Unibertsoa (Atik Zra)

Unibertsoa (Atik Zra) –

Bakoitzak ikusten du unibertsoa ikuspegi batetik, posizio batetik, kokatuta dagoen lekutik (eta bere buruko eskema mentaletatik iragazia, jakina). Eta gauza bera gertatzen da hizkuntza biziberritzearen unibertsoarekin (edo pluribertsoarekin). Bakoitzak berea ikusten du, ikustekotan.

Unibertsoa (Atik Zra)Izan ere, zer ikusten dute erdaldunek (orokortzen ari naiz, badakit) gurean hizkuntza politika aipatzen denean? Nire ustez, gauza nagusi bi: eskoletako hizkuntza ereduak (A, B edo D) eta administrazioetako hizkuntza eskakizunak. Nagusiki bi horiek. Ohar bat: erdaldun eta euskaldun berbak ez ditut erabiltzen jakintzari erreferentzia eginez, praktikari erreferentzia eginez baizik.

Eta zer ikusten dute euskaldunek? Eta zer euskaldun kontzientziatuek? Ba, horiek ikuspegi zabalagoa izan ohi dute. Eskakizunak eta hizkuntza ereduaz gain, ikusten dute askotan beste elementu batzuk ere, erabilerari eta praktikari lotuagoak (edo erabilera edo praktika ezari lotuagoak, ifrentzua eta aurkia). Eskubideak aipatzen dira sarritan (eta ez hizkuntzak ez jakiteko eskubideak), ez dakit non dena erdaraz dagoela, eta abar (kontuan hartu, mesedez, orokortzen ari naizela eta ez ahaztu euskaldun orok daramala bere barruan soziolinguista bat).

Unibertsoari begiratzeko moduak. Eta unibertsoa eraikitzeko moduak. Eta berdintasuna, ekitatea eta abarrak begiratzeko moduak.

Unibertsoa (Atik Zra)