Nor dago Marten, Koldo?
Nor dago Marten, Koldo?
Mirespenez eta begirunez ikusi du betidanik KLIGek Koldo Zuazo hizkuntzalariaren lana.
Baina ez mirespenak eta ez begiruneak itsutu gaitzake Euskararen biziraupenari buruz mintzatzen hasten garenean, eta are gutxiago gauzak, ustez, inpresionismo hutsaren koloreekin kaleratzen direnean. Eta horretan badute zer komentatu Berrian 2016ko urtarrilaren 5ean azaldutako elkarrizketan isuritakoek.
Gordinki, baina adiskidetasunez edonola ere.
1) Hizkuntzalari ez denak ere badaki bariazioa, aldagarritasuna, aniztasuna kontzeptu linguistikoak direla, hizkuntzarekin aritzean hiztunek eskura dituztenak, bai fenomeno gisara egonkortzeko, bai aldarazteko, bai aritzen jarraitzeko. Hizkuntzaren etengabeko bilakaeraz mintzo dira kontzeptu horiek eta halaxe dira onetsi, behintzat ehun urteotan.
Gustatu ala ez gustatu, hizkuntzak erakunde biziak dira, mugitu egiten dira: hitzak eta formak baztertzen dira, hitzak eta formak berreskuratzen, formak eta hitzak mailegatzen, formak eta hitzak asmatzen…
Ezin, beraz, nahastekatu gogokoa ez duguna gustatuko litzaigukeenarekin. Gauzak Martetik datozela iruditu arren. Sukaldatu hitza ez zaigula gustatzen? Modako kultura gastronomikoak tarteko, beti aukera genezake euskalki gasteropodoetako kozinatu auzakidea, baina Adorez Hiztegiak –bildur handiz, egia da– erdarazko partean bederen sartua du lehen kalko alienigena hori, eta gutxi falta zaio, erabileraren poderioz, Euskaltzaindikora ere iristeko. Esleitu, ekidin aditzak ez direla inoiz erabili? Orotariko Hiztegiak dioenez, lau bat mendeko lekukotasunik behintzat badute…
Hizkuntzak, horrela da, erabilerak berak aberasten ditu, edo kamusten, eta erabilera ezak ordezten eta hiltzen. Baina erabiltzean, etengabe aldatzen dira hizkuntzak, garaietara moldatzen dira, premia berrietara egokitzen dira. Egia da, halaz ere, gustuko ez ditugun hitzen ordez beti erabil ditzakegula gertukoago egiten zaizkigun aditzak: ebitau, eslejitu…
.
2) Nonbait premisa apodiktikoa da jendeak, hizkuntza bat erabiliko badu, oso gertukoa izan behar duela. Zalantza da ea zer den “oso gertukoa izatea”.
Lastokeriatan sartu gabe, ezaguna da gaur egun hizkuntza hegemonikoak ditugula beti gertukoen: irrati-telebisten bidez, propagandaren bidez, okin, auzoko edo ezkontide ditugunen bitartez ikasten ditugu, lantzen ditugu egunero, ezin gertuago ditugu haien lexikoa bera, haien sintaxia, haien esamoldeak… Praktikan nabarmena dugu hori etxean bertan: zertarako ikasi euskaraz kontazen prezioak eta zenbakiak gaztelaniaz ezin gertukoago ditugunean (ba al da NANa euskaraz errepikatzen dakien euskaldunik?) eta ezin hobeto dakigunean “dosmidieziseisean” esaten? Eta, garaian garela eta, “por lo menos etorri da Olentzero” eta “jaiotza vivienteak” (gaurko Faktorian entzuna), etab. “Eta ya que honaino iritsi garen” zertarako forma kausalak ere euskaraz esaten ikasi? Porque ba al du euskarak partikula horiek baino gertukoagorik eta funtzionalagorik? Segurua da paskualiak, softwareak eta dronak, oso gertuko hitzak ez direnez, ez dituztela euskaldunek inoiz ikasiko eta ez erabiliko. Euskaldun petoek inoiz ikasiko ez dituzten arrakasta eta harrabotsa hitzak bezain urrutikoak, seguru asko.
Baina hurbiltasuna, hizkutnza gertuko bilakatzea, ekinaren ekinez lortzen da. Euskaraz irakurtzen ez duen batek, telebista gaztelaniaz ikusten duen batek, nahiz eta Amezketako azken baserrikoa izan, gertukoago izango ditu beti Diariovascoko titularrak eta telezinkoko diskurtsoak. Eta inkestagileak inguruan egon bitartean kalean euskaraz edo jardungo duen arren, haiek joandakoan, berehala ekingo dio belenestebanezen esames eta txutxu-mutxuak maiseatzeari… gaztelaniaz, por supuesto, gertuago baitauzka mundu eta hizkera horiek ETB1eko mezasantuak baino.
.
3) Euskalkia galtzean ez da galtzen euskara, lasai. Hizkuntzalariek ongi jakin beharko lukete hori. Joan zaigu zaraitzuera, joan erronkariera, joan arabera, laster joango aezkera ere… eta, egia da, altxor ikaragarriak galtzen ditugu, baina ez, horratik, euskara. Ez horregatik, behinik behin.
Euskalkiak sortuaz joan daitezke belaunaldiz belaunaldi, eta orain arteko aldaera diatopikoak bezalakoak izango ez badira ere (gizarte modernoaren irekitze-mailak ez baitu horretan laguntzen), diastratikoak izango dira aldaera berriak, eta, zalantzarik gabe, diafasikoak, norberaren estiloaren araberakoak. Horiek izango dira euskalki modernoak. Ildo horretakoak izango dira gizarte modernoetan geratuko direnak
Lasai egon bitez, beraz, dialektologoak, lanik ez zaie-eta faltako.
Eta horretan, bai, ados baieztapen batekin: “aberastasuna da egoera bakoitzerako hizkera bat edukitzea”; baina ez, otoi, gauzak nahasi, hizkera hori ez baita zertan aldaera diatopikoa (egungo euskalkiak, alegia) izan, aldaera diafasikoak edota diastratikoak baizik.
.
4) Baina, jakina, edo ulertzen dugu behingoz gure hizkuntz arazoa edo gureak egin du. Euskara bera da hemen, orain, galzorian dagoena. Euskara dugu galduko, ez jadanik lau katuk baino ez darabiltzaten mapetako euskalki ortodoxo horiek. Maitasunak eta nostalgiak gorabehera, hizkuntza formalki bateratua eta sozialki bateratzailea da irtenbidea, irtenbide bakarra. Euskara estandarra, alegia.
Irtenbidea ez datza, ez, akrazia dialektologikoa sustatzean; inolaz ere ez dira sendabelar eraginkor euskalkikiki txiro eta txokoko huts bilakatu eta arduragabeki erabilitako horiek.
Baina gaitz erdi, baldin hainbeste defendatzen ditugun euskalkiak zer diren jakingo bagenu…! Gure hizkuntz tragediaren oihana ikusteko balia litezke, akaso! Ez zen XVI. mendeko Leizarraga bera izan arazo larri horretaz jardun zuen lehendabizikoetako bat? Nonbait “euskalkiak batuago zeuden” une hartan ez zuen, bada, Leizarragak ikonstatatu zer-nolako dibertsitate eta desberdintasun handiak zeuden ia etxe batetik bestera mintzatzeko moduetan? Zer esango luke, gure artean izango bagenu, oraingo egoeraz, linguistikoki (ere) sakabanatuago gauden honetan?
Eta irakaskuntzan euskalkiak erabiltzeari buruz? Araba eta Nafarroako zatirik handienetan zein euskalki aholkatuko liguke euskaraz modu naturalean irakasteko? Akaso Badihardugu elkarteak hain modu bitxian eratu dituen horiek izan genitzake irakaskuntzan baliatzeko eredu?
Zeren eta, gaztelaniaren adibide extenporaneoa harira ekarriz, honako egiaztapen hau eskaintzen dio Zuazok irakurleari: “Munduko beste hizkuntza handiek badauzkate estandar lokalak”. Berehalakoa, beraz, irakurleak atera beharko lukeen konklusioa logikoa: erabil ditzagun guk geuk ere estandar lokalak, Pello! Eta hain aberasgarria omen den tokian tokiko aniztasun antiekonomiko hau gainditzeko, ekin diezaiogun estandar lokalok fabrikatzen.
Horra hor, berriz ere, Badihardugu-ren Euskalkian idazteko irizpideak liburutxoaren testigantza: Deba Ibarrean bakarrik hamar bat eredu bateratu desberdin, nonbait eskoletan erabil daitezkeenak lau urteko umeek idatzizko testuetara modu naturalean hurbiltzen has daitezenean.
Antza denez (azken inferentzia da hau), estandar lokal horiek ez dute euskalkizaleek euskara batu estandarrari egozten dioten artifizialtasun-maila idorra. Bitxia, zinez.
.
5) Bestelako aurreiritzi edo premisa kontziente-inkontzienterik ukatu ere gabe, gutxienez gustu txarretik hurbilekoa da euskara batua sentimentuen transmisio-ezintasunarekin uztartzea.
“Gure pozak, gure tristurak, gure haserreak, gure sentimenduak adierazteko” euskalkira jo behar badugu, non gelditzen dira euskalkirik ez duten euskaldunak? Bi aukera otutzen zaizkigu: edo ez daukate sentimenturik edo ez daukate sentimentuak euskaraz transmititzeko aukerarik. Alegia, diskurtso horren arabera, euskara batua darabilenak ezin du hori egin; hain da formala eta akademizista euskara batua, ezen ez baitu emozioetarako aukerarik eskaintzen.
Arazoa berehalakoxea dugu: eta euskaldunberriak? Non uzten ditugu euskalkirik gabeko euskara batua ikasten eta baliatzen ari diren horiek? Non uzten dugu euskararen etorkizuna den gehiengo ezin zabalago hori, beti eukaldunberritzat hartua izango omen den hori? Horiek ez al dute euskaraz sentimentuak azaltzeko aukerarik inoiz izango? Edota gordinago galdera: Uxueko euskaltzainak ezin du euskaraz sentimenturik azaldu? Eta Euskaltzaindiko idazkariak ere ez? Ba al dakigu zertan ari garen?
.
6) Euskara biziberritzeko eta iraunarazteko planteamenduek, planteamendu orok, egun diren euskaldun ikasiak eta etorkizunekoak izan behar dituzte beti ikusmiran. Euskaldunberriak, alegia; eta, gehiago zehaztuz, baita euskaldun berriztatuak ere, hizkuntza gutxitu honi haien bizitzaren zati inportante bat eskaini nahi izan diotenak eta eskaini diotenak, hain zuzen.
Haiek dira Euskararen benetako etorkizuna, eta ez inondik ere alfabetatzeko zirkinik ere egiten ez duten euskaldun zabarrak. Lehendabizikoekikoa beharko litzateke gure xamurtasuna eta begirune osoa, euskara ikastea, erabiltzea eta egiatan euskaraz bizitzea erabaki dutelako.
Akats larria da haiei, euskalkirik gabekoei, euskaraz sentimenturik ezin dutela naturaltasunez adierazi iradokitzea. Akats estrategiko larria eta gezurra da hori.
Euskaldunok zertan ari garen ez dakigula adierazten duen gezur estrategiko larria.
(J.U.)
Benetan harritzen ari naizela azkeneko boladan, Euskararen defendatzaileak ta Euskaran aditu batzuk euskararen aurka erraten ari dituzten memelkeri ta basakeriak ikusita.
Frantsesa Gaztelera.. zabaldu ta ehundaka milioien buruan sartu zan gertukoa zelako?
Hizkuntz hoiek gertukoak zirelako ordezkatu zituzten hainbeste hizkuntzak? Nun ikasi du historia ba?Genozidioa zerbait gertukoa al da? Jendea behartzea, ezinezkoa egitea hizkuntz hoiek gabe ogia irabaztea… hori ez du zerikusia izan ez horixe.
Ze uste du edozein hizkuntz batzerako orduan , beste dialketu guztiak ez zutela ezer galdu? Jendea ez zula lenan batu hori arraroa ikusten? Batik bat ezezaguna zitzaielako, ta jendea beraien dialektuetan hitzegiten jarraitu zun ere, ta gutxinaka guxinaka…
Hitzegin al du Zuazo jaunak Espainiako hiritarrekin?Bat edo birekin? Ze hemen gazteleraz erraz erabiltzen diren hitz askoren (gazelera batuan) esanahiak ez dakizkite beste erkidego batzuetan, ta hemengo gazteleradunak hitz “arraro” hoiekin sentimenduak adierazten dituzte.
Hitzak erabili, baztertu, berrasmatu egiten dira Zuazoren aburuz (ta horrekin bat nator) baina Euskara batuan bada ez du balio? Berak bere iritziaren kontra doa?
Orduan zertarako ikasten ditugu ez dakizkigun hitzak? Berdin da euskalki edo batukoak diran, gertukoak ez ta gainera ezezagunak… inoiz ez didate balio izango sentimenduak adierazteko beraz ikasten ez baditugu hobe.
Ta artikuluaren idazlea oso ondo erran duenez, zergatik gazteleraz irakasten dituzten eskoletan, ez dute irakasten gaztelerak dituen dialektu ezberdinetan? 100 dituzte edo.
Ez du ezagutzen euskalkia ez dakien inor baina batuan erraz mintzatzen dana? Bere sentimenduak era naturalean azalduz? Ez dut sinisten.
Euskaldun berriak ta zaharrak hain babuak al gera hitz berriak ikasteko ta gure hiztegian, buruan… txeratzeko? Ez, gaztelera, Frantsesa, Ingelesezko hitzak badira, baina euskara batukoak badira…. Hor ezinezko.
Alemaniara juaten banaiz bizitzera ta betiko gelditzen banaiz, nahiz ta nitzako hizkuntza arraroa izan , beti entzunda leku guztietan, nire buruan txertatu ta sentimenduak adierazteko balioko zidan, baina ez gertukoa delako berez,hitzak milaka aldiz entzun ditudalako baizik, berdin bertan hitzegiten dan Alemaniar dialektuarekin.
Ta batuan ikasi duten ume txikitxoak ta gehienbat batuan bizitzen direnak txikiak direnean? Hoiek ere ez dute jakingo sentimenduak edo bestelakoak ondo adierazten? Bai adierazten dituztela, ta oso ondo ondo gainera.
Batua inposatzen bada beste euskalkiak sortuko dira kalean hitzegiteko, edo daudenak aldatzen joango dira…. edonun gertatzen dan antzera.
Dena balio du Euskararen aurka,ta azkeneko boladan jada dena balio du euskararen aurka, ustez euskararen defendatzaileen eskutik.
Hurrengoa Txilardegiren idazki sekretua euskara munduko hizkuntzarik txarrena dela, zatarrena, zikinena… ta hobe degula baztertzea erranez.
Batua noski, ta batu gabe Euskalkiak desagertuko direnez, EUSKARA zuzenean.
Zoritxarrez hemen eztabaidak lubakietatik egiten dira, eta atzo ta gaur Zuazori tokatu zaio egurra jasotzea (twitterren eta abarretan), berak esandakoak berrinterpretatuz (elkarrizketan “euskalki ala batua”, zuri ala beltz, planteatu izan balu bezala), muturrera eraman eta distrotsionatuz (hemen goiko artikuluan 5. puntuan bezala: bai, seguraski Zuazo konbentzituta dago “euskalkirik ez dutenek” sentimendurik ez dutela), edota aipamen pertsonalak egineaz (Koldo hala-moduzko irakaslea izan zela ere irakurri dugu eta!).
Eskerrak JU bekatuak barkatu eta argia erakustera datorren
Lubakietatik egiten dira kritikak? Edo euskararen aruka dena balio du? Ez du erran batuarekin ezin direla sentimenduak erran?
Zuazo: Euskalkia galtzen bada euskara galtzen da, kontua ez da euskalkia galtzean batua nagusitzen dela,
Ni: A ez, gazteleraren dialektu gehienak, gaztelera batua baino beranduago sortu ziran, euskalkia galtzen bada, euskara galtzen bada? Zer erraten ari du batuari buruz ba?
Batuan (gaztelera edo beste hizkuntz) ikasten duena, ez du gero kalean batu batua erabiltzen kaleak hizkuntzak eraldatzen dituztelako.
Zuazo: Euskara batua ezin da leku guztietan berdin sartu?
Ni: Nola? Frantsesa, Alemaniera…nola sartu ziran sartu ziran lekuetan? Ikastoletan dialektuak irakasten zieten hala egiten zan batua beraien eusklkien gainetik?
Hau ere ez bada batuaren aurka, ta batuaren aurka bada Euskararen aurka, berdin Euskalkien aurka bada.
Zuazo: Euskara batuaren izenean euskara arraroa egiten da oso euskara arraroa egiten da. Nik duda egiten dut euskara ote den ere. Euskal Herri osoan ibili naiz, eta hitz hauek ez ditut inon entzun: esleitu, ekidin, ezaugarritu, harremandu, sukaldatu, burutzapen, bideragarri, ahalbidetu…
Ni: lubakiak? Gazteleran zenbat erabiliko lukete emulsionar (hau ikusi dudan adibidea da), ta batu batua da.
Arraroa? Gurasoei ez al zaie arraroa egiten gazteek darabilten hizkera? Gazteleraz ere? Orduan? Beste eraso bat.
Esleitu arraroa dela? Euskalkietan ez daudelako? Ta xerbezie bai? Orduan hitzak sortzeaz ahazten gera?
Gauz guzti hoiek edozein hizkuntz batuari egotzi al diegu, baina euskarari egozten dizkio bakarrik bere gaitzak direlakoan (ta ez da ezta gaitza), gainera gauz normalenak direnean hizkuntza bat batzerako orduan.
Baina tira, ezin da ezer esan batzuk talibanak omen garelako.
A, oraindik eztakit ze demontre erran nahi du Euskara ta abertzaletasunak, zentralitate pixka bat ematen dietenen ardatzetik atera behar direla erratea, Euskara ta abertzaletasuna baztertzea ez bada.
Baina dena lubakietatik egiten danez…
Lubakiak eta errespetua aipatzen dira hemen, baina, hara zer “kontribuziñua” Koldo Zuazorena! Gaur egungo euskal hiztunen %70 bat (hortxe-hortxe) besterik gabe zakarrontzi kontzeptualera botatzen ditu. Hortik abiatzen du bere… hausnarketa? Abiapuntu ederra euskararen aldeko jardun batentzako!
Joseba Intxaustik 1959an idatzi zuen artikulu sonatu bat, “Hilobira bultzaka”. Benetan eskertuko nuke norbaitek berrargitaratzea, Intxaustik orduko euskaltzale askori esaten diena oso baliozkoa iruditzen baitzait gaur ere: “Euskal-idazle: IXIL ZAITE, zure euskera odeitarrez, euskal-irakurleak urritu, ta gure izkuntzari semeak kentzen saiatu nai baduzu. Arren!!” (Jakin, 9, 1959, 88.or.)
Indio euskaldun “autentikoen” erreserben kontra nago ni, bete-betean.
Argi dago ikuspuntu erabat ezberdina daukagula Zuazoren artikuluaz, modu guztiz diferentean irakurri dugula. “Euskal hiztunen %70” diozunean batua soilik hitzegiten dutenak dituzu gogoan (oker ez banago), eta Zuazok “zakarrontzi kontzeptualera” bota dituela diozu. Nik ez dut Zuazoren artikulua horrela ulertu ba, ez dut batuaren aurkako artikulu gixa ulertu, euskalkiak mantentzen diren eremuetan batueraren erabilerarekin batera euskalkiak ere mantendu daitezen aldarri bat bezala baizik. Ez dut ulertzen zergatik egozten zaion/zaigun indio euskaldun autentikoen erreserba bat bultzatu nahi izana. Horrenbesteko bidegabekeria al da ba Ataungo semeek batua ikasteaz eta erabiltzeaz gain beraien euskalkia gordetzen saia daitezela aldarrikatzea?
Ataungo gasolindegian aurten gertatua: “Amona, eman motxila mesedez!”. “Amona? Ataunen ez al da ba “amandrea” esaten?” galdegin nion gasolindegiko langileari. Gasolindegiko langilearen erantzuna: “gaur egungo umeek eskolan amona ikasten dute eta ia ez da “amandre”-rik erabiltzen”.
Nik Zuazoren artikulua anekdota honi lotua ulertu dut
Argibide labur bat: nik ez dut uste Zuazoren adierazpenak euskara batuaren kontrakoak direnik, ez; nik uste dudana da Zuazoren adierazpenak euskaldun gehienon kontrakoak direla.
Eta beste argibide laburrago bat oraindik: ez nago eztabaidatzeko prest nola deitu behar dieten ataundar umeek beren amonei. Antonio Bañosek esango zukeen bezala, ez naiz gai sentitzen, benetan.
Erabat eta zeharo Koldo Zuazorekin ados. Irudipen berdin berdinak dauzkat hizkuntzari buruz.
Gotzon, eztabaida hau, nire aldetik behintzat, ez da hizkuntzari buruzkoa. Nik ez dut uste Zuazo euskara batuaren kontra dagoenik, alderantziz, uste dut guztiz alde dela eta bide bat bilatu nahi duela batua eta euskalkiak elkarrekin bizitzeko bake eta harmonian. Zein bide? Hortik aurrera, ziur aski, ez naiz berarekin ados egongo, baina hori balitz eztabaidagaia, nire aldetik behintzat ez litzateke izango izan dudan erreakzio sutsua.
Zein da arazoa orduan?
Arazoa da Zuazok, inplizituki, bi motako euskaldunez hitz egiten duela. Batzuk, egiazko euskaldunak, familia euskaldunetan hasitako euskalkidunak dira; batua eskolan ikasi dute eta (misterioski niretzat) beraientzat batua ikastea traumatiko xamarra izan da; horiek dira egiakzo euskaldun bakarrak. Gainetiko euskaldun guztiak, bereziki euskara familia ez-euskaldunetakoak, hots, euskara eskolaren bidez ikasi dutenak funtsean, inexistenteak dira Zuazorentzat (non ez diren oso inguru euskaldunetan hazi eta, beraz, bertako euskalkiez kutsatu). Bi motako euskaldunak, batzuk benetakoak besteak… inexistenteak? Edo hitz gogorrago bat erabili beharko genuke?
Nire ustez hau oso larria da. Alde batera utz dezadan orain “benetako euskaldun” horiek, gaur egun, euskaldun (euskal hiztun) guztien %30 besterik ez direla, asko jota; hori ere larria da, baina ez larriena.
Larriena da zein motako ideologia behikulatzen den mota horretako teorizazioen bidez. Jo dezagun Frantziara arazoa argiago ikusteko. Denok dakigunez, azken hamarkadetan kontzeptu berri bat jarri da indarrean han, ·”français de souche”, erran nahi baita, jatorrizko frantsesa; termino hori inmigrante (bereziki erlijio musulmanekoei) kontrajartzen zaie eta esan nahi du bi motako frantsesak daudela, benetakoak (“de souche”) eta besteak (inmigrante musulmanen ondorengoak bereziki). Berdin da bigarren horiek Frantzian jaioak badira, hiritar frantses osoak, Frantzian eskolatuak eta kulturizatuak… frantsesa besterik ez badakite ere, berdin dio, ez dira egiazko frantsesak gizartearen sektore zabalentzat. Denok dakigunez, Front National de ideia horretan indar gehien egiten ari dena, baina ez da bakarra. Itzelezko arazoa da, baina utz dezadan hemen.
Hego Euskal Herrian ere badugu horren ekibalenterik, adibidez, Gasteizen, ez da oraindik urtebete igaro Javier Marotoren hauteskunde-kanpaina gogorretik; denok dakigunez, gasteiztarren artean bi motakoak bereiztea (benetakoak eta besteak) izan da bere sakoneko mezua, eta arrakasta elektoral itzela izan du, zorionez ez nahikoa alkatetza eskuratzeko, gainetiko alderdi guztiak (PNV; PSOE; Bildu, Ahalu Dugu eta Ezkerra) bat egin dutelako, gogor eta deliberatuki, ideia horren kontra. Baina istorio hori ezaguna da, ezta?
Suposatzen dut honez gero bienpensante bat baino gehiago dagoela sututa, Zuazori ea non irakurri diodan halakorik edo antzerakorik aldarrika. Eta egia da, explizituki, ez dio horrelako ezer esaten, hori garbi dago. Baina inplizituki? Frantzian gertatzen ari dena, Araban gertatzen ari dena (Marotoren eskutik), zer arrazoi dago pentsatzeko ez dela euskaltzaleen artean ere zabalduko? Ez ote dago jada aski zabaldua, modu difuso batean, jende askoren artean? Ea, ez duzue horrela pentsatzen duen lagunik ezagutzen zuen inguruan? Ez?
Konturatzen ote da Zuazo bere teorizazioen ondorioez?
Nik konfiantza daukat hausnartuko duela eta, bere momentuan (ez oraingo presiopean) bere jarrera hobeto azalduko duela, gaizki ulertuak ebitatzeko. Desiatzen nago egin dezan, baina pazientzia izan dezagun. Jende asko dago Euskal Herrian bere iritzia entzun eta errespetatzen duena eta, nire uste apalean, inportantea litzeteke puntu honetaz, berari egokien iruditzen zaionean, eta berak aukeratzen dituen terminoetan, zein den bere jarrera argituko balu.
Ez, Gotzon, hau ez da txantxetako problema, eta zerikusi txikia du euskara batua eta euskalkien arteko dialektikarekin. Bestelakoa da arazoa.
Ondo esanak hartu, gaizki esanak barkatu.
Egunon Pruden,
Gotzoni (?) eman diozun erantzunak eta erantzunaren tonuak pozten nau, etsigarria egiten bait zitzaidan argudioak garatu beharrean Koldori interneten zaplazteko merkeak nola eman zaizkion irakurtzea (atzo oraindik bazen twitterren Koldok sentimenduei buruz esandakoak itxuraldatzen jarraitzen zuenik).
Nik dakidala eztabaida hau euskara batua eta ondoren Eusko Jaurlaritza sortu zirenekoa da gutxienez, eta atzo zuk plazaratu zenuen argudiorik irakurri gabe nengoen orain arte. Asko eztabaidatu izan da herri euskaldunetako eskoletan batua aplikatzeko moduaz (orain 35 urte herri euskaldunak eta euskalkidunak sinonimo ziren, gaur egun ez, baina euskalkidun herri asko dauzkagu oraindik ere eta Koldo herri horietako hiztunei buruz hari delakoan nago), eta honek ikasle euskaldunengan duen eraginaz (hortik zihoan nire “amona/amandre” aipua). Honi buruz jardun du Berriako iruzkiñetan “Nineu” izeneko irakasle batek ere, nik azaldu dezakedan baino ulerkorrago. “Trauma” hitza gehiegizkoa iruditzen zait, baina herri jakin batzuetako ikasleei kosta egiten zaie batuaz mintzatzea eta gero horrek euren euskaran eragiten du (“Nineu” eta Koldo, bestea beste sentimenduen kontuaren bidez, azaltzen ahalegindu diren bezala). Baina ziur nago eztabaida honen nondik norakoak nik baino hobeto ezagutzen dituzula eta ez naiz honetan luzatuko.
Orain dirudienez eztabaidaren gakoak aldatu egin dira eta euskal hiztunen artean bi komunitate sortzeko arriskua dago: “jatorrizko” euskaldunen eta euskaldun “berrien” artekoa edo. Ongi ulertu badut, gaur egun komunikazio ez informalerako batua erabat eta absolutuki finkatuta dagoelarik (Koldok berak dio “euskara batuak dituela eginkizun batzuk, eta euskalkiak beste batzuk”), eta euskalkidunak euskaldun guztien 30%-a bakarrik izanda, tokian tokiko euskalkien sustapena (Gasteizen ea ze euskalki sustatuko genukeen, ez gara hortaz ari) segregazioa bultza dezakeen fenomenoa bihur daiteke zuen ustez. Benetan?
Ez dizut ukatuko euskalkidun bat baino gehiago entzun dudala handikeria-harro-ustean batua-dun euskalduna goitik behera harropuzkeriaz mespretxatzen. Baina hori akonplejatuaren txepelkeria da, Ñoñostiar ugarik gainerako gipuzkoarrak “probintziano” soil bezala ikusten dituzten legez edota gipuzkoar askok donostiar guztiak “ñoñostiar”-tzat dituzten modura. “Honek suajili hitz egiten du” ere asko entzun izan ohi dut euskalkirik ez dakien euskaldunen artean. Eta?
Ez nuke inoiz pentsatuko euskalkien sustapenak segregazio arazo bilakatu zitezkeenik, benetan.
Azken ohar bat: ez zenuen fede txarrez idatziko, baina niri mingarria egiten zait inplizituki benetako euskaldunak eta euskaldun inexistenteak bereizten ditugula esatea.
Nahi duzun arte Pruden!
Eskertzen dizkizut bi oharrak, Tsunami. Ez dut argudio berririk esandakoari eransteko. Baina bai eskertu nahi nuke gure arteko diferentziak (eta badira!) gizalegez kudeatu nahi dutenen ahalegina, adibidez, zurea. Ez da erraza, euskaldunon artean behintzat, eztabaidei oinarrizko jendetasunari eustea eta guztiok (neuk ere) ahalegin berezi bat egin beharko genuke ildo horretan. Diferentziak ezkutatu gabe, jakina.
Mila esker berriz ere.
Indio autentikoen zorua menostuta ez dakit non geundekeen egun. Beharbada arkeologia egiten. Beharbada euskara egiten dabilela eztakien euskaldunik ez dugu behar ja. Seguruenik euskaldun gehienon kontrakoa da Zuazorena. Noski, hiztun natiboak ezin dira erromantizismo paternalistaz mirestu. Ezta hain harrokeria itsuz eta salbatzailez gutxietsi ere. Eppur si muove. Prudentzio Deunaren gehiegizko fede harrosko sinple horrek ez ditu erreserbak euskaldunago egingo. Miresgarria da anakoreta hauek idolatra irrazionalak salatzeko duten zalantzarik gabeko argi hori. Mirakulosa. Barka, zientzia da. What else? Niri kafea mesedez. Bihar akeita akaso.
Zuazoren artikulua behin ta berriz irakurri ta gero, bere kezka ez da batua euskalkiak ordezkatzen ari dituela, nik behintzat hori pasadan ikusten dut behintzat, ta honekin begiratu beharko genun ere beste hizkuntz batzuk batzerakoan, dialketuetan izan duten eragina.
Ta Euskalkiak ez dira mendeetan aldatu? Arazoa da amona amandre dela ta horrelakoak?
Ta gazteleraz viejo padre ordez, ta tio lagun ordez… Hori nundik dator? Gazteleran ez da ari tio erraten duenak?
