Hona hemen beste adibide eder bat, lotsa gutxirekin eta umore handiz emana, euskarazko aisialdian aukera gutxi eta gainera aspergarria izaten dela dioenarentzat:
Gaztea Irratiko Dida sasioan Maddalen Arzallusek Euskaraldiari kantatu zion (kasu, Manolo Escobarren “Que viva España” moldatuta!), eta Bilbo Zaharreko Zubiburu jatetxean -San Anton zubipean dagoena-, ikuskizun aparta eskaini dute Yogurinha Borova, The Chanclettes eta Nenita Danger artista dirdiratsuek.