Zizur Zendeako Udalak muzin egiten dio Nafarroako Administrazio Auzitegiari

Zizur Zendeako Udalak muzin egiten dio Nafarroako Administrazio Auzitegiari – 

ZIZUR ZENDEAKO UDALAK MUZIN EGITEN DIO NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIARI

2016an, Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin zuen Zizur Zendeako Udaleko plantilla organikoa, euskarazko arreta emateko lanposturik aurreikusi ez zuelako. Ebazpen hartan, bereziki aipatu zuen Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna.

Ia zortzi urteren ondoren, Zizur Zendeako Udaleko plantilla organikoak berdin segitzen du (2024ko uztailaren 22an agertu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2024koa): 12 lanpostu ditu, eta lanpostu elebidunik ez dauka. Euskara meritu gisa baloratzen denik ere ez du aipatzen.

Erreniega Taldeak jarri eta irabazi zuen helegite hori, baina 2024ko plantilla organikoak ez du bere exekuzioa barneratzen.

Nolanahi ere, lotsagarria da Zizur Zendeako Udalaren jokaera. Euskaldunon hizkuntz eskubideak mespretxatzen ditu, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpena paperezko panpinak egiteko erabili du.

Zizur Zendeako Udalak muzin egiten dio Nafarroako Auzitegiari

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Zizur Zendeako Udalak muzin egiten dio Nafarroako Administrazio Auzitegiari”-ri buruz

  • Baina joan de 8 urtean ez al dugu udala abertzaleen esku? Edo erabat oker ote nabil? Ea kontu hau norbaitek garbitzen dida!

  • Ez, batetik Zizur Nagusia dago, eta hor bai, euskal abertzaleek agintzen dute.
    Beste aldetik Zizur Zendea dago, eta bertan Zizur Txikiko Kontzejua da buru. Euskarafobia nagusi, bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude