UEUk doako 14 ikastaro, Nafarroako hezkuntzarekin elkarlanean
UEUk doako 14 ikastaro prestatu ditu Nafarroa –
UEUk doako 14 ikastaro prestatu ditu Nafarroako hezkuntza departamenduarekin elkarlanean
Azken bi urtetako bideari jarraituz, aurten ere UEUk eta Nafarroako Hezkuntza departamenduak hitzarmena sinatu dute Nafarroan euskarazko formazioa sustatzeko helburuarekin. Akordio honen baitan UEUk 14 ikastaro prestatu ditu, guztiak DOAN. Lehentasuna Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute.
UDABERRIKO IKASTAROAK
- Adimen gaitasun handiko ikasleei erantzuna eskolan: eguneroko erronka. Apirila. Matrikula zabalik!
- Idazkera kolaboratiboa konstruktibismoan; hizkuntza idatziaren garapena eskolatzearen lehen urteetan. Apirila. Matrikula zabalik!
- Adimen emozionala ikasgelan. Maiatza. Matrikula zabalik!
.
UDAKO IKASTAROAK
- Errealitatea kontatzeko manerak. Ekaina.
- Lankidetzan oinarritutako idazketa hizkuntzak barneratzeko. Ekaina.
- Ipuin parekideak sortzen. Ekaina.
.
UDAZKENA
- Aniztasuna landuz, LGTBIfobia gainditu. Iraila.
- Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen. Iraila.
- Bileren dinamizaziorako teknikak. Iraila.
- Psikomotrizitatea, mugimendu eta jolas librea. Iraila.
- Proiektu bidezko metodologiak. Urria.
- Adimen Anizkunen teoria: begirada aldaketa. Urria.
- Itzulpengintzaren hasi-masiak irakasleentzat: hainbat baliabide eta gako. Urria.
- Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak. Azaroa.