Ta eskolan nahiz ta amona entzun, zure etxean aldiro amandre entzuten badezu, eztet uste amandre hitza ahaztu ta baztertuko dezunik, ta jada Euskalkietan ez dauden hitzak hartzen baditugu…
Esleitu ez omen dago Euskalkietan, baina edozein hizkuntz batzerakoan, eskolan sartzerakoan, bizitzako leku guztietan sartzerakoan… Dialektutan eragina du ta hauek aldatzen dira batuarengatik, baina batu gabe beste batzuengatik aldatu edo desagertuko ziran.
Ta hiztegian esleitu hitzaren sinonimoetako zenbat daude euskalkietan? Ze gauz bat errateko hitz bat baino gehio dugu.
Ta euskalkietako zenbat hitz daude batuko hiztegian? asko ta asko?
Zenbat sinonimo jakin behar du pertsona normal batek? Benetan ez diodala zentzurik ikusten.
Beste gauza izango zan, ea euskalki batzuetako hitz gehio batuan sartu beharko genun ala ez, baina Zuaoren hitzak ta adibideak, niretzako behintzat ez dute ez hanka ta ez bururik.
Inor ez dago Euskalkiak desagertzearen alde, baina nire ustetan Zuazoren hitzak Euskaldun gehienen aurka dihuazte ta hori zuzenean Euskararen aurka joatea da.
Ordezkapena?
Gaur lanean, enkargatua Euskara daki baina nik baino gaizkiago (jada asko erratea da), , baina dena ulertzen du ta guraso Euskaldunzaharrak ditu.
Lanean sartu naizenean Euskaraz egin dugu berba, gero Euskaldunzahar batzuengan joa ta elkarrizketa guztia gazteleraz egin dute.
Nagusia joaterakoan, euskaldunzahar hoiek hitzegin duten %60a edo, gazteleraz izan da.
Ta normala iruditzen zait, sekzio baten 25 tik 23 Euskaldunzahar ta 2 gazteleradun Esàiniatik etorritakoak, 15 urte lanean ta kaixo ta agur esaten dakite (ta ez dute ezta hori ere Euskaraz erraten), zergatik? Inoiz ez dutelako inolako presiorik sentitu euskara jakiteko, beaien aurrean gazteleraz egiten dutelako….Baina batua da euskalkiei gertatzen ari zaionaren erantzulea.
Euskaldunzahar hoien euskara, polita, ona, jaiotasunarekin eginda da, baina ez da euskara batua ordezkatzen ari duena beraien euskalkia, gazteleragatik da ordezkatzen da. Ta bai, beraiek ere batuaren hitzak hartzen dituzte ,beraiekin dauden euskaldunberriak beraien hitzak hartzen dituzten bezala, baina dena euskara da hortan, ta hizkuntz oro aldatzen danez…
Beraz zergatik euskara batuari egotzi, erdarak ta haien babesleak erruduntzat jo ordez? Beraiek bait dira erru gehien dutenak.
Ta hau guztia ez du erran nahi euskalkiak gehiago babestu behar ez diranik, baina nahiz ta zuzenean ez erran, euskara batua ta euskalkiak aurrez aurre lehian jarri ditu.
Euskararen gaitz guzti guztiak erdararen eraginarengatik dira, ta erdara babesten duten estatuaengatik, euskaldunak dugunarekin asko egiten ari bait gera, ta badirudi euskara defendatu beharko zuketen batzuk, euskara ta abertzaletasuna jipoitzera dedikatzen direla azkeneko boladan.
Txo, niri DNIa gazteleraz estatea kosta egiten zaidank #truestory
Euskaldun zaharra=euskaldun zabarra iradokitzea ez zait ongi iduritzen. Ez dut ulertzen gauzak ñabardurarik gabe planteatzea. Euskaldun zahar askok ez zuen eduki alfabetatzeko baldintza egokirik. Denok dakigu ze maila sozialekoak izan diren, edozein hizkuntzatan, aurrena alfabetatu direnak eta eskola hartu dutenak.
Ba ni ez dakit non bizi naizen, edo ez dakit non bizi den jendea, baina, gaur egungo umeei entzunda, barregura eragiten dit euskaldun zahar vs euskaldun berri edo euskara batu vs euskalki dikotomiak eratzen dituzten diskisizio antzu hauek.
Dikotomia euskara vs erdara da. Ea argi dugun behingoz.
Erdara terrenoa jaten ari da, hasi hirietan eta segi herri handietan, eta azkenik herri txikietan (denoi iritsiko zaizue, lasai).
Eta ez, euskararen atxikimendua galtzea ez du ekarri esleitu bezalako hitzak erabiltzeak edo euskaldun zaharrei euskara batua arrotz gertatatzeak. Euskararen hezkuntza (eta ezagutza pasiboa) orokortzeak ekarri du, hau da, euskara estimatzen/erabiltzen ez duten familia eta ume askok euskara jakin badakite baino ez dute hizkuntza komunikatibo gisa hartzen, eta sentimendu edo erabilera hori euskaldun zaharren familietako umeei transmititu diete, Lehengo belaunaldiek adiskide/ezagun euskaldunak genituen alde batetik, eta adiskide/ezagun erdaldunak bestetik, eta batzuei euskaraz egiten genien, eta besteei erdaraz. Muga garbia zen. Gaur egun, umeek erdaraz egiten dute euskaldunekin, euskaraz dakien ez-euskaldun asko dagoelako hor zehar, muga ez delako hain garbia. Eta muga garbia ez denean, badakigu zubia alde batera bakarrik zeharkatzen dela.
Presio matematikoa ikaragarria da. Belaunaldiz belaunaldi gero eta presio handiagoa egiten du erdarak, eta euskal hiztunak amore ematen ari dira (presioz ala utzikeriaz). Gaurko gaztetxo-haurren arazoa balitz amandre ordez amona erabiltzea, edo esleitu arrotz gertatzea…. hori balitz sikiera.
Gaur egun, menpeko esaldi normal batek sortzen die ume askori arazoa, edo 100 hitz arrunten artean ez dagoen lexiko aberatsagoak… euskara (edozein adjetiborekin) EZ dutelako erabiltzen…. ze euskalki ze batu eta ze demontre.
Lucio Maidagan
Jue 01/02/2018, 20:21
iritzia@berria.eus;
Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-
kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =
Nola da askatasuna edo libertatea ?
Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza
batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)
Lehen´engo gutuna eta gero oharrak bidali nuen, euskara batuan hiztegia erabili behar nuela (estandarra, nahi zidan ezan) nik zaharra dela, baina badaukat´ela hiztegia, nola ez,
eta euskara batua´rena, zer hiztegi ba ? eta baita ere “estilo liburua´kin egin beharra. Irakurri nuen liburu hori, egin nuen bezte gutun bat egokiagoa zelakoan, bakarra eta ohar gabe, nola ez duten erantzuna izan,ematen du azarratu egin direla.
Horregatikan nago sartzen internet´en, eta orain ohar batzuekin, jakinda zuen eztabaidak azpaldikoak direla, eta ez dela inore konturatuko idatzi egin dutela, baina…..
OHARRAK=Sarasolak ezin zuen idatzi, (mi..) jorratu, ikusi, berrikusi,… eta (tra..) ohituraz, ohizko,…? eta hainbeste idatzi gabe hitz berdinak, aggg….eta neri ajola batere ez diaten hitzak “fideoa” ( zein Fideo de Mileto ? ) eta “libre” zer ? erderakada ipar… eta ego… ASKATASUNA edo ez?
Bere hiztegiak 25 mila ez e ? 25 miloi !! nondikan !!??, euskara kultoa ezan behar dela, ixa hitz denak erderakadak, hori bai!!. Zuei Zuazo-Amuriza, euskalkiak nahi duzutenak, “portalia” “espaldia”halakoak ere bai?. Kintana, Pirineotan Frantzia aldean GABAtxoak bizi ezan ziren, ez dakit zerozer ikusi beharko duen. Gramatika´lariak, lexikoa landu ezaten dut, nire uztez nehikoa delako, eta denen artean borobildu
hiztegia miloi baten? geratzeko, euskaldunak direnak bakarrik lagatzeko, eta egin bezte hiztegi batzuek, NATURA´ri
buruz, zuhaitzak, lorak, txoriak, arrainak, eta abar… eta LANA
izango dena, basarri lanak, itxaso lanak, abelzaintza, eta abar…eta INDUSTRIA, teknika, arkitektura, baina egin HIZTEGI batzuek garbiagoak, hitz jatorrakin, eta balio´ko duena euskaraz ikastea errazagoa ezatea, EUSKARA baina
ba hau geruo eta gutxio da Euskal-Herria eta geruo eta gehiago Erdal-Herria. Landu eta ikertu baita ere etimologia, baina guk ere ulertzeko modukoa.
ETB 2 erderaz, hori ezda euskaldunena, BERRIA egunkarian ere erderakada gehiegi, eta abar….eta abar…..
Nik ez dakit asko, nire ahaleginak euskaraz hizketan egiten dutenian edo idatziz, erruakin? akatzakin? baina al duten hobetuen, alden erderakada gutxienekin.
Zerengintxoriak bezala gaude, gure buruak itxotzen, hainbeste erdera*, erderakada eta hitz extranjero* arrotzakin …..
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 5 ordu
Maidagan eta Aierdi den Luki Orain dela 2 minutu
Hau Berria egunkarian gertatu zait, ni pizkat hazerretu eta eurek gehiago eta erantzun ez,
honek nahiko du ezan ez dijuazela ipintzera, boikota egiten diatela. Hori “estilo liburua”
irakurri eta gero, hiztegi estandarra erabiltzeko, bai baina erderakadak baztertuz, erabiltzen dut nik, entzun eta irakurri izan dut erderakadak eta nik begiratu hiztegian eta bertan ere sartuak, erderakadak ere sartuak, horregatikan nire eskaera da ( ondo irakurri banuen beintzat, orotarikoak 25 miloi hitz dauzkala ? ) miloi batzuek kentzea, ixa denak eta egitea hiztegia askoz ere meheagoa, hau euskaldun hitzakin bakarrik, garbiak, jatorrak, politak, ( ez alda politagoa Loraila beste maiatza-antza putrea hori baino ? ) eta gero beste hiztegi txiki batzuek beste arlo, gauza, ( euskalki ez erdaldunak ? ) batzuetaz, guri erotu gabe hainbezte zikinkeriakin, ez dugu ezaten ba aurre indoeuroparrak gerala ? ez du ematen ba…. Erdera, erderakadak, hau da kaka mordoa eta kiratza, agg..aagggg…..
Erantzun