Zero, zabor

Zero, zabor

Mikel Basaberen artikulu argigarria Argian, zaborrari buruz ez,  hizkuntza eta euskara arloko EAJ-PSE itunari buruz baino.

“Zero biribila, zuentzat. Ez baitzarete ezjakinak, iruzurtiak baino.
Apropos utzi duzue helburua zehaztu barik: ezer agintzen ez diguzuenez, ezin dizuegu ezer eskatu”.

.

Zero, zaborHezkuntza eta hizkuntzan EAJk eta PSE-EEk sinatu duzuen gobernu-ituna txarra da:

10. Helburu zehatzik ez daukazue: zein da ikasleek DBH amaitzean euskaran eta gaztelanian izan behar duten irteera-maila? B1? B2? Zein? Eta ingelesean? Horien parekoa, txikiagoa… Zein?

9. Irteera-maila zein den ez badakizue, zer bilatzen duzue ingeles gehiago sartzearekin? Helburu zehatzik ez baduzue, zergatik ordu bi gehiago, eta ez hogei minutu edo hogei ordu gehiago? Zergatik hamar urteko umeekin hasita, eta ez zortzikoekin?

8. Hizkuntza-planak egoera soziolinguistikoaren arabera egin behar ei dira.
Ingelesaren hizkuntza-planak ere “gizarte-hizkuntza errealitatea kontuan hartuz [sic]” egingo ditugu, ala hori idaztean euskarari buruz baino ez zineten ari?

7. Zer esan gura du horrek? Ingurune erdaldunetan euskara gehiago irakatsiko dela eta ingurune euskaldunetan, berriz, gaztelania-ordu gehiago egingo direla? Alderantziz?

6. Eta irteera-maila? Ingelesean eta gaztelanian gaitasun bera eskatuko zaie EAEko ikasle guztiei, non bizi diren ere. Euskaraz ere bai? Euskaran ez? Helburu ezberdinak Lanestosan eta Elorrion? A! Egia! Irteera-mailarik ez duzue zehaztu!

5. Ea ondo ulertu dudan: irteera-mailarik zehaztu ez, ezta egoera soziolinguistikoak zer ekarriko duen ere. Nola segurtatuko duzue eredu eleanitz berriak balioko duela euskara nahikotasunez jakiteko? Nork ziurtatuko du? Hezkuntza Sailak atzera bota ahal izango ditu ikastetxeen hizkuntza-planak?

4. Nola, nork… eta noiz? Hamar-hamabost urte barru, kaltea eginda dagoenean, euskararik ez dakien gazte gehiago daukagunean?

3. Orain arte ez bezala, zein neurri zehatz hartuko duzue DBH amaitzean ikasle guztiek jakin ditzaten hizkuntza ofizial biak? (Alegia, legea bete dadin).

2. Gogorarazten dizuet euskaraz B1 maila onartzen diela Jaurlaritzak, DBH euskarazko ereduetan amaitutako ikasleei. Ingelesean beste hainbeste? Gehiago ez, seguru, ingelesez irakasteko nahikoa baita B2. Berdin, beraz, hizkuntza ofizialean eta atzerrikoan? Bientzat B1? Ez, ezta?

1. Orduan? Zein da ingeleseko helburua? A2? Eta horretarako ituneko berba-jario guztia? Ala euskarazkoa igoko duzue, ingelesekoa ere handitu ahal izateko? Eta zelan? Orain arteko bidetik ez behintzat.

0 biribila, zuentzat. Ez baitzarete ezjakinak, iruzurtiak baino: apropos utzi duzue helburua zehaztu barik: ezer agintzen ez diguzuenez, ezin dizuegu ezer eskatu.

.

– 1. Gobernu-itunaren beste atal batean hauxe irakurri dut: “Ondare Kulturalaren Euskal Legea onestea”. Jaurlaritzaren Irekia webgunean Anteproyecto de Ley de Patrimonio Cultural eta Euskadiko Ondarearen Lege Aurreproiektua daude irakurgai.

Bertsio bietatik, zein onetsiko duzue? Ez baitiote gauza bera. Aukeran, euskarazko bertsioa: herritarrontzat hobea da, nahiz eta bi-biak hobetzeko modukoak diren. Ala ingelesez idatziko diguzue baleko legea?

