Xabier Amurizak euskal aditzari buruz proposatzen duena. Eta zuk zeuk zer diozu horretaz?
Xabier Amurizak euskal aditzari buruz proposatzen duena. Eta zuk zeuk zer diozu horretaz? –
Euskal aditza erraztea eta laburtzea proposatu zuen Xabier Amurizak, orain hamar urte argitaratutako “Zazpi ebidentzia birjaiotzarako” saiakeran (LANKU/2012)
“Aditzaren %50a inoiz ez da erabiltzen. Geratzen den 50aren erdia (osoaren 25a) oso gutxitan eta oso gutxik darabil… Zertarako dira sekula erabiliko ez ditugun aditz-paradigma amaigabe horiek, ikasleen eta hiztunen buruak alferrik apurtzeko ez bada? Zer egin genezake nahitaez erabili beharrekoak diren, baina zuzen eta erraz erabiltzerik lortu ezin dugun beste aditz-forma amaigabe horiekin?... Hizkuntza normal eta normalki “leihakor” batean, hiztunek masiboki eta erraz menperatzeko modukoa izan behar du aditzak…Begiratzen zaion tokitik begiratu, euskal aditza da euskararen problemarik larrienetakoa…”
Irakurri diodan azken elkarrizketan, gauza bertsua proposatzen du orain ere Amurizak, orduko arrazoin berdintsuak erabiliz:
“Hasteko, aditza ez du inork menderatzen. Forma arruntez ari naiz. ‘Ikusi nizun’ esaten da. ‘Zer ikusi zenidan?’, txiste hori jada ez da ulertzen. ‘Zu’. Orduan ‘zintudan’ izango da. Lortu behar dugu aditz sinple bat. Nobelako hizkuntzan hori egiten dut, eta ulertzen da. Badago mito bat gure aditzaren konplexutasunaz, baina erredundantzia aspergarri bat da. ‘Neuk emango dizkizut giltzak’, adibidez. ‘Neuk emango zuri giltzak’ ulertzen da.”
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230316/poz-olatu-bat-sentitu-nuen-hori-da-gehien-baloratzen-dudana
Nik ez dakit zer pentsa: euskara erraza, erabilgarria ala euskara “aberatsa”. Neure esku balego, ez nuke jakingo zer aukeratu (eskerrak nire esku ez dagola !!)
Eta zuk zer diozu Amurizak proposatu zuen eta proposatzen duen horretaz?
Beste hizkuntza batzuk aditza erraztu zutela irakurri izan dut…
Xabier Amurizak euskal aditzari buruz proposatzen duena. Eta zuk zeuk zer diozu horretaz?
Aurrenic, Euskaltzaindiac onharturic dituen adizqui guztietaric eliminatu behar lituzque nehoiz ere nehorc ere erabili ez dituen guztiac, % 50 baino ascoz guehiago direnac.
Adibidez,
“diezazkizuegun” beçalaco forma inventatuen ordez litteratur traditionecoac sarthu: dietzazuegun eta deizueguzan.
Mendebaldeco deutsot/deutsat moducoac onhartu “diot” dagoen maila berean jarriz. Benetaco guztiac euscaldun guztioc eçagutu behar ditugu.
NORI delacoarequico concordancia’ ez da certan obligatorio içan behar.
ETC.
Hau da benetaco euscara batuaren alde!
Adeitsuqui
Beno, gauza bat da “geniezaizkiokeen” eta horrelako puzleak baztertzea (natural egiten dute bazterketa hori hiztunek), baina “nizun” eta “zintudan” arteko bereizketa zalantzan jartzeko modukoa bada, jar ditzagun zalantzan ergatiboa eta beste hainbat kontu.
Beti euskarari eskatzen zaio sinpletasuna. Gaztelania ikasteko subjuntiboa infernu bat da adibidez anglosaxoientzat, baina inork ez du proposatzen pelikula zaharretako indioak bezala hitz egitea “yo querer tu venir ayer”.
Jakina, bi hizkuntzen egoera desberdina da, eta HORIXE da arazoa, ez hizkuntzak berak omen duen konplexutasuna. Euskaraz egiten ez duten gaztetxoen arazoa ez da “nizun” edo “zintudan” bereizi ezina, arazoa da ez dutela euskaraz egiten eta ondorioz ez dutela ondo menderatzen hizkuntza (ez aditza, ez ergatiboa, ez beste gauza asko: adibidez “hauek bi” “hauek hiru” modukoak gero eta gehiago entzuten dira, eta horren arrazoia ez da “bi hauek” konplexuagoa izatea).
Halaxe da, sinpletasuna edo sinplifikazioa beti eskatzen zaio hizkuntza gutxituari baina ez menperatzaileari. Ingelesak esaterako, hizkuntza erreza delaren ospea du, Baina aditzak hiru formatakoak bakarrik badira ere, preposizioekin konbinatuta ditxosozko phrasal verben konbinazio mugagabeak eratzen dira, aditz berarekin esanahi erabat ezberdina dutenak. Zeresanik ez
fonetika eta idazkera erabat inkoherenteak direla eta hainbat buruko min eragiten dituela, baita ingelez hiztunen artean ere. Edo he/she izenordea etengabe noiz erabili pentsatzen egon behar izatea ere, zelako buruhaustea!
“Hizkuntzak berak omen duen konplexutasuna”, izan ee, hiztunak duen ahalmenaren parekoa da. Hiztun batek 3.000 hitz erabil dezake bere errepertorioan, beste batek 5.000; hizkuntzaren (edozein hizkuntzaren) zehaztasun maila inoiz iritsi izan bada, une hartan hala behar zuelako (zutelako) hiztunek. Euskaraz bereiztzen ziren (jakina) -tzean, -tzerako, -tzerakoan… eta gisakoak. Orain horiek denak bakar batera bildu dira, esanahiari iruzur eginik. Edo eta, herriren batean, “berriz” eta “berriro” argi asko bereizten ziren; orain… Edo eta, gaur egun, “ari dizkizute” bezalako perla beltzak irakur daitezke (non konplexutasunera jo den, sinpleagoa baita “ari dira”).
Hiztunak du ahalmena lexiko zabala baliatzekoa, hiztunak du ahalmena aditz moldeen eta gainerakoen forma zehatzagoak…
Ingelesez, adibidez, ez da irakasten “thou” bigarren pertsona; Euskaraz bigarren pertsonaren esistentzia (hi) ezaguna da, baina ez dakigu bereizten hori eta alokuzioa… (ez eta mugagabea ongi erabiltzen ere, edo singularra zenbaki eta besterekin…).
Pentsa, ez dugu ikasi ez eta Donostiaren izena… ez eta Iruñearena deklinatzen ere…
Ez dezagun aipa hizkuntzaren sinpletasuna, zinez hiztunarena delarik.
indiar batec dioscu:
“Beno, gauza bat da “geniezaizkiokeen” eta horrelako puzleak baztertzea (natural egiten dute bazterketa hori hiztunek).”
Uste dut adizqui inventatuen ordez, naturalac erabilten ditugunoc escubide ossoa daducagula haiec valiatzecotzat:
geniezaiokeen
= geniezakeon, geinkion
geniezazkiokeen
= genietzakeon, geinkiozan
Ken bedi euskara batutic “euscara” behin ere içan ez den parte artificial guztia. Erdia, aleguia!
https://youtube.com/watch?v=6UgHgbQC75s&feature=shares
6192 ençunaldi
Adeitsuqui