Nafarroari kendu
Nafarroari kendu –
Alesbes herriaren sarreran kartel more bat dago, Nafarroako hainbeste herritan bezala. Herriko armarria ageri du, eta mezu argia: ‘Alesbesek ez ditu eraso sexistak onartzen’. Gazteleraz eta euskaraz mintzo da. Tira, euskarazko testua ezkutatu berri dute. Joan den astean euskal hitzen gainean beste hitz batzuk itsatsi zituzten: ‘Alesbesek ez ditu ETAren hilketak atzendu’. Mari Carmen Segura Alesbesko alkateak paratu du mezu berria. Hala argitu digu Daniel Cuesta Berriozarko Navarra Sumako bozeramaileak Twitterren. Euskara ezabatu du Navarra Sumak. Euskara ETArekin alderatu du Navarra Sumak. Batu ez, kendu egiten du koalizioak. Euskarari tokia kendu. Elkarbizitzari tokia kendu. Eta horretarako betiko estrategia zaharra. Berdin Alesbesen, berdin Iruñean: ETArekin estaltzen dute dena.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko irailaren 23koa]
Beno, dena ETArekin estaltzen badute, zuek ere materiala soberan duzue aurre egiteko, Nafarroako mendi guztiak hilotzez beteak dituzue eta. Nik uste dut hor gertatzen dena da, oraingo mugimendu feminista hau etab jendeak ezker abertzalearekin identifikatzen dituela. Ezker abertzalea beti eta edonon ari zaie bonbardeatzen pankarten bidez “hau ez eta hau ez!”, eta gero hori bueltan euskararekin erlazionatzen dute. Horrelako pankartak espanol hutsez idaztea eskatuko nieke guztiei eta euskara, herriko gauza formaletarako erabili: udal informazioa zabaltzeko, herriko seinaleak etab. Nik uste dut horrekin asko irabaziko genukeela: erreibindikazioak espanol hutsez, gauza formalak eta prestugioa sor dezaketenak euskaraz.
Euskara kulturarekin eta zientziarekin lotu behar dugu. Erreibindikazioarekin eta protestarekin beti betiko lekuan egongo gara. Protesta eta liskarra espanol hutsez. Euskara liskar guztietatik at.
Hi euskalduna izanen yaiz, beino Nafarroaz arrastorik ere ez juk.