Osakidetzarentzat euskarak ez du presarik
Euskara Plana onartu eta urtebetera Euskara Batzordeak osatu ere ez dira egin Osakidetzako hainbat Zerbitzu Erakundeetan.
Adibide moduan, Gasteizko Txagorritxu eta Santiago Ospitalak biltzen dituen Arabako Unibertsitate Ospitalean oraindik ez da osatu ere egin Euskara Batzordea, ezta osatzeko deia egin ere.
Osakidetzako Euskara Plana 2013ko abenduaren 3an onartu zen. Plan honen arabera Euskara Batzordeetan “erabaki nagusiak hartuko dira Euskara Planeko neurriak modu eraginkorrean betetzeari begira”. Pentsatzekoa da zertan dagoen neurri horien aplikazioa… Honela daude gauzak Osakidetzan.
Informazio gehiago: www.osaeus.info