Osasun mentala, aniztasunaren kudeaketa eta talentua aztergai ‘Elkarrengandik ikasiz’ solasaldietan
Osasun mentala –
Bai Euskarari Elkarteak ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak antolatu ditu laugarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Proiektu honen bitartez, enpresen arteko harremanak areagotu nahi ditugu eta euren kezkak, interesak eta erronkak zein diren ezagutu nahi dugu, hausnarketarako plaza bat partekatuz eta elkarrengandik ikasteko aukera eskainiz.
Bai Euskarari Elkartearen helburua da lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea. Xede horren barruan kokatzen dugu proiektu hau ere, Euskal Herriko enpresei ikasteko baliabide berri bat eman nahian.
Aurtengo edizioan, osasun mentalaz, aniztasunaren kudeaketaz eta talentuaz arituko gara. Solasaldi bakoitzean, hiru lagun elkartu ditugu eta solasean jarri ditugu, gidari baten laguntzarekin. Beasaingo Igartza Jauregian grabatu genituen solasaldiak eta maiatzaren 7an estreinatuko dugu lehenengoa.
Lana eta osasun mentala
- Aitor Guisasola Yeregui Osalan
- Izaskun Landaida Larizgoitia Eragintza Fundazioa
- Larraitz Urrestilla Beloki Orkli
- Arantxa Arza Lasa Euskadi Irratia
Aniztasunaren kudeaketa enpresetan
- Javier Arrieta Idiakez Deustuko Unibertsitatea
- Iñaki Lete Jauregi ABB Niessen
- Joanes Marquet Lopetegi Enpresabidea
Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean?
- Jon Gurrutxaga Mongelos Gipuzkoako Foru Aldundia
- Ainhoa Fernandez Ortiz ULMA
- Edurne Ruiz Arregi Mondragon Unibertsitatea
- Jasone Aretxabaleta Osa INDeus