Euskal Itsas Museoak, Igartubeitik eta Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute

Euskal Itsas Museoak, Igartubeitik eta Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute –

“Museoak, iraunkortasuna eta ongizatea” lelopean, Aldundiaren hiru museoek bat egingo dute gaur Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hainbat jarduera egingo dira, eta sarrera doakoa izango da.

Euskal Itsas Museoak, Igartubeitik eta Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko duteGaur, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak programazio berezi bat antolatu du data hori ospatzeko. Euskal Museoak serigrafia tailer bat eta doako bisita gidatuak eskainiko ditu. Bestetik, Igartubeiti Baserri Museoak  «Landareen sekretuak» jarduera proposatzen du. Azkenik, maiatzaren 20an Zumalakarregi Museoak ibilbide gidatua eta «Bide berdetik mahaira» tailer gastronomikoa antolatu ditu. Gainera, hiru museoetarako sarrera doakoa izango da.

.

Itsas museoa

Museoen Nazioarteko Egunean, Euskal Itsas Museoak programazio berezi bat antolatuko du maiatzaren 18an eta 20an. Doako bi bisita gidatu eskainiko dira gaur, “Moilak” erakusketari begira: 17: 00etan gaztelaniaz, eta 18:00etan euskaraz.

Bisita horietan, gertutik ezagutuko da euskal portuek azken bi mendeetan izan duten eginkizun garrantzitsua: etengabeko berrikuntza ekonomiko, sozial eta teknologikorako guneak izatea, eta zuzeneko eragina izatea Euskal Herriaren bilakaera historikoan. Erakusketak hainbat osagai izango ditu: maketak, makinak, arrantza tresnak, koadroak, grabatuak, eskulturak, argazkiak, filmak eta pieza arkeologikoak, bai eta Euskal Itsas Museoko funtsetatik eta hainbat erakundetatik ateratako dokumentu ugari ere.

Zurezko serigrafia tailerra

Zurezko serigrafia tailer bat ere eskainiko da. Tailerrak bi ordu inguru iraungo du, eta maiatzaren 20an, larunbatean, egingo da 17:00etan, pertsona bakoitzeko 3 euro ordainduta. Iritsi berri den «Ondareari begiradak» izeneko erakusketa ibiltariarekin batera, Euskal Itsas Museoak egurrezko fototransfer tailer berezi bat eskainiko du, erakusketako argazkiak Albaolan bildutako egurretan erreplikatuz eta «begiradak» izeneko erakusketako argazkiei esanahi berria emanez.

.

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti museoak bat egiten du ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin, “Museoak, iraunkortasuna eta ongizatea” lelopean, eta sendabelarrak ditu ardatz, osasuna zaintzeko tratamendu alternatibo gisa.

Igartubeitik euskal kultura herentziak gaur egungo ikuspegitik transmititzen duen lan ildoari jarraituz egingo du jardunaldi hau, gizarte eraldaketa jasangarria sustatuz, kultura ondarearen hezkuntza eta gizarte ikuspegitik.

Horretarako, “Landareen sekretuak” jarduera antolatu du, ekintzara bideratutako miatze eta eraldatze ikaskuntza bat proposatzeko, parte hartzaileei jasangarritasunaren alde jarduteko eta bizimodu jasangarria hartzeko nahia erakustearren. Izan ere, museoarentzat gai nagusi bat da hori.

Maiatzaren 21ean egingo da, 11:00etan. Helduei zuzenduta dago. Parte hartzaileek paseo bat egingo dute, baserriaren inguruko sendabelarrak identifikatzeko. Jarraian, Igartubeitiren inguruko 7 sendabelar desberdin jasoko dute. eta haiekin ukendu bat egingo dute. Amaitzeko, infusio bat eta bizkotxo bat dastatuko dira.

Jardueraren prezioa 5 eurokoa da. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 72 29 78 telefonora deituta.

Gaur gainera, ate irekien egun bat egingo da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Bisita gidatua doakoa izango da.

.

Zumalakarregi Museoa

Zumalakarregi Museoak bat egiten du ICOMek “Museoak, iraunkortasuna eta ongizatea” lelopean antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin.

Gaur, maiatzak 18, ate irekien egun bat antolatuko du, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Bisita gidatua doakoa izango da.

Gainera, maiatzaren 20an, “Bide berdetik mahaira” jarduera egingo da. Ibilbide gidatu bat eta tailer gastronomiko bat egingo dira, Clara Gutiérrez biologoak eta etnobotanikoak dinamizatua eta helduei zuzendua. Mutiloa-Ormaiztegi bide berdearen ibilbidean, landare eta lore egokienak identifikatuko dira, haien ezaugarriak eta propietateak kontuan hartuta, sukaldaritzan erabiltzeko; behar den kantitatea bilduko da, eta ondoren Mutiloako gastronomia elkartean tailer gastronomikoa egingo da. Gero dastatuko diren errezetak prestatuko dira. Jardueraren prezioa 3 eurokoa da. Plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 88 99 00/659 43 45 66 telefonora deituta.

.

Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) Museoen Nazioarteko Eguna 1977an ezarri zuen, betiere jendea museoek kultura trukean duten eginkizunaz sentsibilizatzeko eta gizartearen garapenean duten garrantziaz jabearazteko. Harrezkero, bultzada handia eman zaio. ICOM gobernuz kanpoko nazioarteko erakunde bat da, 123 herrialde eta lurraldetako museoetako 45.493 profesionalek baino gehiagok osatua.

Euskal Itsas Museoak, Igartubeitik eta Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute

Gipuzkoako Foru Aldundia - Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola