela demostratzen, giza-eskubide bat aldarrikatzeko bestelako adierazleak ez direlako kontuan hartu ere egiten. Adierazle ekonomikoetan neurtzen dugu genero-berdintasunaren inpaktua, soilik hizkuntza horretan elkar ulertu ahal izango dugulakoan. Eskubideak ez dira defendatzen mesede egin edo onurak ematen dizkigutelako, eskubide direlako baizik, oinarri-oinarrizko duintasunak ekonomikoki zertan onuragarri izanik ez baitu.

Deseroso samarra izan beharko luke hain oinarrizkoa, hain agerikoa den zerbait adierazi behar izateak, baina ez dago beste erremediorik. Aurten, euskal erakundeek Ni feminista naiz lelopean antolatu dute Emakumeen Egunaren inguruko kanpaina, eta ni Bertolt Brecht-ek iragarri zigun aro eroaz gogoratu naiz: “Zein garai arraroak diren bizi garen hauek, lagunok, begien bistakoa dena ere defendatu behar dela”. 2025 honetan, aniztasun, ekitate eta inklusio politikei (DEI) buruzko eztabaida bete-betean sartu da zirrikitu guztietatik eta aspaldidanik zetorren erreakzio-olatua bere luze-zabalean kostaldera iritsi dela onartzea beste erremediorik ez dago. Ez da berria, baina orain ageri-agerikoa bilakatu da: urte askotako borroka, ikerketa eta lan nekagaitzaren ondoren lortutako aurrerapenek piku egiten dutela bagenekien.

Asintomatikoak eta negazionistak
Arg: @MarceUnzueta

Orain dela hiru urte justu, “Asintomatikoak” izenburuko iritzia idatzi nuen Berria egunkarian (osorik hemen irakur dezakezu, nahi izanez gero), itxurazko feminismoaren inguruan. Artikulu horretan, Ugandako kanpo-ministroaren kasua kontatzen zuen, baina beste hamaika antzeko kasu topa genitzake. Jeje Odongo jauna Bruselan bisita ofizialean zegoen eta hedabideen aurrean agerraldi publikoa suertatu zenean, Europako Batzordeko presidentea Ursula von der Leyenen aurretik pasa zen, bizkor, begiratu ere egin gabe. Zuzenean jo zuen Kontseiluko presidente Charles Michel eta Frantziako presidente Emmanuel Macronengana, “bere parekideen feromonak usnatuta bidea argi dakiten piztia basatien gisan”, eta haiei bai, diosala eta adeitasuna erakutsi zizkien. Aginte-maila baxukoak izanik ere, bi gizonek ez zuten ezer arrarorik susmatu emakume presidentea bazter utzita. Nik bai eta harritu eta haserretu egin ninduen erreakziorik ezak, are konplizitate modu horrek. Horregatik, “feminista asintomatiko” deitu nien gisa horretako “aliatuei” (sic), mamian sartu beharrik ez dutela uste dutelako berdintasunaren gainazalean eroso sentitzen direnei, hain zuzen. Bada, hiru urte eta gero, oker nengoela argi ikusten dut: ez dira asintomatikoak, berdintasunaren negazionistak dira.

Martxoaren 8a ez da egun sinboliko bat, ez da sekula izan, haren indar sinbolikoa itzela izanik ere. Begien bistakoa dena aldarrikatzeko eguna izan da beti, aurten inoiz baino ozenago.

Bikiak

Asintomatikoak eta negazionistak  Asintomatikoak eta negazionistak

Kazetaria. Idazlea lantzean behin. Enpresa-komunikazioa, berrikuntza, dibulgazioa eta poesia lantzen ditu.

7 pentsamendu “Asintomatikoak eta negazionistak”-ri buruz

  • Kaxka Atzo

    Feministek hausnarketa egin beharko zenukete, zuen diskurtsoa horren justua eta nabarmena bada, ea zergatik gero eta jende gehiagok bizkarra ematen dizuen ulertzeko. Agian, zerbaiten, hanka sartzen zabiltzate.

  • freud Atzo

    Negazionista hitza, bere kabuz pentsatzen duena gutxiesteko erabiltzen da, informazioa ikertzen eta alderatzen duena bere ekimenez eta txanda-erregimenaren propagandatik urrun.
    Historia bera bezain argudio faltsu eta zaharra, lehen sorginak ginen, gero terroristak eta orain negazionistak.
    Pentsamendu-askatasuna ukatuz eta murriztuz doazenak negazionista deitzen diete mundu orwelliano baterantz goazela baieztatzen dutenei.
    Mundu horretan biziraun ahal izango duzu, baldin eta finantza-elite mundialista globalitzazaile eta uniformatzaile batetik datozen eta nahitaez bete beharreko delirantezko betebeharrak arbuiatu gabe jarraitzen baduzu.

    Elite horren proiektua feudalismo esklabista eta eugenista bat ezartzea da, non goi-mailako gizarte-klase batek (%1) erabakiko baitu nola biziko den gainerakoak, behe-mailako gizarte-klasea, zeinak, lehen unean, milioika jarraitzaile behar baititu wokismorako, covidianismorako, ekologismo izeneko eskatologismorako, monetaren zenbakizko digitalismorako eta errusofobismorako, eredu kriminal horren aurka daudenak estigmatizatzeko legio gisa balio baitezakete.
    Zorionez, UE izeneko zikinkeriaren eremutik kanpo dauden milioika gizakirentzat eta zoritxarrez, horren barruan aurkitzen garen beste batzuentzat, azkenean, ongien prestatuta daudenak eta kopurik handiena direnak, historiako zaboraren ontzira bidaliko dituzte herrien aurkako gerra honetako kriminal kudeatzaileak.
    Bitartean, genozida horietatik babestu beharko dugu, ahal dugun modurik onenean.

  • Amonamantangorri Atzo

    Terminologia-arazo bat: GENERO ditxosozkoari buruz:

    Erakunde feministetako buruzagi inportante xamar batzuek berek kontatu izan dute, noizbait otu zitzaiela “genero” terminoa noiznahi eta nonahi erabiltzea, itxura neutroagoa eta apolitikoagoa zuelakoan.

    Halaxe, esaten hasi ziren “politika feminista”-ren ordez genero-politika, “indarkeria matxista/sexista” esan beharrean genero-indarkeria, “gizon-emakumeen arteko berdintasuna” beharrean genero-berdintasuna eta hola.

    Hura erabaki zutenean, inondik ere ez omen zitzaien bururatuko, urte batzuk geroago, “GENERO” hitza erabiliko zenik halako “norberaren identitate sortzezko, inkuestionable eta, kontraesana izan arren, aldakorra eta jariakorra” izendatzeko.

    Are gutxiago, ez zuten susmorik ere generoaren definizio horiek legeetan eta irakaskuntza-protokoloetan sartuko zirenik.

    Feminismoarentzat generoa ez da “identitate” edo “adierazmodua”, baizik sistema bat: sexu bakoitzari (BI dira, eta ez dira “esleitzen”!) inposatzen zaion rol, estereotipo, betekizun eta abarren multzoa da generoa. Besteak beste, Istanbulgo Itzarmenak jasotzen duen Feministek generoa abolitu nahi dute.

    Beraz, haietako feminista beteranoak orain gomendio bat zabaltzen ari omen dira: EZ esan gehiago “genero”. Gaur egun, termino horrek gauzak argitu baino, ilundu eta nahasi egiten ditu eta.

  • Mikel Haranburu Atzo

    Bitxikeria (pare) bat:
    Metalinguistika; generoak bi izanik, biak ere maskulinoak dira (jakina, hurbilen dugun erdara batean), “géneros” baitira, eta ez “géneras”. Ordea, hirugarren bidea egiteko sarri proposatzen den -e ez da ongi sartzen… bera ere “género” delako. Atzera berriz, denek izan beharko lukete “génere”.
    RAE; hor da hitz bat, laburki “genero bereko” esan nahi duena, “congénere”, hain zuzen… Latinaren kontuak…

  • Ez baduzu bat egiten orpoz orpo nik esandakoarekin negazionista zara.

    “Genero”-identitarismo tribalistarekin ados egoteagatik? Zurekin ados ez egoteagatik?

    Ba al dago hori baino erreakzionarioagorik? Puf!

  • Aritz Iparragirre Artola Orain dela 11 ordu

    Zein legek diskriminatzen du emakumea zehazki?

  • Amonamantangorri segundu batzuk

    Zein legek dio klase sozialaren arabera bizi itxaropen txikiagoa eduki behar dela? https://www.elcorreo.com/bizkaia/consulta-esperanza-vida-barrio-20250223003148-nt.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude