Osagaiz Osasun Zientzien Aldizkariaren ale berria kalean da
Osagaiz Osasun Zientzien Aldizkariaren ale berria kalean da –
OSAGAIZ osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berria argitaratu du, hementxe duzu ikusgai.
Ale honen editoriala Felipe Aizpuru Barandiaran zenari eskainia da, egindako ekarpen garrantzitsuenen omenez. Artikuluen artean ere eduki mamitsuak:
- Zitoeskeletoaren konplexutasuna espermiogenesian
- Immunoterapian aurrerapenak melanoma metastasikoaren aurka
- Online farmazia-arreta onkologiaren arloan: eredu pilotu berriak garatzen
- Parkinson gaixotasunaren biomarkatzaile klinikoen paperaren azterketa, ikuspegi epidemiologiko batetik
- Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan
- Hiperkolesterolemia Familiarra: patofisiologia, diagnostikoa eta tratamendua
Beti bezala, Dosi txikitan atala, KAT Kritikoki Aztertutako Testuak eta Farmazialarien Txokoa ere bertan topatuko ditugu. Ale honetan berrikuntza moduan Itzulpen eta egokitzapen bat ere badago. Eman begiratu bat!
bol: 4, zk: 1 (2020)