Ondarroan gazteleraz?
Ondarroan gazteleraz? –
ELA sindikatuak Ondarroako Udalari eskatu dio euskaratik gaztelaniara itzultzeko lanpostuen zerrenda zehazteko egiten ari den txostena. Eta hori egin arte, gainera, Udalak antolatutako bileretan sindikatuak ez omen du parterik hartuko.
Nola uler daiteke hori? Ondarroako Udala Uema Euskal Udalerrien Mankomunitatearen parte da, eta orain arte euskara hutsez funtzionatu izan du. Administrazioak euskaraz soilik lan egin dezakeela erakutsiz, eta aurkakoa esaten dutenen aurrean modu eredugarrian jokatuz. Gainera, ez da bakarrik herritarrenganako atentzioa euskaraz izatea. Udalaren barneko zirkuituak euskalduntzeko lan berezitua egiten ari dira Uemako udalerriak, eta hori, euskararen normalizazioan dihardugun eragileontzat, ezinbesteko urratsa da.
ELAk ere bere burua euskararen erabilera normalizatzeko ezinbesteko eragile gisa definitzen du urtarrilaren 31n bere webgunean argitaratutako idatzi batean. 2017ko maiatzean, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko protokoloa ere sinatu zuen, eta arrazoien artean aipatu langileen hizkuntza eskubideak bermatzeari begira neurri zehatzak biltzen dituela, eta beraiek badaukatela arlo horretan egiteko ekarpenik.
Argi ikusten da, bai, mota horretako jarrerekin ekarpenak zein norabidetan egin nahi dituzten, langileen hizkuntza eskubideak bermatu beharrean urratuz, alegia. Bestela, zertara dator Ondarroako Udalari jarritako eskari edo baldintza? Ez al da ba bertako langile eta herritarren eskubidea euskaraz jardun nahi badute, inork oztoporik jarri gabe horrela aritzea?
Iazko abenduaren 3an, sindikatuak euskararen egunaren harira argitaratu zuen oharrean honela diote: «Administrazioetan ez da baliabiderik jartzen langile zein hiritarrak euskaraz aritu ahal izateko», eta hara non, baliabideak jartzen diren diren lekuetan ELA bera den trabak jartzen lehena.
Idatzi tristea zinez.
Batetik, ez da “ELA sindikatua” Ondarroako Udalari erdarazko txostena eskatu diona, Ondarruko Udaleko ELAko langile batzuena baizik. Txostena erdaraz eskatu zuten, ez zutelako ondo ulertzen.
Jaurlaritzan ere, ELAkook euskaraz eta españolez eskatzen diegu dokumentazioa agintariei. Badirelako hainbat ELAkide euskara menperatzen ez dutenak, hain zuzen.
Esan behar da, dokumentazioa euskaraz eskatzen lehenengoak, eta duela gutxira arte bakarrak, izan garela Jaurlaritzan.
“Argi ikusten da, bai, mota horretako jarrerekin ekarpenak zein norabidetan egin nahi dituzten, langileen hizkuntza eskubideak bermatu beharrean urratuz, alegia”, diozu bestalde.
Gaizki ulertukjo zenuen langile horien eskaria.
Ez dute eskatu txostena euskaraz egin ez dadin, edo zabal ez dadin, ez.
Soilik eskatu dute erdarazko bertsio bat, txosteneko euskara administratiboa ez zutelako ondo ulertzen. EZ dute inoren eskubidea urratu.
Testua, euren lanpostuei buruzkoa, ondo ULERTU nahi zuten, ulertzen?
Hau txantxa da edo txantxa da? Adminstrari izateko azalpenak ez dituzte ulertzen baina gai izango dira euskaraz lan egiteko? Txantxa da ezta? Lanpostu hoietarako euskara beharrezkoa bada, kexa ez du ez hanka ta ez bururik, azapenak ulertu ez ta serbitzua emateko gai izango dira? Bai, gaztelaniaz. Ez dago aitzakiarik horrekin, gutxiago den lekuan, gutxiago lanpostu hoietan euskara behar bada. Aitzaki petrala gero.
Hombre, Sugaar, pentsatu behar dugu arazoa sortu zaien langileak ez direla administrariak izango, eskulanetan ari direnak baizik, herriko konponketak egiten dituen brigadakoak. Besterik ez genuen falta, administrariak izatea!
Alegia, testu inportanteak, ondo ulertu behar diren hoiek, gazteleraz idatzi beha direla. ¡Acabáramos!
Aurrekoak gutxi iritzita, honakoa ere gehitu duzu:
“Hara non, baliabideak jartzen diren diren lekuetan ELA bera den trabak jartzen lehena”.
Langile hauen eskariak ez du zure salaketarik merezi, eta azalpenik ere ez luke behar, hain da auzi sinplea, baina tira, ohitura batzuk ez dira aldatzen herri honetan, antza.
Ondarrun, Donostian, Bakion edo Urruñan bezala, herritar “euskaldun” asko eta askoren euskara maila erdarazkoa baino baxuagoa da. Oso sarri, dezente kaxkarragoa. Hortik (ere) erabilera datu pobreak, adibidez.
Administrazio-testuekin herritarrek arazoak izatea oso ohikoa da. Areago, asko eta asko dira, euskaraz lan egin arren, euren jardunean erdarazko iturrietara jotzen duten beharginak, españolez / frantsesez hobeto moldatzen direlako euskaraz baino.
Ziurrenik zeuk ere ezagutuko dituzu horrelako kasuak, urrunera begiratu gabe.
Ta hori konpontzeko den dena gaztelaniaz ematen diegu? Halare txantxa dirudi ere. ba al dakizu gaztelaniadun mordok, ulertzeko arazoak dituztela gaztelaniazko testu tekniko edo hizkuntza jasoan direnean? Ta hizkuntza hori ez dakitenentzako zeozer eskatzen dute? Hizkuntz errazagoa erabiltzea eskatze da? Ez, bestela erran nahiko luke ez daudela prestatutik hizkuntza hortan jarduteko, zentzurik ez duelako…. Gaztelaniaz azalpenak eskatu dituztenek bezalaze. Ez du ez hanka ta ez bururik ta kolonoen jokabidea dela gehituko nioke.
Azken pasarteaz, “Zer pentsatua ematen dute euskararen kaltetan egiten diren interesen araberako jokaldi horiek. Hizkuntzaren normalizazioan eragile aktibo izan behar bagara, beharrezkoa da horrelako jarrerak bazter utzi eta lanean diharduenari bidea libre uztea, bai herritarren eskubideak eta bai langileonak, behingoz errespetatuak izan daitezen”, nahiago dut ezer ez esan. Ez dago beharrik.
Langileei ez zaie ezer urratu, beraiek bete behar dituzte baldintza batzuek, azalpenak gaztelaniaz eskatuz, baldintzak aldatu beharko dira orduan, argi dagoelako duten euskara mailarekin ez direla gai bere lana ondo betetzeko. Bestela ez du zentzurik gaztelaniaz eskatzearena. Zer eskubide urratzen zaio langileari? Edo langile hoiek, euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen ari dituzte? Eskubideak? Zer eskubide?
Zer nahi dezu, JJ Agirre, txalotzea zuen afiliatuen jarrera? Joe, gauza bat da ulertzea haien jarrera, eta beste bat zure defentsa sutsua. Badirudi ELAk arrazoi osoa eta erabatekoa daukala eta LABek ezin duela ahoa zabaldu Ondarruan gertatua jakinarazteko.
Gertatutakoa argi dago.
LABeko euskara arduradunaren intentzioa ere bai.
Ez zaitez itsutu, gizona. LABekoak esan duena da ELAko afiliatuek euskarazko dokumentua jaso eta gaztelerazko eskatu dutela. Ondarroa izanik eta UEMAko kide izanik, ez zaiola ondo iruditzen, eta kritikatu egin du zuen afiliatuen jarrera hori. Zuk esplikazio bat eman duzu. Zer esan behar dugu denok (LABek, nik, ta mundu guztiak) zu gustura geratzeko? Oso ondo egin dutela? Ba ez, bakoitzak bere ikuspuntua dauka, zuei gustatu edo ez. Eta ikuspuntu hori azaltzeko eskubidea. Ez duzu ulertzen?
Izen abizenekin, “lagun”.
“Izen abizenekin, lagun”. Hori al da okurritzen zaizun erantzun inteligenteena? Dedio, a ze nibel patetikoa.
ELA-ko afiliatuek ERE batzutan besteok bezela hanka sartzen dutela onartu eta kitto! Ez da ezer gertatzen. Inor ez da perfektua. Euskeraren arnasgunetan euskera beharrezko egin behar dugu (beharra sortu) bestela akabo.
ELA-ko afiliatuek ere hanka sartzen dugu bai. Askotan. Ez da ezer gertatzen. Inor ez da perfektua.
Baina horrek ez du zer ikusirik Aurrekoetxea andrearen artikuluarekin.
