Osasunbideak ezkutatzen duena
Osasunbideak ezkutatzen duena –
Irailaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erizaintzako zerrendak egiteko deialdi publikoa. Hartan esaten zen alemanak, frantsesak eta ingelesak 2 puntu ematen zituztela bakoitzak, baina, beti bezala, euskararen puntuazioa ezkutatzen zen. Gobernu Irekiaren bidez informazio hori eskatu, eta, hilabetera, erantzuna jaso dugu. Zenbat puntu ematen ditu euskarak Nafarroako hegoaldean? Ez digute esan, eta indarreko arauek ez dute deus esaten, baina guk argituko dugu: Osasunbideak ez du euskara baloratzen Nafarroako Erriberan. Alemanak 2, euskarak 0. Zenbat eremu mistoan, lanpostu gehien dauden tokian? Alemanak 2, euskarak 1,17. Eta “eremu euskaldunean” bakarrik ematen ditu puntu gehiago: Alemanak 2, euskarak 2,34. Seguru gaude: Osasunbideak informazio hauek ezkutatzen segituko du hurrengo deialdietan ere. Egia esan, jada horrela jokatu du emagin izateko deialdian (urriaren 30eko NAOn argitaratua). Tira ba, jarraitu beharko dugu gardentasuna eta gure hizkuntzarenganako errespetua eskatzen.
Foruzain-kabo izateko Erriberan, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu. Euskarak, ZERO…
Erizain izateko Erriberan: Alemanak 2, euskarak ZERO. Eremu “mistoan” 2 / 1,17. Eremu “euskaldunean” 2 / 2,34.
To aldaketa!
“Zorionak” Geroa Bai eta EHBildu!