Osakidetza-style: Euskara Batzordeak, erdaraz!
Batzutan adibide batek mila azalpen luzek baino gehiagok adieraz dezake: Arabako Unibertsitate Ospitaleko Euskara Batzordean parte hartzeko gonbidapena erdara hutsean bidali du bertako Zuzendaritzak.
Berandu, oso berandu, in extremis, urtea amaitzear dagoela, Osakidetzako Euskara Plana onartu zenetik urtebete igaro delarik, eta erdara hutsez! Euskara Batzordeko bileretako lan hizkuntzaz ez da ezer esaten gonbidapenean, beraz okerrena pentsatzen hasteko motiboak baditugu. Hortik aurrera, jarrera eta sentsibilitate eskasi honekin, zer espero dezakegu? Asmo eta hitz politetatik haratago, Osakidetzan euskara normalizatzea posible egingo duten erabaki eta neurri egokien zain jarraitzen dugu.
Informazio gehiago: www.osaeus.info
Putzactivity!
Duela egun batzuk Donostiako bilkuran, Euskara kontseiluko bileretatik itzultzaileak kentzeko proposamena atzera bota zuten PPSOEk ta EAJk, diskriminatzailea omen da Euskara kontseiluak daudenak Euskara jakin behar izatea.
RAEkoak Gaztelera ez jakitea zilegia izango zen?
Gaztelera munduan zehar zabltzeko misioa dutenak Gaztelerarik ez dute jakin behar?
Hau ere Elkarbizitzaren ajea izango da.
Tristeena, gehiengo batentzako ondo dagoela uste dudala da.