Zer da hau?
Gaurko Berrian, 6. orrialdeko txoko batean? Ze ebazpen da hori? Non dago? Sarean ez edo… Txoko bat baino gehiago merezi(ko) duelakoan gure aldetik, azken boladako eraso judizial zekenei gehituta,horixe bakarrik behar genuen… Inork badaki ezer gehiago?
Zer da hau?
Erdaraz agertu dena…
https://www.deia.eus/actualidad/sociedad/2023/07/28/ces-ve-acelerado-ritmo-inclusion-7100212.html
Webgunea:
https://www.cesegab.com/eu-es/Erakundea/Izaera
Eskerrik asko…
Hau CES-EGABen webgunean emaniko prentsa oharra (https://www.cesegab.com/eu-es/Komunikazioa/Prentsa-oharrak/ID/4625/Euskal-sektore-publikoan-euskararen-erabilera-normalizatzeko-Dekretu-proiektuari-buruzko-EGAB-en-irizpena):
Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretu-proiektuari buruzko EGAB-en irizpena
ostirala, 28 uztailak 2023
Araudi hori garatzeko Batzordeak beharrezkotzat jotzen du aldez aurretik gizarte-eragileekin negoziazio-prozesua egitea
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak prestatutako “Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretu-proiektuari” buruzko txostena egin du. Bere erantzunean, Batzordearen iritziz sortu den moduan izapidetzea ez da egokia, eta beharrezkotzat jotzen du hura garatzeko irizpenean adierazitako gaiak kontuan hartzea, aldez aurretik gizarte-eragileekin negoziazio-prozesua egiteko beharra, besteak beste.
Arauaren helburua, bertan adierazten denez, hizkuntza-normalizazioaren irizpideak garai berrietara egokitzea eta euskal sektore publiko osoaren koordinazioa bermatzea da, helburu hirukoitzarekin. Batetik, euskararen eta gaztelaniaren erabilera ofiziala bermatzea, euskal sektore publikoko erakundeekin dituzten harremanetan herritarrekiko inolako diskriminazio instituzionalik sortu gabe; bestetik, zerbitzuan eta lanean euskara erabilera orokorreko ohiko hizkuntza gisa ezartzea euskal sektore publikoko erakundeen jardunean; eta, azkenik, euskal sektore publikoko erakundeen jarduera-eremuan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeari dagokionez benetako berdintasuna lortzea.
Bere txostenean, EGAB bat dator arauarekin funtzionarioen hizkuntza-eskakizunen sistema garai berrietara eguneratzeko beharrari dagokionez. Hala ere, uste du ezinbestekoa dela arauan gizarte arloko adostasun zabala lortzea, eskubide guztien bateragarritasunean eta errespetuan oinarrituta. Horien artean daude Administrazioaren aldetik arreta nahi duten hizkuntzan jaso behar duten herritarren eskubideak, langile publikoen —euskaldunen zein euskaraz ez dakitenen— laneko eta lanerako eskubideak, eta hautagaiek Administraziorako lan egiteko dituzten eskubideak.
Langileen eskubideei dagokienez, organo aholku-emaileak ohartarazi du oso erritmo bizkorra ari dela ezartzen euskal sektore publikoko langileen artean elebitasunaren helburua lortzeko, eta euskara zerbitzurako eta lanerako hizkuntza gisa ezartzeak, gaztelaniaren kaltetan, kalte larria eragin dezakeela euskara menderatzen ez duten langileen artean. Batzordearen ustez, azken alderdi horrek urratu egiten du langileek eremu pribatuan aukeratzeko duten askatasuna, eta lan-baldintzen funtsezko aldaketa dakar.
Arauan jasotzen diren eta enpresa-eremuan eragina duten hizkuntza-betebeharrei dagokienez, EGABek beharrezkotzat jotzen du erregulazioak euskararen sustapena eta ekonomia- eta enpresa-jardueraren garapena bateragarri egitea. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen du Administrazioak ekonomiaren eta produkzioaren errealitatea ezagutzea, inplikatutako sektoreekin elkarrizketa irekia eginez, bai eta kontuan hartutako hizkuntza-betebeharrak ezartzeak izango duen eragin ekonomikoa ere.
Gainera, euskal organo aholku-emaileak beharrezkotzat jotzen du enpresa-arloko beste zenbait alderdi ere kontuan hartzea, hala nola betebeharrek kausa objektiboa eta justifikatua izatea kontratuaren xedean (baita dirulaguntzarenean edo hitzarmenarenean ere), eta ez beste ezein kontsideraziotan; enpresa kontratistetan ezarri beharreko eskakizun-maila eta Administrazio Publikoarentzat ezarritakoa berdina ez izatea; eta sektore pribatuaren hizkuntza-betebeharren diseinurako eta hedapenerako lurraldeetako errealitate sozio-linguistikoa kontuan hartzea.
Bestalde, euskal batzordearen ustez, ezinbestekoa da hizkuntza-eskakizunak ezartzeari dagokionez erakunde publiko bakoitzak duen autoantolaketaren printzipioa goragoko organoren batek gainbegiratzea/koordinatzea.
Azkenik, EGABek komenigarritzat jotzen du artikulu askoren idazketaren berrikuspen orokorra egitea. Artikulu horiek nahasmena eragiten duen eta behar bezalako segurtasun juridikoa bermatzen ez duen eduki berria dute.
CES: Confebask, CCOO, UGT eta enparauen beste “txiringito” bat.
Txisa burugainetik egiten digute lotsarik gabe.
“Euskararen legea”, ofizialki “10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa”, onartu eta 41 urtera diosku CES-EGABek prentsa oharrean (‘Irizpen’ osoa ez dute argitaratu oraindik sarean): “Langileen eskubideei dagokienez, organo aholku-emaileak ohartarazi du oso erritmo bizkorra ari dela ezartzen euskal sektore publikoko langileen artean elebitasunaren helburua lortzeko, eta euskara zerbitzurako eta lanerako hizkuntza gisa ezartzeak, gaztelaniaren kaltetan, kalte larria eragin dezakeela euskara menderatzen ez duten langileen artean. Batzordearen ustez, azken alderdi horrek urratu egiten du langileek eremu pribatuan aukeratzeko duten askatasuna, eta lan-baldintzen funtsezko aldaketa dakar.”
41 urte eta gero, esan egin behar da: “oso erritmo bizkorra ari dela ezartzen euskal sektore publikoko langileen artean elebitasunaren helburua lortzeko”. Ez dute lotsarik… Zer egin behar dugu holakoen aurrean?
KES-ekoei galdera:
Zein eskubide urratzen zaio administrazioan lan egin nahi duen langileari? Funtzionarioak hizkuntza ofiziala ez ezagutzeko eskubidea arautua dago? Ezjakintasunerako eskubide hori, non dago jasoa?
Konstituzioaren 23.2 artikulua
https://www.boe.es/legislacion/documentos/ConstitucionEUSKERA.pdf
Orduan, 23.2a aipatuta, ados egongo zara administrazioko postu batzuetarako unibertsitate karrera eskatzeak berdintasuna urratzen duela, ezta?
Ba al dakizu Espainiako Administrazio Orokorrean goi karguetara sartzeko, derrigorrean ingelesa edo frantsesa jakin behar direla. Horrek ere urratuko du 23.2a, edo?
Poliziei edo suhiltzaileei maila minimo bat eskatzea ere diskriminatzailetzat izango duzu, noski.
Eta ez egin tranpak: 23.2ak administrazioan sartzeko diskriminazioa debekatzen du, ez du inon esaten funtzionario batek hizkuntza ofiziala ez ezagutzeko eskubidea duenik.
Nik dakidala, euskara ez da ADNan sartua dugun gauza bat, euskaldunok gurasoengatik jaso dugun misterio izkutu eta konfesaezin bat. Hizkuntza bat da, ikasi daiteke, karrera bat ikasi edo esfortzu probak prestatu daitezken bezala.
Baina, betikoa, zuk ez duzu elebakarrik molestatu nahi. Zuk argi duzu elebakarra dela aniztasuna, eta elebiduna dela xenofobia.
Mesedez, Sabin!
Aparte utzita 1978ko Espainiako konstituzioa txapuza besterik ez dela, eta honez gero, eta Espainiarentzat besterik ez balitz ere, berriztatu, berridatzi eta zuzendu behar luketela, 23.2 artikuluak dio “berdintasun baldintzetan”, eta “legeek ezartzen dituzten baldintzetan”; nire aburuz, alde batetik, guztiok Euskaraz jakin eta horixe da berdintasun egoera bakarra, ez bada Euskaraz ari garenok gure hizkuntza desjakin behar dugula (ez dakit nola).
Beste aldetik, legeek ezartzen dituzten baldintzak, baldintzak dira, eta horietako bat da Euskaraz jakitea, lurralde jakin batean, lurralde horri dagokion legea baita.
Ez dakit zertaz aldarrikatzen duen Sabinek artikulu hori, ez baitu ekartzen ezer berezirik…
berezia dena, hark eta epaileek egiten dituzten interpretazio baztertzaileak.
Orduan konsti hori por kulo Hartzera igorri behar da, eta harekin batera konstituzionalista guztiak.
Nik nolanahi, Nagore, nahiagoko nuke hizkuntza ere besteekiko errespetu handiagoz erabiltzea iruzkinetan…, ez dakit zer dioketen horretaz ZuZeukoek…
Eta txizarena zer dugu bada? Euri urreztatua? Ez zara nor errespetua zer den zertzeko.