Nafarroako Administrazio Auzitegia, berriz ere lanpostu elebidunen kontra

Nafarroako Administrazio Auzitegia, berriz ere lanpostu elebidunen kontra – 

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA, BERRIZ ERE LANPOSTU ELEBIDUNEN KONTRA

Zizur Nagusiko Udalak profil elebiduna kendu dio kirol koordinatzaile lanpostuari (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 247. zenbakia, 2022ko abenduaren 12koa). Ez du azalpenik argitu Erabakian, eta hedabideetan ez da horren berri eman, baina Zizur Nagusiko EH Bilduk argitu zuen sare sozialetan, urriaren 7an.

UGTk errekurtsoa jarri zuen, profil elebiduna ken zedin, eta, nola ez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zion. EH Bilduren twitter kontuan irakur daitekeen bezala, “Kirol Zerbitzuak euskarazko jarduerak programatzen, zaintzen eta baloratzen ditu 1987. urtetik. Non gelditzen dira orain hizkuntza eskubideak?”.

Nafarroako Administrazio Auzitegia behin eta berriz ari da profil elebiduna kentzen eremu mistoko udaletako lanpostuei, nahiz eta Euskararen Foru Legeak berak aitortzen dien udalei profil elebiduna ezartzeko eskumena, euskararen normalizazioa helburu (17. artikulua). Hala, Nafarroako Administrazio Auzitegia eragozpenik handiena bihurtu da euskararen normalizaziorako, eremu mistoko udaletan. Aski da!

Nafarroako Administrazio Auzitegia, berriz ere lanpostu elebidunen kontra

Administrazioan Euskaraz Taldea