Aurrekoetxeak oso gertakari arrunta dena, langile euskaldunek euskarazko testu konplexuak ulertzeko arazoak izatea, aprobetxatu du ELAri eraso egiteko eta oso zakar gainera. Arazoa ez da hanka sartze kontua.
Arazoa da batzuen sektarismo sendaezina.
Batzuen ez, denon saktarismoa. Hortik hasiko gara sendatzen. Ez beti bestearena ikusten, noizean behin norberarena ERE ikusten eta aitortzen.
Ba arazoa badute, erran nahi du ez daudela prestatutak bere lana euskaraz egiteko, ta dena gaztelaniaz eskatuz, inoiz ez dira prest egongo. Beraz ez, ez duzue arrazoirik. Agian eskakizunak errebisatu beharko dira langileen euskara maila egiaztatzeko, zure iruzkinarekin argi gelditzen bait da, egiaztatze hori iruzurra dela. Bestela arazo hoiek ez lirateke egongo.
Ea aklaratzen garen.
Juantxo, Hartsuaga, Unai… denok: zer ez da egia Aurrekoetxea andreak esandakoen artean? Gezurretan ari da? Egia da edo gezurra da testua itzuli arte «Udalak antolatutako bileretan sindikatuak ez omen duela parterik hartuko».
Beno, gezurra bada, ni lehena Aurrekoetxea andrea salatzen. Baina egia bada, ez al dauka Aurrekoetxeak munduko eskubide guztia gertaera hoiei buruzko iritzia emateko? LABeko afiliatuak izan balira hola jokatutakoak, ez al luke ELAk munduko eskubide osoa izango bere iritzia, bere kritika, kaleratzeko? Zein kristo zara zu, Juantxo, ELAri kritika egiten zaionean «sektarismo sendaezinaz» leporatzeko inori? Zer egin behar da hemen, ELAk ondo egindakoa txalotu eta gaizki egindakoa -edo gaizki iritzitakoa- ixildu? ELA zer da, botere faktiko ukituezina, kritikaezina, komentaezina? Nahikoa dugu, e! Formak zaintzea, ados, eta neu izango naiz lehena aholku horri kasu egin beharrekoa, baina ez pentsa 100.000 afiliatu edukitzeak inori adierazpen askatasuna ukatzeko eskubidea ematen duenik, ez horixe. Besterik ez genuen behar.
Eta orain esaidazue Juantxok, eta Agirrek, eta Unaik, eta Hartsuagak: Ondarroako gertaera horren protagonistak ELAko afiliatuak izan beharrean LABekoak izan balira, kasu berberean, motibo berberengatik, jarrera berbera hartuta, zuek hemen azaldu duzuen jarrera berbera erakutsiko zenuten? Bai? Benetan?
Aizazu Inazio, ez dut ulertzen zergatik aipatzen duzun nire izena bitan, hari honetan txintik ez dudanean esan. Zer pentsatzen dudan nik baino lehenago dakizulako ote?
Gai berari buruzko beste albiste batean egin dudan iruzkin bakarrean, bi gauza esan ditut: gertatutakoa kririkagarri iruditzen zaidala eta debatea ez dela batere eraikitzaile izaten ari.
Azkenik, ez naiz ELAkoa,
Jendea aldez aurretik “bandoan” sailkatuta daukazunean horrelako despisteak gertatzen dira, idatzi duten ala ez, edota zer idatzi zuten irakurri beharrik ez baitago. Zertarako? Aurrez badakizu eta!
Bai ta bortitzagoa, hipokresiarengatik batik bat. Gertaera da balio duena.
Inazio, edo Amaia, edo zarena zarela. Salaketa kontestuz kanpokoa eta zakarra iruditu zait.
ELA jopuntuan, euskara eta UEMA aitzaki, etxekalte. Ekarpen tristea.
Iepa, Juan Inazio, arrazoia daukazu. Beste albistean ari zinen eta nik hura buruan. Hau zenion: «Gertakariaren salaketa, batetik zilegi izan behar da, mingarri gerta daitekeen arren, eta bestetik maltzurkeriarik eta bestelako asmo ezkuturik gabekoa. Horrela bakarrik izan daiteke euskararen onerako. Orain arteko iruzkinak irakurrita ez du ematen bide horretan dabilenik». Nik hor ulertzen dudana, behar bada oker, salaketa eta ondorengo debatea maltzurkeriaz eta bestelako asmo ezkutuz egindakoak ote diren susmoa hartzen diozula. Gaizki ulertu badut, neure okerra; ondo ulertu badut, esandakoari eusten diot. Hori bai, zurekin eztabaidan hasteko batere asmorik ez daukat.
Inozentziori dagokionez, intento ona, baina berandu iritsi zara. Ondo izan.
Berriro diot, garrantzitsuena gertakaria bera dela, eta guztiz kritikagarria deritzodala. Berriro diot, konstatazio moduan, horren inguruan sortu den debatea ez dela batere eraikitzailea izaten ari. Eta bai, euskararen defentsaz haratago, oso eraikitzaile ez diren asmoak ere sumatzen ditut, erabilitako hizkeran. Baina hau, noski, ez da LABi bakarrik eta pasadizo honen inguruan bakarrik egin dakiokeen kritika; hau zoritxarrez eguneroko ogia da gure artean. Dena den, Ondarruko honek jarri duenez hizpidea, honi buruz ematen dut iritzia. “Argi ikusten da, bai, mota horretako jarrerekin ekarpenak zein norabidetan egin nahi dituzten” . Askoz egokiago litzateke, gogortasun izpirik galdu gabe, “egin nahi dituzten” ordez “egiten diren” idaztea, horrela ekidinez bestearen “benetako nahiak” igartzea. Bestea : “…eta hara non, baliabideak jartzen diren diren lekuetan ELA bera den trabak jartzen lehena.” Zehatzago eta egokiago “ELA bera den trabak jartzen lehena” horren ordez “ELA bera den trabak jartzen dituena” edo “ELAkideak diren trabak jartzen dituztenak”. Azkenik, “Zer pentsatua ematen dute euskararen kaltetan egiten diren interesen araberako jokaldi horiek” paragrafoan “jokaldi” horren ordez “portaerak” egokiago ikusiko nuke. Hiru aldaketa horiekin, nire uste apalean, salaketak ez du gogortasunik galtzen, ELAkoei berdin samar gertatuko zitzaien mingarri, baina nik behinik behin bere osotasunean onetsiko nuke, Kritikagaia berez mingarri denean, kritika eraikitzailea izatea nahi badugu, beharrik gabeko adierazpide mingarri gehiago eranstea saihesten bada, askoz hobe. Badakit ez gaudela ohituta, neroni aurrenekoa, baina saiatu behar ginateke hori zaintzen.
Nire egiten ditut zure hitzak: «Kritikagaia berez mingarri denean, kritika eraikitzailea izatea nahi badugu, beharrik gabeko adierazpide mingarri gehiago eranstea saihesten bada, askoz hobe. Badakit ez gaudela ohituta, neroni aurrenekoa, baina saiatu behar ginateke hori zaintzen». Egoki asko esana eta niri dagokidanez ondo hartua.
Hala ba! Bazkorako bakeak eginda. Zaude ondo!
Baita zeu ere!
Ba nik ez dut bekatu larri hori inon ikusten Hartsuaga. Euskarazko testu administratiboak ulertzeko arazoak dituzten langileak izurritea dira. Berria bera ulertzeko zailtasunak dituzten euskaldunak zenbaezinak dira.
Jakinarazpenak jaso dituzte euskara hutsez, euskaraz irakurtzen trebatuta ez dauden langileak dira, 3 egun zeuzkaten alegazioak egiteko…. Non dago bekatua? Eta ELArena?
Aste Santuan gauden arren ez dut bekaturik aipatu. Portaera kritikagarria esan dut, oker ez banago. Eta egiten didazun galderari erantzuteko berriz, bi gauza bururatzen zaizkit boteprontoan: Bata, Udalari exijitzea modu eta hizkera ulergarriagoan adieraztea bere proposamena (arazoa, gaizki ulertu ez badut hizkera administratiboa delako) eta bestea, oraindik logikoagoa, sindikatuko abokatuekin biltzea, haiek, euskara teknikoa hobeto menderatu ez ezik, Udalaren proposamena teknikoki juzkatzeko prestatuago egongo direlakoan. Benetan ez zait iruditzen hain konplikatua izan behar duenik.
Norbere txokotik beti ikusten dira konpongarri besteen aferak.
Lanpostuak dantzan, erantzuteko epe laburra eta udalarekin harreman zaila ia ziur. Langile horiek hartu zutena baino aukera hobeak badaude. Baina jarri behar da beren tokian.
Udalak ere bazituen beste aukera batzuk, pentsatzekoa da bazuela langile horien euskera mailaren berri.
Baina ez da ulertzen Aurrekoetxeak ELAren aurka jotzea. Lekuz kanpo dago guztiz.
Inozenzio hori, konturatu zaitez behingoz berandu iritsi zarela festara eta inork ez duela zurekin dantza egin nahi.
Ez nuen zurekin dantzan egin nahi Amaia-Inazio.