Zero, zabor

25 pentsamendu “Zero, zabor”-ri buruz

  • Politikagintza profesionala kea saltzeko makinatzarra. Konpromiso zehatzik gabeko akordioak eta “gobernu egitarauak” izurrite dira. Herritar otzanen kontura legegintzaldiak joan eta etorri, politikari soldatapeko gehienak soldata mardulen gainean egonean bapo.

  • Bitartean, ezker abertzaleak inoizko eta urrutiko intxaurretan du bere esperantza, EAJk egin dituen gaitz guztiak konponduko dituelakoan…
    Ikusi dugu ezker abertzalearen jokabide instituzionala eta benetan etorkizun pinpirin baten trazak dauzkala ezin uka. Pena herritar otzanek ez dutela hori apreziatzen.

  • Ezker abertzaleak ez du trebezia handirik erakutsi, ez. Baina Basabek aipatutako akordioan ez dauka zer ikusirik. Zer iruditzen akordio hori, Bentazar?

  • EAJ eta PSOEren arteko akordioaz ari bazara oso aldekoa naiz, Bart. Gure herriak egonkortasuna eta desberdinen arteko akordioa behar duela uste dut.

  • Hona ekarritakoa bezain akordio ustelen alde?

  • Ulertzen dut zure paranoia gehi pataleta EAJ-PSOEren arteko akordioaz. Bildurentzat papeleta txarra da ezin partido bat zein bestea mangoneatzea. Baina ustel hitzak ez du zure ahierra besterik erakusten, gure herriak behar zuen akordioa da hori eta gehienok pozten gara horretaz.

  • Ez duzu ulertzen, ez bainaiz Bildutarra. Baina euskaltzalea banaiz, eta Basabek bezala, zaborra zer den ere badakit, eta akordio hori zabor hutsa da, berak zehatz-mehatz adierazi bezala.

  • Beraz Bentazar hain euskaltzalea zara EAJ ta PSEen arteko itunaren aldekoa zarela, nun ez dan ezer zehazten ta euskararentzako hain argi dago oso txarra dela.
    Baina zuk euskaltzale edo abertzale baino lehen, EAJzale zara, ta hori asko erran nahi du zutaz ta ez ondo.

  • Ulertzen dut eta bildutarrak ez direla esaten duten bildutarrez dago Bildu osatua. “Ni ez naiz ezker abertzalekoa baina….” aspaldian entzuten dudan lelotxoa da hori eta sentitzen dut baina ez dut jada irensten. Akordio hori urrea da gure herriaren egonkortasun eta bakerako. Zabor hutsa Basabe jaunaren handikeria da.
    Ni euskaltzalea naiz eta uste dut gure hizkuntzak gehitu behar dituela indarrak eta ez murriztu.

    • Zurekin eta EAJren hizkuntza politikekin bat ez datorren zeinahi euskaldun bildutartzat jotzen duzu automatikoki. Zure argudio bakarra hau da: biba PNV! kuku Bildu!

  • Ni ezkerrekoa bai, abertzalea ere bai, baina Sortukoa edo Bildukoa ez, hara.
    Zure alderdikeria ez besteoi egotzi, posible bada.
    Eta batez ere euskaltzalea, akordio triste hori ez bezala.
    Euskara desagerrarazi nahi dutenekin adostean oinarritzen bada egonkortasuna, ederrak “gaude”.

  • Beste behin ere bentazar ipurdibistan.
    Hau bada euskarak behar duen akordioa, ezin ezer onik opa euskarari.

  • Akordioa hobea da ez-akordiorik eta gerran ibiltzea baino euskararen aitzakiz. Zuek gauzak konpontzen dituzue esanez, “zu EAJkoa zara baina ni naiz euskaltzale ezkerreko jatorra eta nire ikuspegia txit aseptikoa da”. Bai zera, zuen belarri antijeltzalea behin eta berriz astintzen duzue.

  • Txapel Araino 2016-12-29 16:32

    Bai Bentazar. Denak gaude EAJren aurka, dena egonkonkor egiten duen arren.
    https://s-media-cache-ak0.pinimg.com/originals/a4/be/c3/a4bec384e187dfbd20cfbb594a73d090.jpg

  • – “Ez naiz euskaldun bezala errepresentatua sentitzen inon. Hori da gure patua. Politikari guztiak beren alderdikoak dira lehenik, eta, gero, euskaldunak dira. Gure hizkuntza egoera onean balego ez litzateke problema izango, baina problema da politikariek gure hizkuntzaren diglosia bider bi, gutxienez, erakusten dutela. Aniztua. Ez dira gai euskarazko diskurtso bat josteko. Euskaratik sortutako hizkera politikorik ez dago, dena da itzulpena, dena da gaztelaniazko terminoen egokitzea… funtsean EZ DUTE BIDE-ORRIRIK, EZ DAGO POLITIKA ZEHAZTU BAT EUSKARARENTZAT. Izatekotan, euskara arazo sektoriala dute, lehen emakumea edo langilea arazo sektorial zituzten bezala. Baina hizkuntza ez da sektorea, dena bere barruan hartzen duen egitura bat baizik. Hori da gure arazo nagusia, euskaldunak ez garela multzo, baizik sektore bat, eta, hori horrela, ezin dugula elebitasun faltsu hau gainditu.

    – Autopsiarako frogak (Susa, 2010) aurkeztu zenuen garaian ere horretan zinen…
    – “Areagotu egin dira frogak. Nazkatu egin naiz txatalak biltzen, surrealismoaren mailakoa da afera. Gasteizen gertatu zena, azokan porruak salgai jarri, “porruak” zioen txarteltxoarekin, eta udaltzainaren debekua jaso zuenarena bezala! Umorezko film batean azaldu eta jendeak barre egingo luke erridikulizazio modu bat delakoan. Baina errealitatean gertatu da! Horretaraino iritsi gara. Bitartean, ez da ezer gertatzen. Politika linguistikoak ondo daude, oso egokiak dira, aurrera goaz…”
    Koldo Izagirrek, Argian.
    http://www.argia.eus/argia-astekaria/2535/koldo-izagirre-idazlea

  • ganbaratxotik 2017-01-03 19:26

    Ados Basaberekin. Hauxe izan da EAJren estrategia, barka, funtzionatzeko era, betidanik. Ez dago konpromisoro neurgarririk. Sekula. Ez dago erantzunkizunik. Ez dago ardurarik. Ez dago arduradunik.Ez dago planifikaziorik. Ez dago denborarik. Ez dago eperik. Egunean bizi eta GERO GEROKOAK. Eta beltzena zera da: Kudeatzaile onaren mitoa elikatzen raka-raka, etengabe.
    Neri batez ere EAJ nekazaritza-politikak eragin dit. Edo barka nekazaritza-politika ezak. Merkatuak agintzen baitu. Zertarako planifikatu ?, zertarako jarri helburu neurgarririk?. Zertarako bilana? Hori bai sektorea zatitzeko, hau da, politika horren subjetu beharko lukeena ahalik eta ahulena egoteko estrategietan maisua, oso trebea. Hobea ezin, txapeldunak azpijokoan eta konspirazioan.

    Azkenaldian haurrak eskolaratu direnetik EAJren hezkuntza-politika pairatzen ari gara. Eta harritzekoa, estrategia eta portaera ber-ber-berbera. Eskola komunitatea zatitu, diru-laguntzak klientelismorako, murrizketak, irakaskuntza pribatu eta itunpekoaren aldeko baldintzak sortu,…..

    Ea alternatiba ganorazkoa sortzeko gauza garen. Autokritika egin, hortzak estutu eta aurrera. Besterik ez dago.

  • Ganbaratxo, esaten dituzunak ezker abertzaleko medioetatik eratorritako topikoen zerrenda besterik ez da.
    Nekazaritza-politika, neoliberalismoa, hezkuntza-politika, ustezko kudeaketa ona,klientelismoa….En fin, pilatu egiten dituzu hainbat faktore ikuspegi apokaliptko bat eratu nahiez.
    Zure ideologiak darion ezker muturrak horrek bai ez duela ezerrez lortu hemen eta ez inon ez gizartearen hobekuntzarako.
    Gure herriak masa kritiko bat behar du inguruko herrialdeen aurrean bere burua defenditzeko. Baina, noski, horrelako ikuspegiek alderdi abertzale nagusia kriminalizatuz oztopo latza besterik ez dira hori gertatu dadin.
    Alternatiba ganorazkorik ez dago horrelako sektarismo itsuarekin, Ganbaratxo. Zertarako autokritika EAJk erru osoa badauka, Ganbaratxo?

  • Bentazar, hemen askok ezkertiarrak ta abertzaleak direnak ezker abertzalea kritikatu dute gai mordoetan, baita euskararen arloan ere, baina zuk EAJ defendatzen dezu nahiz ta egiten dutena askotan bidegabea da, euskararen kontra joan…. Ta zuk txaloka denarekin.
    Ezkerrak ez dula ezer lortu hemen? Duela gutxi kolpe batetik esnatu zinan ta horrexegatik hain gutxi dakizu?Ezkerrak hemen ta munduan lorpen izugarriak lortu ditu, ezkerra ustela ez bada jendeataz arduratzen da, eskuma ustela edo ez, aberatsenetaz arduratzen da batik bat. Simplea bezain egia.

  • Suagaar, ni gauza askotan EAJrekin kritikoa naiz baina ulertuko duzu purrustada hauek ikustean EAJ defenditzen dudala. Zergatik? Ezker abertzaleko medioek EAJ zaku itsusi batean sartu nahi dutelako topiko engainagarriak erabiliaz.
    Zer lortu du hemen ezkerrak? Ez didazu kontatzen, Suagaar. Ezker mutur iraultzaileaz ari naiz pentsatzen dudalako zu sozialdemokrata ez zarela, ezker abertzalea ez den bezala. Eskuma aberatsenetaz arduratzen da, ezkerra gaixoetaz. Ez zaizu pentsamendu xinple xamarra iruditzen hori?

  • ganbaratxotik 2017-01-04 19:24

    Zer mutur eta zer topiko!. Nik bizitakoa eta kitto, besterik ez. Nere egia, nere bizitza. Zuk zurea eta errespetagarria, nola ez. Baina utziko didazu ba deskalifikaziorik gabe nerea azaltzen? Sektario?
    Zuen medioetan behitzat guztien %90-a, ez dago errealitate hauek azaltzerik aukerarik eta ni sektario? Apokalipsia? Euskal Arkadia saltzen diharduzuela lotsagabe egun bat eta beste bat? . Sektarismoa badakizu zer dan? Nerekin ez dagoena ehuneko ehunean nere kontra dago. Hain zuzen zerorrek egiten duzuna: hots: EAJri kritika egiten diozu beraz ezker abertzale muturrekoa zara, nere etsaia. Bai ezkerrekoa naiz ni ere eta abertzalea baita, eta baserritarra eta gurasoa. Eta min hartzen dut horrelako bidegabekeriak gertatzen direnean. Baserriak huntzak hartuta erortzen direnean, eta gure umeen irakasleak lur-jota ikusten ditudanean 25 umeko ratiori erantzun ezinik. Baina zu ez zara nere etsaia Bentazar. Zuk beste gizarte-eredu batetan sinisten duzu, besterik ez.
    Ezker abertzaleko zenbaitzuk egiten dutena sektarismoa izan dela eta oraindik hala dela ?,horixe baietz, baina EAJko zenbaitzuk egin dutena eta egiten dutena baita. , Pseko zenbaitzuk ,PPko askok eta orain bistakoa denez Podemosekoek.egiten dutena bezelaxe. Izan ere sektorismoa baita espainolen gaitzik larrienetakoa eta hortan ere kolonizatuta gaude zeharo. Eskerrak gure altxorrik preziatuena mantentzen dugun:euskera. Berorrek ematen baitigu herri-kontzientzia, zapaldu-kontzientzia eta halabeharrez gauzak aldatzearen aldeko grina ematen diguna. Zuk Bentazar astiro-astiro eta berme guztiekin erreformaren bidetik. Nik azkarrago eta sarerik gabe agian, baina aurrera egiten ez bada atzera egitea denaren konbentzimentu osoarekin, presa dudalako adiskidea, bizitza laburra baita. Noiz konturatuko zara lagun biok garela beharrezko?

  • Hemen ezkerra gabe are ta politika eskumakoagoak egingo zitun EAJk, Espainian bozkatzen ditunaren antzekoak (ba al dakizu zeren alde bozkatzen duen Espainian?) .
    Erreforma laborala adibidez, EAJk gogorragoa nahi zun CONFEBASC pozteko ta edonork daki erreforma horrek lana ez dula sustatzen ta prekaritatea dakarrela.
    RGIa ez zan egongo edo egotekotan askoz apalagoa zatekeen (ta jada murrziketa itzelak jasan ditu) , beste zentral nuklear bat izango genun, Euskaran murrizketa haundiagoak (ta jada PSOErekin baino gutxiago gastatzen da arlo horretan) ta ikastolen garapen txikiagoa…. Ezkerra gabe politika fiskalak are okerragoak izango ziran, ta oso okerrak dira, eraikuntzan ordaindik eraiki dana baino askoz gehiago eraikia izango genun ezertarako, errepideak eremu naturaletan eraikiko zituzten errazago…..
    Ta ezkerretik abiatzen dira milaka gauz lortu duten mugimendu sozialak.

    EAJk trabak besterik ez dizkio jartzen herrialdearen garapenari, eraikitze sozialari,ekologikoari, independentziari….

    Ta EAJ kritikatzen dezula deritzozu baina nik hemen idazten dezunetik ez dut horrelakorik ikusi, orain sinatu duten euskararen planaren adekoa zara , ta ze helburu zehazten ditu? Ez ditu zehazten, zertara derrigortzen du? Ez du derrigortzen….Baina zuk kritikoa omen zara EAJrekin, bai bai.

    Sozialdemokraziaren definizioarekin nahiko ados nago, sozialdemokraziak egiten ari duenarekin aldiz ez, eskumakoak bezala jarduten dutelako askok.

  • Noski, noski, Ganbaratxo, EAJ da euskal baserriaren ondamendiaren erantzule nagusia eta zu zara bere salbatzailea. Eta EAJ da euskal hezkuntzaren egoeraren erantzule nagusia eta zu bere gaitzak kenduko dituen profeta. Horrelako xinplekeriak ezker abertzalearen bozeramaileei dagokie eta noski zu ez zara ofíciala izango baina horien errepika huts bat besterik ez da zure diskurtsoa. Kolonialismoaren lelokeri hori ezker abertzalearen beste perla bat da.
    Ni abertzalea naiz eta nire herriaren iraupena dut helburu eta horretarako bitartekoak behar ditugu eta kolonizatuak garela esatea gure instituzio batzuk ditugunean eta guk kudeatu ditzakegunean errealitatetik kanpora egotea dela iruditzen zait eta gainera irterarik gabeko bide batean sartzen gaituela.
    Zu ta biok beharrezkoak garela horrelaxe uste dut herri txiki bat garelako eta euskaldunak ezker ala eskubi gehiago dugulako amankomunean euskaldun izateagatik beste inorekin baino. Zoritxarrez gure herrian inposatu den ezker abertzale ereduarentzat ustez euskal burgesiaren partidoa espainiako ezkerreko alderdiak baino askosaz itsusiagoa da.
    Suagarri: ezkerrak eragin dizkiola EAJri bere politikak hori txantxa ustel bat dela uste dut. Ezin dezakezu probatu eta oso erraza da esatea baina egi puroa da EAJk egin duena bere egitasmoari dagokiola eta ez egin ez duen beste bati eskerrak.
    Ni noski EAJ-PSOEren arteko akordioaren aldekoa naiz eta ez dut uste zure kirako batzuk esaten duten bezala horrek euskararen ondamendia ekarriko duenik.

  • ganbaratxotik 2017-01-05 18:50

    EAJ 40 urtetan nekazaritza gure politika kudeatzen egon da, beraz zein izan behar du ba erantzule nagusia? Beste erantzule batzuk ere egon ere izango dira, noski, ni neu ere tartean nere etxaldean ez dudalako erabaki egokirik hartu edota ez dudalako nere herrian baserriaren aldeko masa kritiko nahikorik sortu, edo ez diedalako bere garaian auzoan atea itxi duten 2 baserriei behar beste lagundu. baina arduradun nagusia EAEn EAJ da zalantzarik gabe. Zenbat baserritar-nekazari dauzkagu? Espainian bezelaxe martxa honetan herri bakoitzean bat. Baserriak txalet bihurtuta, lurrarekin espekulatu eta gure elikagai guztiak erosi behar eta nondik? Batez ere Espainiatik. Espainiako multinazional exportatzaileeri. Abertzaleak?

    Nork kudeatu hezkuntza EAEn azken 40 urtetan? Urte gehien EAJk eta bestetan PSOEk zeinari EAJ utzi dion saila beraien arteko negoziazioetan aurtengorarte beti-beti. Ikusi zein garrantzia eman dion EAJk hezkuntzari. Estrategikoa?Zein izan da emaitza? Pozik ikastolak?Pozik Eskola Publikoa?Pozik irakasleak?Emaitza akadamiko onak?Euskera erabiltzen da ikasgelaz kanpo? Euskeraren kalitatea egokia da? Norbati emaitzak eskatu beharko zaizkio ez? Zeini? Nik nere lanean akats miniñoa eginez gero laster asko da bezeroaren kexa atarian edota administrazioaren salaketa zein expedientea. Eta primeran, hala behar du, akatsa egin bait dut eta zuzendu beharrekoak zuzendu beharko. Horra zigorra. Zeinek eskatzen dizkie kontuak EAJko kudeatzaile prestuei? Eta hori egiten duena Ezker Abertzaleko “muturrekoa” (orain), eskerrik asko, lehen ETAkoa nintzateke. Zein erreza eztabaida saiesteko. Aurrekoa deskalifikatzeko. Errexkeria demasa.

