Soziolinguistikaren inguruko ikerketa-lanak
HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondoko ikasleen lanak eskuragarri daude ikastaroko webgunean.
HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondoko ikasleen zeregin nagusietako bat izan ohi da gai zehatz baten inguruko sakontze egitasmoa lantzea. Ikasleek aukeratzen dituzte aztergaiak: enpresa/erakunde jakinetako hizkuntza-plangintzak, udalerri jakinetako euskararen egoera, sare sozialak eta hizkuntzak, eleaniztasuna hezkuntzan, motibazioa… Irakasle-adituen laguntza izaten dute ikasleek lana aurrera eramateko.
2014/2015 ikasturteko ikasleen lanak hasi gara webgunean zintzilikatzen. Lanen artean, honako hauek topa ditzakezue, esaterako:
- Euskalgintza eta feminismoaren arteko sinergiak
- Tolosako euskaltegia eta mintzalaguna egitasmoa
- Etxepare Institutuaren irakurletzak atzerriko unibertsitateetan
- Mutrikuko euskararen erabilera datuekin jolasean, eta aurrera begira zer?
Hemen dituzue plazaratu ditugun lan guztiak: http://hiznet.asmoz.org/index.php/ikerketa-lanak
Lan sakonak izaten dira gehienak, eta proiektu zabalago batzuen abiapuntu beste batzuk. Nolanahi den, interesgarriak guztiak. Gai horien inguruko interesa duenak, badu zer irakurria!
Ikastaroaren webgunea hauxe da: http://hiznet.asmoz.org/
Informazio gehiago: hiznet@asmoz.org // Tlf: 943 32 63 98