Zabalik dago 2024ko Lanhitz deialdia
Zabalik dago 2024ko Lanhitz deialdia –
Eusko Jaurlaritzaren Lanhitz programaren helburua da enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea, baita euskara entitatearen kudeaketa-sisteman txertatzea ere. 2024ko deialdian ere 4 talde daude, diruz lagun daitezkeen ekintzen arabera.
- Lehenengo multzoa: lantokian euskararen erabilera, ezagutza edo presentzia indartzea helburu izan behar dute aurkeztutako ekintzek.
- Bigarren multzoa: entitateak 2024an, lehenengoz, diagnostikoa eta euskara-plana egingo ditu, entitatearen jardueran euskara pixkanaka txerta dadin. Hautaz gain, euskararen erabilera sustatzeko jarduera solteak ere egingo diren adierazi behar da. Horrela bada, jardueren helburuak eta horien deskribapena ere zehaztu beharko dira.
- Hirugarren multzoa: eskatzaileek aurkeztu behar dituzten kudeaketa-planek EMEren araberakoak izan behar dute.
- Laugarren multzoa: entitateak euskararen erabilera indartzeko hizkuntza-proiektu estrategiko bat garatzea. Entitateak nahi duen markoa erabili dezake proiektu hori garatzeko.
Diruz laguntzen diren kontzeptuak:
- Itzulpenak
- Aldibereko itzulpen zerbitzua
- Langileen euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak
- Langileentzako prestakuntza-ikastaroak euskaraz
- Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak
- Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak
- Softwaregintza
- Ekintzen edo plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena
- Erakundearen diagnostikoa eta euskara planaren diseinua (2.multzoa)
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago uztailaren 8ra bitartean, hau barne.
Eskabidea bideratzeko hemen sakatu.