    Ez du balio Bentazar, horrek honezkero ez du balio. Ez da bidezkoa abertzaletasunean ezkutatzea txapuzetan jarduteko, tajuz ez jarduteko, ganoraz. Horixe ekarri bait du kalterik handiena abertzaletasunaren zuen erabilpen oker horrek: harrokeria eta gu akatsgabeak geranaren gezurra sinesterainoko matraka. Lehenengoak honetan eta haretan, puntakoak besteko hartan,….abertzaleak bait gara. Gezurra. Eta objetibitatea auzoan. Eta horretarako sentimentuak eta emozioak xaxatu (oso espainola portzierto latinoa ). Eta Mikel Basabek dioen moduan datuak, nehurriak,zenbakiak, bilanak,konparaketak,…. hau da, ARRAZOIA ahalik eta urrutien hobe. Ze hor galtzeko arriskua bait daukat. Hori bukatu da Bentazar. Hasi pentsatzen beste zerozetan boterean iraunkortzeko, hori iraungitzen hasita dago,animo!.

  • Barkatuko didazu Ganbaratxo baina baserriak dauzkan problemak ez dira politiko publiko jakin batengatik bideratuko. Eta alternatibak jarri behar dira. Agian zure ustetan ezker abertzaleak potere absolutoa izango balu dena konponduko luke. Nik ez dut uste.
    Hezkuntzarekin gauza berdina. Gure hezkuntzak arazoak izango ditu baina EAJri eskerrak sistema euskaldundu da erabat eta euskal irakasleak euskal gune bat dira dudarik gabe.
    Ez duena balio da behin eta berriz apokalipsiaren diskutsoa aldarrikatzea EAJren aitzakiz. Hori izan da ezker abertzalearen betiko politika eta ikusi da zertarako balio izan du.
    Ulertzen dut Mikel Basabek bere burua jainkotzat hartzea. Hobe luke elkar laneko proposamenak egitea betiko protesta-kexu-apokalipsi dinamika horri jarraitu baino.

  • ganbaratxotik 2017-01-06 14:31

    Hortaz, ez da erantzunkizunik eskatu behar. Bikain. Holaxe jasoko dugu Euskal Herria.

    Beitu, ba, nere ustez EAJren kudeaketa Lanbide Heziketan egokia izan da. Agian alderdian pisua duten enpresariek duten premiagatik, baina hor asmatu du. zorionak.

    Nekazaritza politikan haizu gehiago kostatzen ari zait. hor izan ditu Espainiakoa baino eredu hobeak: Frantzia, Austria, suitza,..non kopiatu, non ezarri politika publikoak abertzale batentzat estrategikoa beharko lukeen sektore batetan. Beste horiek egin duten modura, baina zoritxarrez hegoaldera begiratu da joan zen mendeko 80 hamarkadatik gaur arte. ……saiatzen ari naiz benetan….baina inguruan daukagun panoramarekin ez da erreza. Bale, hona adibide bi azken urteetakoak eta EAJren betiko inertziarekin berritasuna ekarri dutena: “Gaztenek” programa non urtero gazte KOPURU ZEHATZ bat istalatzeko helburua hartzen den. Esan behar emaitza politak lortu dituela. Zorionak! Eta bestea agian, Iparraldeko Laborantza Ganbarari eman dion laguntzatxoa. Hain zuzen EAJk bultzatu duen nekazar gutxiko ereduaren kontrakoa den laborantza herrikoia sustatzen duen erakunde “ezkerrekoa”?

    Hori beste bide bat da Bentazar, desberdina. Badira beste aukerak merkatuak eta bere logikak agintzen duenaz aparte. Politika publikoek badutela eraginik alegia. Baina horretarako planifikazio egokia, lana tajuz eta lanaren emaitzak nehurtzen saiatu ahalik eta modu objetiboenean. Bestela ardi eroa moduan itzulika gabiltza nora goazen jakin gabe.