XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita
XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita –
Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta eztabaidatzeko helburuarekin. Urriaren 19an egingo dute Eibarren eta izena emateko aukera zabalik dago www.ueu.eus helbidean.
Euskararen egungo normalizazio ereduak goia jo duen zantzuak nabari dira hizkuntza zeharkatzen duten arlo gehienetan: hezkuntzan, helduen euskalduntzean edo erakunde publikoen normalizazio prozesuetan, lan munduaren euskalduntzean, kultur transmisioan edota esparru komunikatiboan, besteak beste. Horrek guztiak eragin zuzena dauka euskararen transmisioan eta biziraupenean, kale erabilera datuek adierazten duten bezala.
XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitzeko eztabaidatu beharra dago. Ez asko edo gutxi egin dugun aztertzeko baizik eta zer behar dugunaren inguruan eztabaidatu eta akordioetara heltzeko. Jardunaldi hauen asmoa herri honetan abiatu beharreko eztabaida horri bere ekarpena egitea da.
2022-10-19 Eibarren, UEUren egoitza akademikoan eta Armeria Eskolan
- Izena emateko, HEMEN.
- Irakurri Urko Aiartza TM eLab-eko zuzendariari egindako elkarrizketa: “Hizkuntz politika estatu politika da edo hala beharko luke”
09:00-09:15 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:15-09:30 |
Sarrera eta ongi etorria.
|
|
09:30-10:00 |
HITZALDIA: Euskararen egoeraren argazki azkarra.
Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab) |
|
10:00-10:30 |
HITZALDIA: Hizkuntza politikaren beharraz.
Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab) |
|
10:30-11:00 |
Atsedenaldia. |
|
11:00-12:30 |
MAHAI-INGURUA: Gaur egungo marko legalen mugak eta zirrikituak.
Moderatzailea: Zelai Nikolas (abokatua) |
|
12:30-14:00 |
MAHAI-INGURUA: Tokiko hizkuntza politikaren gobernantza: udalak, eskualdeak, arnasguneak.
Moderatzailea: Aize Otaño (Txillardegi Gogoeta Gunea) |
|
14:00-15:00 |
Bazkalordua. |
|
15:00-16:30 |
MAHAI-INGURUA: Hizkuntza politika Nafarroan, Ipar Euskal Herrian eta EAEn: uneko egoera, aukerak eta lehentasunak.
Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab) |
|
16:30-16:45 |
Ondorioak eta aurrera begirakoak.
|