Mundua, euskaraz; diru-izenak ere bai
Mundua, euskaraz; diru-izenak ere bai –
Loti batzuk eskura izatea oso komenigarria izan daiteke, batez ere, Lesothon
Diruak izen bat baino gehiago har dezake herrialdearen arabera, eta seguruenik izen horietako batzuk ez dira oso ezagunak gutako askorentzat: Lesothoko diru-unitatea, esaterako, «loti»a da. Letoniakoa, berriz, «lats»a da, eta, Albaniakoari «lek» esaten diogu euskaraz.
Dagoeneko badira urte batzuk UZEIk Mundu Mapa Digitala sarean jarri zuela Google Maps zerbitzua baliatuz. Mapa horretan hainbat datu ematen dira, besteak beste, herrialde bakoitzaren euskarazko izen arautua, herritar-izena, hizkuntza ofizialak… Aurrerantzean, diru-unitate ofizialaren euskarazko izena ere kontsultatu ahal izango da bertan.
Guztira, 146 diru-izen gehitu ditu UZEIk egunotan www.uzei.eus/mundu-mapa helbidean kontsulta daitekeen mapan. Erabiltzaileak ez nahasteko aukerarik argiena hobetsi da, eta izen guztiak mugagabean utzi dira. Horrela erabiltzaileak garbi izango du, esaterako, Laosko diru-unitatearen izena «kip» dela, (ez «kipa»), eta Papua Ginea Berrikoa, berriz, «kina» (-a eta guzti). Azkenik, diru-izen historikoen izenak ere («pezeta», «drakma», «florin»… ) ez dira oraingoz jaso mapan.
Erabiltzaileok esku-eskura duzue, beraz, munduan zehar euskaraz ibiltzeko mapa digitala; orain, osatuxeagoa. Bidaia on!