Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…
Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero… –
“Yo creo que por supuesto que tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero a la vez entender que la barrera idiomática hace que no lleguéis a muchos que por esa barrera no nos enteramos ni papa, no se puede tener todo”.
Bertoko erdaldun “txit kosmopolita” baten hitzak dira. Oso ohikoak bestalde; nonahi eta noiznahi entzun daitezkeen horietakoak, euskaldun bat, “kosmopolita” erdaldun elebakarren aurrean euskaraz hitz egitera ausartuz gero.
Bertoko erdaldun gehien-gehienek, euskaraz hitz egiteko baimena ematen digute… “baldin eta”. Baldin eta, euretariko bat inguruan ez badabil. Baita hamarreko koadrilla batean “kosmopolita” hori bada euskaraz ulertu ere egiten ez duen bakarra. Edo ulertu arren, ahalegina eskatzen dionez gero, ulertu ere egiten ez duela esaten duen horietakoa bada.
Bertoko erdaldun “progreenek” ere, euskaraz egiteko baimena ematen digute… baldin eta intimitatean egiten badugu euskaraz. Horrela pentsatu, eta sarri, esan ere egiten dute. Okerrena da, euskaldun askok onartu egiten duela irizpide hori, baita hezurretaraino barneratu ere.
Euskaraz jarduteko eskubidea daukagu erdaldunek emandako neurrian. Kitto. Erdaldunak molestatu gabe beti ere. Ugazabak eurak baitira, eta morroiak gu geu, onartzea atsegina ez bada ere. Arazorik handiena ez da ugazaba erdaldunen nagusikeria baina.
Lanpostu batean jarduteko euskara exijitzea “inposaketa eta diskriminazio” onartezinak ei dira, baina lanpostu guztietan jarduteko española edo frantsesa exijitzea, naturala, bidezkoa eta logikoa, denok baitakigu erdaraz… mendetako inposaketa-politikaren ondorioz.
Euskaldunon artean hain zabalduta dagoen morrontzarako joera da arazorik handiena halere. Sumisioari “edukazio” esateko ohitura hedatua. Arrotza beti eroso senti dadin, burua makurtu eta gure eskubide oinarrizkoenak bazterrera uzteko jardun madarikatua. Halanola, oraindik euskaldun izatearen harrotasuna gordetzen duten euskaldun apurrak gaitzestekoa, harrapazank!
Noiz arte Tom Osabarenak egitea? Noizko INTSUMISIOA?
Aupa, Jonjo. Nola bideratuko zenuke intsumisio hori? Badakizu zenbait egoera eta tokitan oso zaila dela erdarara ez pasatzea, eta kaltea ere ekar diezagukeela euskaraz tematzeak. Nondik eta nola proposatzen duzu hastea?
Adibidez, nik uste dut ekintza kolektiboa izan behar dela ahal den guztietan, taldeak indarra ematen baitu, eta estresa kentzen norbanakoari.
Tokian-tokian…
Lehenik, horrelakoak jaurtitzen dizkigutenei, patxada galdu gabe baina argi eta garbi esan behar zaie ez direla nor, besteoi zein hizkuntzetan jardun behar dugun esateko. Erdaldun gehien-gehienek barneratuta dute euren presentzian (ez eurei, kontuz, euren presentzian baizik) erdaraz jardutera behartuta gaudela, “errespetuagatik”. Okerrena da, euskaldun gehienek ere, hori barneratuta dutela. Hori desmontatzetik hasi behar genuke, Altsasun bezala, Sestaon edo Gaztelun…
Nik ere hasiera batean zuek bezala pentsatzen nuen: TELP tailerra, intsumisio estrategia taldean bestela estresa norbanakoari… guzti hau pitokeria hutsa zela ohartu nintzen arte. Lantokian bazegoen bat euskararekiko nahiko errebeldea, harek ikasi zain bageunden azken juizioa iritsiko zitzaigula alegia. Postak euskaraz eta erdaraz bidali beharra zeuden… nahikoa da! Esan nuen arte. Egun batean bereak eta bi bota nizkion putakume hari, postak euskara hutsean idazten dizkiot berari bakarrik denean ere. Eh! Emaitza: ikusi egin behar da burua nola makurtu duen eta nola ari den aurrerapausuak egiten euskaraz ikasten. Jada berak ere barneratu du eta postak euskara soilik idazten ditu. Bilerak ere euskara hutsean. Hor amaitu zen dena! Eta bera uste dut azkenaldian gustura dagoela, aurrerapausu handiak egin dituelako eta integratuago sentitzen delako. Hori da bidea! Eta beste guztia autoengainuan erortzea da. Inora eramango ez duten borroka dialektikoetan sartzea alfer-alferrik da. Nik jada dena euskaraz hitz egiten dut. Batzuk ulertzen didate eta erdaraz erantzun. Nik ez diet hauei ezer esango. Nik euskaraz, eta besteak nahi duena egin dezala. Ez duela ulertzen?! Nik ez dut hizkuntzik aldatzen, ez dakit erdaraz hitz egiten, ulertzen dudan arren. Berak aurkitu beharko ditu bideak. Beste guztia bere amarruan erortzea da. Gilen, eta nik ez dut estresarik sentitzen, eta ez nago intsumisio kolektiboa antolatu zain, beste ez dakit zenbat TELPA eta hitz egin ostean dena zaborrontzian gelditzen da eta. Piercing gutxiago, kamiseta erreibindikatibo gutxiago, estetika atsebetsero gutxiago eta hasi behingoz euskaldun izaten! Tabernan joaten zaizkizue eta indarrak!
Neu, mundu guztia ez da zu eta ez da zure testuinguru eta egoeran bizi. Zure lanean erdaldun bakarra beharrean hamar egon balira gauzak beste era batean, flexibleago, egin behar izango zenituzketen agian. Gainera, kontatu duzun kasuan taldearen babesa zeneukan, ezta? Euskaldunekin behintzat enpatia apur bat erakusteak ez dizu minik egingo.
Gilenekin ados.
Neurtu zure hitzak “Neu”. Eskerrik asko.
Ondo egin dek, motel! Beti ez da posible zuk egindakoa, baina harrotasun, ohore ta adore pixka bat sikiera behar dugu.
Hor eta hemen bada hizkuntz intsumisioarena pentsatzen eta bideratzen hasteko balia litekeen materialik. Batzuk hizkuntzaren esparrura egokitu beharko lirateke nahitaez. M. Roitman Rosenmannen “Breve manual actualizado del golpe de Estado” liburuan dakarrenaz pentsatzen ari nintzen. Gene Sharpen liburu klasikotik jasotako berrehun metodo ezbiolento zerrendatzen ditu dozena bat orrialdetan.
Halaz ere, zuzenagoak eta egokitzapenik behar ez dutenak interneten bertan aurki daitezke. JJk aipatzen duenarekin lotuena Kataluniako Plataforma per la llenguak proposatzen duena: https://interactius.ara.cat/viureencatala.
Horrekin batera, badira gurean maizago erabili beharko liratekeen tresnak ere (kontseilua.eus, uema.eus, behatokia.eus, akuilari.eus, euskalherrianeuskaraz.eus…).
Guztioi diozuet: lehenbizi errespetua norberari eta besteei. Hori gabe ez dago ezer lortzerik. Politikan ez sartu eta euskara politikatik at mantendu. Tontakeria badirudi ere, uste baino garrantzitsuagoa da: janzkera eta estetika zaindu: ez gaitezen 7 apellidosi gauzak bandejan jartzen ibili. Hitz egiterakoan eta jokamoldean klasea izan, profesionaltasuna eta jatorra. Hori guztia eta gero, nortasuna izan behar da: errespetua jartzeko eta errespetatua izateko. Eta hori guztia betetzen denean, zinez diozuet, heldulekurik gabe gelditzen direla eta burua makurtzen dutela. Bitartean, helduleku bila eta zurekin jolaserako gogoarekin ibiltzen dira. Eta hori da egin behar dena, eta funtzionatzen du. Lerdokontuetan ibiltzen dena, gero euskara erabili nahian hasten dena, galduta dago, heldulekua hartua diote. Gutxi gorabehera, irakasle batek ikasleekin izan behar duen tratua da izan beharrekoa. Irakasleak errespetua behin galduko du, gero ez du berreskuratuko eta. Ba horixe.
Oso gida interesgarria, Meredith (https://interactius.ara.cat/viureencatala).
Gure eskubideak eta duintasuna aldarrikatzen badugu lanik EHn. Aipatu dituzun erakundeetatik (erakunde publiko gehientsuenek utzitako hutsunearen aurrean) egin beharko litzateke lan sistematikoki horren alde. Eta horiek ez badute egiten, ba pentsatu beharko dugu nola ekin…
Katalanaren gidan hau nabarmenduko nuke:
A Catalunya, tant la llei 1/1998, de política lingüística (article 32.3), com la llei 22/2010, del codi de consum (article 128), estableixen que els preus dels productes i la informació que els acompanya, exposats tant a l’interior com a l’exterior de l’establiment, cal que estiguin, com a mínim, en català.
Com a clients que som, podem demanar si tenen la carta en català i, en cas negatiu, dir que ens agradaria disposar d’una carta o llista de preus en la nostra llengua, ja sigui al moment o més tard.
Badugu zer egin!
Neu-k aipatzen duen bidea da ezin bestean ibili beharrekoa. Noski, ez da toki guztietan bihar bertan ibiltzen hasi daitekeen bidea, eta alde horretatik normala da eta arrazoizkoa, bizi diren eremuaren ezaugarriak direla-eta horretan hasi ez daitezkeenak apur bat minduta erreakzionatzea, tokian tokiko bereizketa egin gabe idatzi duelako. Baina ezaugarri soziolinguistikoek bideragarri bihurtzen dutenean (une hori nola definitu, hortxe dago koxka), Neu-k adierazi bezala jokatu behar dugu euskaldunok. Gehiago esango nuke, jokaera hori une batetik aurrera orokortzen eta nagusitzen ez bada, euskara galdu egingo da. Eta beldur naiz batzuetan, kexaz kexa eta purrustaz purusta hori ahaztuta ez ote garen bizi.
Neuk delakoak: “Guztioi diozuet: lehenbizi errespetua norberari eta besteei. Hori gabe ez dago ezer lortzerik”
Alabaina, aurretik: “Piercing gutxiago, kamiseta erreibindikatibo gutxiago, estetika atsebetsero gutxiago eta hasi behingoz euskaldun izaten! Tabernan joaten zaizkizue eta indarrak!”
(Errespetu osoz, beti ere).
Janzkeraz eta estetikaz emango dizkigun aholkuen zain geratzen naiz.
“Neuk” aipatzen dituen hainbat konturekin, ados. Lehenik geren buruari errespetua. Eta horrela besten errespetua ere izanen dugu
Neuk esandakoari, beste kontu bat gehitu nahi nioke. Nik Iruñean Administrazioan beti euskaraz mintzatu izan naiz eta etekin ederra atera izan diot. Hamarretik 1ek edo bik euskaraz jakiten du eta gainerako 8k euskara gehixeago edo gutxixeago apreziatzen du. Irriparra ezpainetan eta edukazioz jokatuz, irabazia dugu afera. Zenbat zuzemen ez ote ditut enantzatu? Zenbat azalpen adeitsu jaso?