Rosalía eta Bizarrap… euskaraz! (Kai Nakai)
Rosalía eta Bizarrap… euskaraz! (Kai Nakai) –
Kai Nakai kantari gasteiztarrak euskaraz eman ditu, Tik-Tok plataforman eta arrakasta izugarriz, Rosalíaren “Despechá” eta Bizarrapen “Quédate”, udako kantuetako bi.
Udako musika panorama gogor astindu dituztenetako bi artista dira Rosalia eta Bizarrap, lehenak Barakaldoko zuzenekoan eta bigarrenak Gasteizko jaien hasieran erakutsi dutenez. Euskaraz ere entzun ditzazkegu orain, laburrean bada ere, Kai Nakai kantariaren eskutik. Hona bideoak:
Rosalíaren “Despechá”
@kai.nakai Proponed más canciones y mencionad a @La Rosalia a ver si lo ve ? #fyp #viral #kainakai #euskalherria #euskaldunaktiktoken #euskaltiktok #euskara #rosalia #despechá ? ROSALÍA DESPECHÁ EUSKARAZ BY KAI NAKAI – Kai Nakai
Bizarrapen “Quédate”
@kai.nakai @bzrp cuando le damos con una canción en euskera? ?? @Quevedo temazo ? #fyp #viral #kainakai #bzrp #bzrpmusicsession #cover #comosonariaeneuskera #euskaldunaktiktoken #euskalherria #euskaltiktok #euskara #cover ? sonido original – Kai Nakai
Perreo feminista
Durangoko Azokako lehen sormen beka irabaztean ezagutu genuen gurean Kai Nakai, erregetoi feminista euskaraz jorratzen duen Iratxe Aguileraren egitasmoa.
Gasteiztarrak “Baimenik gabe” izeneko lanarekin egin zuen debuta 2020an, eta “Maitia” izeneko bost kantuko Ep-a plazaratu zuen 2021ean zer eta…. kasette formatoan! Tartean, ika-mika bat ere izan zuen Chill Mafiarekin. Azken hauek Durangoko Azokan jasotako saria kritikatu zuten, eta Kai Nakaik itzel erantzun, “Hamabost mila” kantuarekin.
Rosalía eta Bizarrap… euskaraz! (Kai Nakai)