Urepelen euskaraz lehentasunez!

Urepelen euskaraz lehentasunez! –

Joan den maiatzean 18an Urepelen eskultura bat ezarriz, Nafarroako Gobernuak errepresio frankistaren biktimentzat justizia eskatu zuen (ikus: www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernuak-memoria-historikoaren-toki-izendatutako-gr-225-ibilbide-luzea-osatu-du-urepelen-eskultura-batekin). Baina aurkezpen taulako idazkian, lehentasuna gaztelerari eman dio!

Urepelen euskaraz lehentasunez!

Euskal Herrian, euskara hainbatetan ukatua da edo bigarren mailako hizkuntza bezala tratatua da, hemen bezala. Hori injustizia da!

Ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek euskaraz hitz egiten du eta Ipar Euskal Herrian euskararen karrikako erabilpena apaltzen ari da.

Egoera horretan euskararen erabilpena apaltzen segituko da, zeren hizkuntza baten erabilpena haunditzeko, herritarrak lehentasunez hizkuntza horretan mintzatu behar dira.

Nafarroako Gobernuak justizia eskatzen du injustizia gauzatuz!

Lasterketa batekin Ezkabako iheslariak omendu zituzten. Ekimen bikaina. Baina Nafarroako Gobernuak ahantzi ote du 2015ean Urepeletik abiatu zen lasterketa batek euskara omendu zuela?

Euskal Herrian lehentasunez euskaraz ! Justizia hori ere da !

Injustizia guzien aurka borroka giten !

Gora Ezkabako iheslariak eta gora euskara!

nafarroa bEHErea

Nafarroa Behereako Euskal Herrian Euskaraz

2024.08.04

Urepelen euskaraz lehentasunez!

Euskal Herrian Euskaraz (EHE), herri mugimenduko eragile euskaltzalea gara #MugarikGabekoEuskara

Zer duzu buruan “Urepelen euskaraz lehentasunez!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude