Nafarroako Merezimenduen Dekretua

Nafarroako Merezimenduen Dekretua – 

Nafarroako Merezimenduen Dekretua

Jadanik gehienok dakigu nola dagoen planteatuta bost urte kostatu zaien ateratzea aipatutako dekretuaren zirriborroa: Nafarroako administraziorako hainbat lan deialditan euskaraz jakiteak ez du punturik emango, alemana, frantsesa eta ingelesa, berriz, bai. Nafarroako 60 eragile sozial baino gehiagok dekretu hori kritikatu eta salatu dute, ezbairik gabe Merezimenduen Dekretuak euskara eta euskaraz ardazten diren herritarrak mespretxatuko ditu.

Nafarroako herritarrak eta alderdi polotikoak bi zatitan gaude, euskararen aldekoak eta besteak. Herritar multzo handi batek, eragile sozialek, alderdi abertzalek kristonak eta bi egiten dute euskarari merezi duen tratamendua emateko. Iruñeako kaleak behin eta berriro betetzen dira euskaltzaleen aldarrikapenekin, ez da beharrezkoa Nafarroako Parlamentuaren jarduerak bertatik bertara jarraitzea konturatzeko alderdi abertzaleen ordezkariek zenbat proposamen, ekarpen eta ekimen egiten dituzten. Zer sufrikario den behin eta berriro UPNren eta PSNren zentzugabeko erantzunak jasotzea.

Gauzak horrela, ez zaizue iruditzen ailegatu dela unea orain arte eraman dugun bidea aldatzeko. Beste noranzko desberdina hasteko eta bat. Alde batetik, euskararen aldeko mugimenduek eta eragileek garai batean eduki genuen eragina galdu dugula iruditzen zait, eta gainontzeko alderdiek estralutarrak izango bagina begiratzen digute, bai kaleetan, bai bulegoetan. Areago, euskarazko erakunde ofizial batzuk konformatzen dira ematen dituzten apurrekin, eta indar guztiak apur gutzi horiek kudeatzen galtzen dute. Nafarroako politikari eta gizarteari normaltasun artifiziala ematen. Zer esanik ez, alderdi abertzaleen egiten dituzten politikarekin, esfortzu handia etekin gutxi ateratzeko, Parlamentuan proposatzen dituzten ekimenak jaso bezain laster atzera botatzen dituztelako.

Euskara oso gai garrantzitsua denez, euskara abertzaleen alderdien ezinbesteko aldarrikapen bihurtzen da edo jai daukagu denbora dezenten.

Nafarroako Merezimenduen Dekretua

Nazar, Nafarroa. Liburuzaina eta euskaltzain urgazlea. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude