«Traineruko hizkuntza nagusi euskara izan dezaten animatu nahi ditugu arraunlariak, euskararen aldeko erreferente sozial izan daitezen»

Traineruko hizkuntza nagusi euskara –

Traineruko hizkuntza nagusi euskara
Argazkia: Imanol Lasa, Gipuzkoako Artxibo Orokorra (GFA). CC BY-SA 3.0

Kontxako estropadaren kariaz datorren igandea arraunaren egun handia izanik, Euskalgintzaren Kontseilutik euskara erabiltzeko deia egin nahi diegu Euskal Herriko arraun-talde eta arraunlariei. Ikus-entzunezko emankizunetan izan diren aurrerapenen ondorioz, traineruko kideen arteko solasa ikuskizunaren parte garrantzitsu bihurtu da.

Era berean, jakina da euskara bezalako minorizatutako hizkuntzen normalizazio eta biziberritze prozesuetan erreferente sozial diren pertsonen hizkuntza praktikek nolako eragina duten.

Horregatik, eta aintzat harturik arraunlarien gehiengoa euskalduna dela, traineruko hizkuntza nagusi euskara izan dezaten animatu nahi ditugu arraunlariak, eta jarrera horren babesle eta bultzatzaile izatera arraun-talde eta federazioak. Euskararen normalizazio eta biziberritzea guztion zeregina da.

«Traineruko hizkuntza euskara izan dezaten animatu nahi ditugu arraunlariak, euskararen aldeko erreferente sozial izan daitezen»

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude